Pertsonen Enpresa Programa: Jarraipena (Belaunaldi-erreleboa / Ondorengotza)


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Belaunaldi erreleboaren eta oinordetzaren bidez jarraitutasuna bermatzeko jarduerak egiten dituzten enpresei laguntzea, enpresa egituren iraunkortasuna eta egonkortasuna sustatuz

OHARRA:

Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak) 

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Laguntzak enpresaren jarraipena sustatzen duten proiektuak partzialki finantzatzera bideratuko dira, honako hauek barne:

Enpresentzat:

  • Belaunaldi errelebo eta oinordetza prozesuetan negozioaren jarraipena arriskuan jar dezaketen arriskuak ebaluatzen dituzten azterlanak egitea.
  • Oinordetza planak garatzea eta ezartzea.
  • Familia protokoloak egitea familia enpresetako oinordetza arautzeko.
  • Enpresa eskualdatzeko ekintzak, identifikatutako oinordekorik ez badago, erosleak bilatzea eta enpresak eskualdatzeko estrategiak diseinatzea barne.
  • Enpresaren jarraipena bermatzen laguntzen duen beste edozein ekintza.

 Enpresa elkarteentzat:

  • Belaunaldi erreleboari eta enpresen transmisioari buruzko prestakuntza eta sentsibilizazio programak.
  • Epe ertain laburrean belaunaldi erreleboko prozesuan dauden enpresak detektatzeko jarduketak.
  • Enpresekin proiektu pilotuak abian jartzea, enpresa oinordetza edo transmisioaren plangintza errazteko.
  • Enpresa sarearen jarraipena sustatzen duten beste ekimen kolektibo batzuk.

Ez dira diruz lagungarriak izango enpresako langileek kapitalaren, kudeaketaren edo emaitzen parte hartzea dakarten jarduketak, kasuistika hori III. eranskinean jasota baitago.

Erakunde bakoitzak ezin izango ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztu.

Erakunde onuradunak

Honako hauek izango dira onuradunak: 

a) Gipuzkoan diharduten enpresak. 

b) Gipuzkoan diharduten enpresen eta profesionalen interesak ordezkatzen dituzten enpresen elkarteak, enpresa elkarteen federazioak eta elkarteak, profesionalen elkarteak eta klusterrak 

Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira, betiere 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:

  • Enpresentzat:
    • Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak
    • Notariotzaren eta/edo erregistroaren gastuak
  • Enpresa elkarteentzat:
    • Barneko langileen gastuak
    • Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.

 Emango diren dirulaguntzek honako muga hauek izango dituzte:

  • Barne langileen gastuei dagozkien diruz lagun daitezkeen kostuen % 50 gehienez. 
  • Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75era arte, aholkularitza gastuei eta notariotzako eta/edo erregistroko beste gastu batzuei dagozkienak.
  • Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 20.000 eurokoa izango da enpresen kasuan, eta 30.000 eurokoa enpresa elkarteen kasuan.
Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 15ean, 13:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: diruz lagundutako jarduerak eskaera aurkezten den egunetik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2026ko maitzaren 31.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2026ko ekainaren 30a.
Araudi aplikagarria

“PERTSONEN ENPRESA” programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia: IV.ERANSKINA - ENPRESAREN JARRAIPENA BABESTEKO LAGUNTZAK, BELAUNALDI ERRELEBOAREN ETA OINORDETZAREN BIDEZ. (Oinarriak: 2025/03/04ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/03/25eko GAO 57 zk.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak, bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideak, betiere 8. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu-tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Ekonomia Sustapeneko zerbitzua

Aurkeztu behar diren agiriak
  • Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
  • Proiektuaren memoria (nahitaezkoa, ENPRESA edo ELKARTEA dagokion ereduaren arabera)
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.