- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Laguntza enpresa sortzeko prozesuan-TXEKINBERRI: Aholkularitza (III. Eranskina)
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-09-02 - 2026-12-15 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEnpresa sortzeko prozesuan enpresa-proiektuei laguntzeko eta tutoretza emateko dirulaguntzak.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuEnpresa sortzeko prozesuan enpresa-proiektuei laguntzeko eta tutoretza emateko dirulaguntzak. Dirulaguntzak gauzazko laguntzatzat hartuko dira, eta onuradunari enpresa sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko eskubidea emango zaio.
Hartzaileak- bideragarritasun-plan bat egin duten ekintzaileak, bideragarritzat jotako Txekin-Emekinen edo Txekinberriren bidez lagundutakoak.
- bideragarritasun-plan bat egin ondoren sortutako enpresak, Txekin-Emekinen edo Txekinberriren bidez lagundutakoak eta bideragarritzat jo direnak. Sortutako enpresak Gipuzkoan izan beharko du egoitza soziala eta fiskala.
Ezin izango da onuradun izan Emekinen (III. eranskina) edo Txekinberriren aurreko deialdietan onuradun izan den enpresa edo pertsona ekintzailea, Txekinberri-Aholkularitza laguntza- edo tutoretza-jarduketetarako (III. eranskina).
Laguntzen zenbatekoa
Gauzazko laguntzaren zenbatekoa kostu hautagarriaren % 100era irits daiteke, 2.000 euro gehienez. Aurkeztutako aurrekontua BEZ barne izango da.
Emakida-prozeduraLehiarik gabeko norgehiagoka: aurrekontu-baliabideak agortu arte, eskabideak jasotzen diren hurrenkeraren arabera eta eska dakiekeen informazio guztia beteta.
Bete beharreko epeakEskaera egiteko epea: 2026/09/02tik 2026ko abenduaren 15eko 13:00ak arte
Jarduerak 2026/04/01etik aurrera hasteko epea
Jarduerak 2027/03/31 baino lehen amaitzeko epea
Bideragarritasun planaren amaiera, 2026an
Araudi aplikagarriaEkintzailetza sustatzeko Txekinberri dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia Programa hori Diputatuen Kontseiluak hartu du 2026ko uztailaren 21eko bilkuran (2026ko irailearen 01ekoa GAO 165 zk.)
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaDirulaguntza hauek bateraezinak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandakoekin.
- Daniel Maidagan Salaberri
- 943112227
- dmaidagan@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.