Ekosistema sozio-ekonomiko osoaren lankidetzarekin lurraldearentzat sortzen diren aukerei eta erronkei erantzuteko enpresentzako testuinguru egokia sustatzea, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen galeraren eta gero eta desberdintasun handiagoen erronken aurrean trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa sortzeko, etorkizuneko aldaketei aurrea hartu eta sortuko diren aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko duena.
Entitate onuradunak
a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
c) EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.
e) Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.
Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak
3.1. Diruz lagundu daitezke jarduketa hauek:
a) Funtsezko ikerketa proiektuak.
b) Ikerketa industrialeko proiektuak.
c) Garapen esperimentaleko proiektuak.
d) Interes bereziko ekintza osagarriak: ZTBESko erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.
3.2 Diruz lagundu daitezkeen jarduerak lurraldearen eta arlo sozioekonomikoaren eraldaketara bideratuko dira, trantsizio ekologikoaa, jasangarri eta bidezkoa garatzea ahalbidetuko duen testuinguru eta baldintza jakin batzuk sortzeko, betiere honako gai hauetara bideratuta:
Diruz lagundu daitezkeen kostuak
a) Langileen kostu zuzenak, proiektuari lotutako lanetan ari diren neurrian (ikertzaileak, teknikariak, eta ikerketa lanetan aritzen diren beste langile batzuk, entitate eskatzailearen plantillakoak).
Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
b) Kontratuzko ikerketak, eskuratutako ezagutzek, eta, kanpoko iturrien baimen bidez, erabateko eskumen baldintzekin, lortutako patenteek eragindako kostuak, eta baita ere proiektura bideratutako aholkularitza eta zerbitzu baliokideen kostuak.
Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
c) Kanpoko aholkularitzaren eta zerbitzu baliokideen kostua (entitate parte hartzaileetako langileak ez diren laguntzaileak, eta proiektuaren oso espezializatuak diren zatien azpikontratazioa barne), betiere kanpoko iturriei erosita, zerbitzu horiek ikerketarako soilik eta modu jarraian erabiltzeko baldin badira, ezagutza teknikoak eta ikerketa ezagutzak barne.
Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez.
d) Lan horretarako akreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileen azpikontratazioaren kostuak.
Proiektuari emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.
Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 €/orduko gehienez
e) Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.
f) Kostu orokorrak edo zeharkakoak: zeharkako kostu gisa konputatuko da diruz lagundu daitezkeen langileen zuzeneko kostuen % 15a.
g) Lanabesen eta materialen kostuak, proiekturako erabiltzen diren neurrian; lanabesen eta materialen bizitza baliagarri osoa ez bada proiekturako erabiltzen, diruz lagungarritzat hartuko dira proiektuaren iraupenari dagozkion amortizazio kostuak, orokorrean onartutako kontabilitateko printzipioen arabera kalkulatutakoak.
h) Proiektutik zuzenean eratorritako ustiapen gastuak, material, hornidura eta antzeko produktuen kostuak barne.
Dirulaguntzen zenbatekoa
6.1. Laguntzen ehunekoak honako hauek izango dira:
a) Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100.
b) Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
c) Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.
d) Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta % 50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude.
6.2. Aurreko b), c) eta d) ataletan ezarritako ehunekoak % 80 gehitu ahal izango dira honelako kasuetan:
Eskatzaileak enpresa ertainak direnean % 10, eta enpresa txikiak direnean % 20.
% 15 baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
- Proiektuak benetako lankidetza behar izatea.
Enpresen artean, gutxienez bat enpresa txikia edo ertaina izatea, edo bi estatu kideetan gutxienez garatzea, edo estatu kide batean eta EEEko erabakian alderdi kontratatzaile batean; aldi berean, enpresa batek ez du, bere kabuz, diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago ordainduko.
Enpresa baten eta ikertzeko eta ezagutza hedatzeko zeregina duen organismo baten edo batzuen artean, horiek beren gain hartuko dute, gutxienez, diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, eta beraien ikerketen emaitzak argitaratzeko eskubidea izango dute.
- Proiektuaren emaitzak zabal hedatzea, hitzaldi, argitalpen, sarbide askeko datu-base, eta doako edo iturri irekiko programa informatikoen bitartez.
Emateko prozedura
Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
Bateragarritasuna ala bateraezintasuna
Dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, 651/2014 Erregelamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.
Betetzeko epeak
• Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko UZTAILAREN 3an, goizeko 12:00etan amaituko da.
• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
• Proiektuen exekuzio data: 2025eko UZTAILAREN 3a.
• Proiektuak justifikatzeko data: 2025eko ABUZTUAREN 3a.
Araudi aplikagarria
Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programaren 2023ko oinarri arautzaileak eta deialdia (2022-11-15 Diputatuen erabakiaz onartu zen - 2022/11/21eko GAO 220 zk. - eta Diputatuen kontseiluaren 2023 otsailaren 21eko ekordio baten bidez aldatu 2023/03/03 GAO 43 zk). 2024ko deialdia: Diputatuen erabakiz onartu zen 2024-05-21 – 2024/05/30eko GAO 104 zk.)
Eskaera egiteko urratsak
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA
• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217
sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.