Pertsonen Enpresa Programa: Partaidetza


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Langileek enpresaren erabaki estrategikoetan, kudeaketan eta emaitza ekonomikoetan parte har dezaten sustatzea, bai eta haien kapitalean partaidetzak eskuratzen ere.

OHARRA:

Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak)

Erakunde onuradunak

Gipuzkoan diharduten enpresak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Laguntzak enpresaren jarraipena sustatzen duten proiektuak partzialki finantzatzera bideratuko dira, honako hauek barne: 

  • Langileek enpresa partaidetzak eskuratzeko prozesuak definitzea eta ezartzea. 
  • Langileak kudeaketan eta erabaki estrategikoak hartzean inplikatuko dituzten egiturak eta prozesuak diseinatzea eta ezartzea. 
  • Pizgarri edo ordainsari aldakorren sistemak sortzea, jarduerari eta enpresaren emaitza ekonomikoetan duen inplikazioari lotuta. 

Erakunde bakoitzak ezin izango ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztu.

Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira, betiere 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:

  • Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
  • Barneko langileen gastuak, proiektuaren gastu guztien % 25 gainditu gabe
  • Notariotza eta/edo erregistro gastuak (enpresa partaidetzak eskuratzeko proiektuetan).

 Emango diren dirulaguntzek honako muga hauek izango dituzte:

  • Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 gehienez, aholkularitza gastuei, notaritzako eta/edo erregistroko gastuei dagozkienak.
  • Barne-langileen gastuei dagozkien diruz lagun daitezkeen kostuen % 50 gehienez.
  • Ez dira 30.000 €-tik gorakoak izango proiektu edo jarduera bakoitzeko. 
Aurkeztu behar diren agiriak
  • Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
  • Proiektuaren memoria (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 15ean, 13:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: diruz lagundutako jarduerak eskaera aurkezten den egunetik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2026ko maitzaren 31.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2026ko ekainaren 30a.
Araudi aplikagarria

“PERTSONEN ENPRESA” programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia: III.ERANSKINA - PERTSONEK ENPRESETAN PARTE HARTZEA SUSTATZEKO LAGUNTZAK . (Oinarriak: 2025/03/04ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/03/25eko GAO 57 zk.)

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak, bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideak, betiere 8. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu-tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Ekonomia Sustapeneko zerbitzua

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.