- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Internazionalizazioko programa: Produktu berria merkaturatzea
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-27 - 2025-07-17 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako enpresek egiten dituzten produktu berriak saltzeko eta nazioartean merkaturatzeko ekintzak sustatzea.
Entitate onuradunakGipuzkoan kokatuta dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak).
Diruz lagundutako jarduerakProduktu berria eta berritzailea nazioartean merkaturatzeko jarduerak (gehienez 2 herrialde).
Produktuaren berritasuna eta izaera berritzailea egiaztatzea.
- Produktua ez da azken 4 ekitaldietatik gorako epean garatu.
- Enpresa ertainek honako baldintza hauetako bat bete beharko dute:
- Eusko Jaurlaritzaren edo beste administrazio publiko batzuen dirulaguntza onuradun izana.
- Patente baten eskatzaile edo titularra dela jasota izatea.
- Enpresa txikietan nahikoa izango da produktu berria katalogo batean sartzea
Herrialde hartzaileak:
- Gehienez 2 herrialde proiektu bakoitzeko
- Herrialde hautagarriak:
a) Enpresa txikiak: nazioarteko merkatuko edozein herrialdetan jardutea.
b) Enpresa ertainak: Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetan egindako jarduketak, EBn 2004. urtearen ondoren sartu ziren estatu kideen kasuan izan ezik (Txekia, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Bulgaria, Errumania eta Kroazia); kasu horretan ere dirulaguntza jasoko dute.
Kanpoan kontratatutako lanak eta zerbitzuak:
- Internazionalizazio arloko aholkularitza, kontsultoretza eta prestakuntza gastuak.
- Marketineko eta merkaturatzeko ekintza garrantzitsuak: zabalkundea, marketina edo sustapena egitea, edo garrantzizko azoka, biltzar edo ekitaldietan aurkeztea barne dutenak, edo antzeko beste ekintza batzuk.
- Patente eskaerak, aurreko azterketa eta aholkularitza barne.
- Marka erregistratzea, eta izen komertzialak.
Hori guztia xede diren herrialdeetara eta merkaturatu nahi den produktura orientatuta.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa- Dirulaguntzaren gehieneko portzentajea: diruz lagundu daitezkeen gastuen % 40 izango da.
- Entitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 30.000 euro.
- Dirulaguntza hauek minimis izaera dute.
- Proiektuaren memoria (ereduaren arabera)
- Proiektuaren kostuaren aurrekontu xehatua.
- Proiektuaren berritasun-betekizuna justifikatzen duen dokumentua (Enpresa ertainak: produktu berria jasotzen duten laguntzen ebazpena, patentearen eskaera edo titularra; enpresa txikietan, nahikoa katalogo berria izango da produktu berria edo haren berritasuna egiaztatzen duen beste edozein dokumentu berariaz identifikatzeko).
- Hala badagokio, erakunde eskatzaileak arlo hauetan dituen ziurtagiriak: ingurumena, gizarte-erantzukizuna, berdintasuna eta kontziliazioa, eta euskara
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 27an hasi eta 2025eko uztailaren 17an, 13:00etan amaituko da.
- Proiektuak hasteko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2026ko irailaren 30 arte.
- Oinarri orokorrak eta espezifikoak: GAO 71 zkia, 2022ko apirilaren 13a
- 2025eko deialdia: GAO 97 zkia, 2025eko maiatzaren 26a
Lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
Bateragarritasuna eta bateragarritasun-ezaBateragarriak dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek, Estatukoek nahiz Europar Batasunekoek, edo nazioarteko organismoek xede bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera eta baliabideekin, (baldin eta ez badute jardueraren kostua gainditzen, betiere beste dirulaguntza horien araudiak horren inguruan ezar dezakeena eragotzi gabe).
Balorazio irizpideak- Eskatzailearen ezaugarriak: 20 puntu arte.
- Produktuaren berrikuntza: 10 puntu arte.
- Internazionalizatzeko estrategia: 20 puntu arte.
- Xede diren merkatuak eta herrialdeak: 20 puntu arte.
- Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna: 10 puntu arte.
- Eragina enpresan: 5 puntu arte.
- Eragina ingurunean: 5 puntu arte.
- Gizarte konpromisoa eta iraunkortasuna: 10 puntu arte.
Gehieneko puntuazioa: 100 puntu. Ez zaie laguntzarik emango gehieneko puntuazioaren % 50 baino gutxiago lortzen duten proiektuei.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatuBlanca Margeli:
- bmargeli@gipuzkoa.eus
- 943 11 22 52
- Blanca Margeli
- 943112252
- bmargeli@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.