Arautzea Gipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubentzako dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, laguntzen deialdia argitaratzen den uneari dagokion denboraldian garatzen duten jarduerarako.
Zehazki, lerro honen bitartez dirulaguntza emango zaien klub motak honakoak izango dira:
- B.3.a) Trainerua duten arraunketa klubak.
- B.3.b) Trainerurik ez duten eta aulki mugikorrean lehiatzen diren klubak.
Laguntzen zenbatekoa
260.000,00 €
HartzaileakGipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubak.
Baldintzak- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
Baldintza orokorrak:
• Dirulaguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
• Emakumezkoen eta gizonezkoen artean tratu berdintasuna bermatzea, klubak parte hartzen duen jarduera eta lehiaketa ofizial guztietan.
• Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
• Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.
Trainerua duten arraunketa klubentzako betekizunak (B.3.a):
Lehiaketa hauetakoren batean parte hartzea:
• Traineruen TKE liga.
• EUSKOTREN Liga.
• KAE-1 eta KAE-2 ligak.
• ETE Liga.
Trainerurik ez duten eta aulki mugikorrean lehiatzen diren klubentzako betekizunak (B.3.b):
• Gutxienez klubeko edo elkarteko atalen batean egiaztatzea bere talde edo kirolariek parte hartzen dutela gure lurraldean modalitate horretan dauden kategorietan, kadete kategoriatik absoluturaino iritsiz.
• Gutxienez kirol federatuko 20 lizentzia egiaztatzea, B.2 eranskinean (Gazte Kirol Plana) jasoak barne. Kirol federatuko lizentzia kopuru hori zenbatzera begira, ez dira zenbatuko haur, kimu eta benjamin kategorietako kirolarien lizentziak, ezta aisialdiko txartelak ere.
Hilabete bat Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitataratzen denetik, (Emandako epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epearen amaiera hurrengo lanegunera aldatuko da).
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, diru laguntza dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
Trainerua duten arraunketa klubak (B.3.a):
• Uneko denboraldiko jarduera-plana, egin beharreko jarduerak, zer lehiaketatan parte hartzen duten, eta proiektuak, besteak beste, hartzen dituena.
• Denboraldiko gastuen eta sarreren aurrekontu xehatua. Bertan ez da jaso behar Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lerro honetarako aurreikusitako dirulaguntza, eta diruz lagundu nahi den aurreikusitako defizita adierazi beharko da.
• B3A1 formularioa, zuzendaritza batzordeari buruzkoa.
• B3A2 formularioa, hala badagokio; Kudeaketa Aurreratuko Diplomari (3K) buruzko ziurtagiria.
• B3A3 formularioa, hala badagokio; klubak ekitate politikak garatzeko dituen programei buruzkoa, programa horiek deskribatzen dituzten agiriekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea eta abar).
• B3A4 formularioa, euskararen ezagutza-maila eta erabilera.
Trainerurik ez duten eta aulki mugikorrean lehiatzen diren klubak (B.3.b):
• Uneko denboraldiko jarduera-plana, egin beharreko jarduerak, zer lehiaketatan parte hartzen duten, eta proiektuak, besteak beste, hartzen dituena.
• Denboraldiko gastuen eta sarreren aurrekontu xehatua. Bertan ez da jaso behar Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lerro honetarako aurreikusitako dirulaguntza, eta diruz lagundu nahi den aurreikusitako defizita adierazi beharko da.
• B3B1 formularioa, zuzendaritza batzordeari buruzkoa.
• B3B2 formularioa, klubaren egituren profesionalizazioari dagokiona.
• B3B3 formularioa, teknikari tituludunen zerrenda.
• B3B4 formularioa, hala badagokio; Kudeaketa Aurreratuko Diplomari buruzko ziurtagiria (3K).
• B3B5 formularioa, hala badagokio; klubaren programak, ekitate-politikak garatzera bideratuak, programa horiek deskribatzen dituzten dokumentuekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea, etab.).
• B3B6 formularioa, euskararen ezagutza-maila eta erabilera.
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarriaInformazio osagarria
KIROL ZERBITZUA.
Gisela Yoldi Iturbide 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Jesús Gutiérrez Arosa 943-112486 / e-mail: jgutierrez@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.