- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Innobideak-Kudeabide Programa
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-05-21 - 2026-09-30 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaKudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea.
OHARRAProiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak)
Programaren deskribapenaEusko Jaurlaritza, SPRI eta EAEko hiru aldundiek koordinatzen duten programa da; Euskaliten parte hartzea ere badu.
Bere helburua da kudeaketa aurreratuko ereduarekin lotuta dauden kudeaketa hobetzeko proiektuak laguntzea, baldin eta proiektu horiek laguntzen badute Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzen. Laguntzak hasierako kontraste baten eta proiektu pilotuan eta/edo finkatzeko proiektuen garapenaren bidez burutzen dira.
Programak bi fase ditu:
- 1. fasea: Hasierako kontrastea. Enpresek euren kudeaketari buruzko diagnostikoa egiten dute erreferentzia moduan Kudeaketa Aurreratuko Eredua erabiliz; ataza horiek kanpoko talde baten kontrastea dute.
- 2. fasea: Ekintza Plana. Hasierako kontrastearen txostenaren aholkuetatik abiatuta enpresak Ekintza Plan bat egiten du. Plan horretan bi motatako ekintzak sar daitezke.
- 2A - Ereduzko proiektuak
- 2B - Finkatze-proiektuak
Innobideak-Kudeabide programako informazio osoa http://www.kudeabide.com web orrian aurki daiteke.
Enpresa onuradunakEnpresa onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte:
- Izaera juridiko propioa izatea.
- Ondorengo industria jarduerak burutzea: erauzketa, eraldaketa, ekoizpena, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoak eta informazioaren eta komunikazioaren gizartearen alorrekoak. Jarduera hori zerrenda honetako JEZ epigrafeetako batean sartuta egon beharko da (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga): Eranskina - Jarduera Ekonomikoen zerrendak.
- Gipuzkoan kokatuta egotea.
- 5 edo hortik gora eta 50 langile baino gutxiago izatea urteko lansaio osoa kontuan hartuta.
- Egunean izatea Euskalitek egindako Kudeaketa Aurreratuko Kontraste Txostena, non gomendio gisa jasoko baita Kudeaketa Aurreratuko Finkatze Proiektu bat egitea identifikatu diren hobetu beharreko arloetako batean edo batzuetan.
- Armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ez aritzea.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako debekuen eraginpean ez egotea.
- Eta, horrenbestez, ez du inolako interes gatazkarik ez beste lizitatzailea batzuekiko edo proiektuan interesatutako beste alderdi batzuekiko antzeko inolako harremani
Kudeaketa Aurreratuaren Kontraste Txostenari erantzuten dioten finkatze proiektuak (2B), Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren arabera enpresari aurre egiten lagunduko dioten metodologiak eta tresnak erabiltzea eta ezartzea helburu dutenak.
Diruz lagundu daitezken kostuakKostu hautagarritzat joko dira kudeaketa hobetzeko aurkeztutako proiektuaren eremuan hainbat jarduera egiteko kanpoko enpresak kontratatzeko kostuak soilik.
Dirulaguntzen zenbatekoaProiektuaren kostu hautagarrien %70 diruz lagunduko da, eta gehienez ere 10.500 euro izango dira enpresa bakoitzeko.
Aurkeztu behar diren agiriak- Indarrean dagoen Euskalitek egindako kontraste txostena (nahitaezkoa)
- Ekintza plana (nahitaezkoa eta ereduaren arabera)
- Pertsonalaren banakapena (nahitaezkoa eta ereduaren arabera)
- Lanaren eskaintza (zereginak zehaztuz eta bi aldeengatik sinatuta) (nahitaezkoa)
- Enpresa aholkulariaren ardurapeko adierazpena (nahitaezkoa eta ereduaren arabera)
- Enpresa aholkulariaren JEZ (nahitaezkoa)
- Alta-egoeran dauden enpleguen batez besteko plantillaren ziurtagiria, laguntza-eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteei dagokiena. eta/edo autonomoen kotizazio agiriak (Autonomoak)/Kooperatibisten ziurtagiria (Sozietate kooperatiboak)-(eskaeraren aurkezten den unearen aurreko hilabetekoa) (nahitaezkoa)
- Memoria Teknikoa (aukerakoa)
Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.
Bateragarritasuna ala bateraezintasunaOinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Betetzeko epeak- Eskaerak aurkezteko epea 2026ko irailaren 30ean, eguerdiko 13:00etan bukatuko da.
- Jarduerak hasteko epea: dirulaguntzaren xede diren jarduketak deialdiaren urte naturalaren barruan eta 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi behar dira.
- Proiektuak ezin izango dira hasi indarrean dagoen Kudeaketa Aurreratuko Kontrastearen txostenik gabe. Txosten horrek 2b finkatze proiektu bat egitea jaso beharko du gomendio gisa, aipatutako kontraste txostenean jasotako hobekuntza-arloei erantzuteko
- Proiektuen exekuzio data: diruz lagundutako xede diren jarduketak bukatuta izan beharko dira 2027ko urriaren 1a baino lehen.
- Proiektuak justifikatzeko data: proiektua hilabeteko epean justifikatu beharko da, proiektua gauzatzeko gehieneko epea amaitzen denetik hasita, eta, edonola ere, 2027ko urriaren 30a baino lehen.
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua
- Kudeaketa teknikoa- 943 112252
- Kudeaketa administratiboa: 943-113770
- sustapena.kudeabide@gipuzkoa.eus
- Blanca Margeli
- 943112252
- sustapena.kudeabide@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.