Pertsonen Enpresa Programa: Enpresa-Kultura


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2025
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Langileen ongizate-maila eta inplikazioa nahiz enpresen lan-egoera eta -giroa hobetzea

OHARRA:

Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak) 

Erakunde onuradunak

a) Gipuzkoan diharduten enpresak

b) Gipuzkoan diharduten enpresen eta profesionalen interesak ordezkatzen dituzten enpresen elkarteak, enpresa elkarteen federazioak eta elkarteak, profesionalen elkarteak eta klusterrak

c) Unibertsitateak

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

a) Prozesuak, kultura, kudeaketa, inguruneak eta/edo antolamendua eraldatzea edo hobetzea, azken batean, enpresaren inplikazioa, motibazioa eta, ondorioz, estrategia hobetzea eragiten duen edozein ekintza, bere entitateko pertsonen inguruan.

b) Entitateko pertsonen ongizate-maila hobetzea eta absentismo mailak murriztea helburu dituzten proiektuak aztertzea eta garatzea.

c) Lan-eremuan sartzen ari diren belaunaldi berrietan nagusi diren balioak ulertzea, enpresak horiekin lerrokatutako balioak izan ditzan eta enpresan lan egiteko enpresa erakargarria izan dadin.

d) Lanpostuetan xedea eta autonomia bilatzea sustatzen duten egiturak eta prozesuak txertatzea.

e) Enpresetan autokudeatutako taldeen bidez funtzionamendua ezartzeko prozesuak txertatzea.

f) Aipatutako edozein jarduera-eremutan aurretiazko ekimen pilotuen sentsibilizazioan eta abiaraztean eragina duen edozein ekimen.

g) Langileen ongizatea eta inplikazioa hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza, bai eta enpresen lan-egoera eta -giroa hobetzen laguntzen duena ere.

Erakunde onuradunen b) eta c) paragrafoetan aurreikusitako entitateek hainbat enpresaren lankidetza barne hartzen duten proiektuak edo jarduerak aurkeztu beharko dituzte. Lankidetza horren ondorioz, enpresek proiektuari orduak eskaini beharko dizkiote.

Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak

Honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:

  • Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak (aholkularitza-gastuei dagozkien diruz lagun daitezkeen kostuen %75eraino).
  • Barne pertsonaleko gastuak; enpresen kasuan, ez dute gaindituko proiektuaren gastu guztien % 50a (barne pertsonalaren gastuen %50, gehienez).
  • Entitate onuradunen b) eta c) ataleko proiektuen eta jardueren kasuan, ez dira diruz lagunduko enpresa laguntzaileei dagozkien gastuak.
  • Jarduera bakoitzeko ez dira 40.000€ baino gehiago izango.
Aurkeztu behar diren agiriak
  • Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
  • Egindako proiektuen ardurapeko adierazpena (nahitaezkoa elkarte eta unibertsitateentzat)
  • Lankide enpresaren ardurapeko adierazpena (nahitaezkoa elkarte eta unibertsitateentzat)
  • Proiektuaren memoria (nahitaezkoa, ENPRESA edo ELKARTEA dagokion ereduaren arabera)
Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 15ean, 13:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: diruz lagundutako jarduerak eskaera aurkezten den egunetik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2026ko maitzaren 31.
  • Proiektuak justifikatzeko data: 2026ko ekainaren 30a.
Araudi aplikagarria

“PERTSONEN ENPRESA” programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia: II.ERANSKINA - PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ENPRESA-KULTURA SUSTATZEKO LAGUNTZAK. (Oinarriak: 2025/03/04ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/03/25eko GAO 57 zk.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak, bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideak, betiere 8. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu-tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.