- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa: IV. eranskina (TXEKINTEK)
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEkimen pertsonaleko enpresa proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa sarea dibertsifikatzen laguntzeko
DeskribapenaEkimen pertsonaleko enpresa proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS–3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).
Entitate onuradunak- Pertsona fisikoak, oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
- Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.
BIC GIPUZKOAk babestuko dituen enpresa ekimenak.
Diruz lagundu daitezkeen kostuakDiruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:
- Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
- Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
- Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
- Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
- Maketa eta prototipoak egitea.
Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000 €–ko gehienezko mugarekin.
Dirulaguntzak emateko prozeduraDirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.
Bateragarritasuna ala bateraezintasunaDirulaguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.
Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.
Betetzeko epeak- Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 23an, eguerdiko 13:00etan bukatuko da.
- Jarduerak hasteko epea: Jarduerak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
- Proiektuen exekuzio data: 2027ko martxoaren 31n.
- Proiektuen justifikazio data: 2027ko apirilaren 30ean.
- Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa.
- IV. ERANSKINA: Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko diru laguntzen oinarri bereziak.
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak (GAO 126 zk. 2022–07–04).
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren 2025eko deialdia (GAO 61 zk. 2025–03-31).
- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa → http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua
- Telefonoak:
- Kudeaketa teknikoa: 943–112287
- Kudeaketa administratiboa: 943–112218
- Marisa Gabilondo
- 943112287
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.