VII. Eranskina: bizitza osoko ikaskuntza-sistemaren rola eta enplegagarritasuna sendotzea Gipuzkoan


  • Egoera: Hasi gabe
  • Eskaera epea:  2024-05-07 - 2024-06-05 12:00
  • Arloa: Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

 

Bizitza osoko ikaskuntzaren aldeko testuingurua sustatzea, pertsonek ikaskuntza estrategiak eta funtsezko gaitasunak eskura ditzaten, asebetetze pertsonala, herritar aktiboak, enplegagarritasuna eta gizarte kohesioa lortzeko

Entitate onuradunak


Entitate onuradunak izango dira Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sareko entitateak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoak eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak eta unibertsitateak. Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.


Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da. Kasu honetan, dagokion eskaeran taldea osatzen duen entitate bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze konpromisoak jaso behar dira eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa; horiek ere onuraduntzat joko dira. Eskaerarekin batera 2.6. oinarrian aipatzen den aitorpen erantzulea aurkeztu behar da, taldea osatzen duten entitate bakoitzaren aitorpena, izan ere, taldeak ezingo du onuradun izaera izan berau osatzen duen entitateren batek ezin badu, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 12. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauetarako eraldaketa-proiektuak garatzea izango da:

-     Alderdi hauek sustatzea eta gizarteratzea: gaitasun giltzarriak eta zeharkakoak; ikasten ikasteko gaitasunak, eta ekimenaren zentzua; zentzu kritikoa; ikasteko aukerak eta trebetasun zientifiko-teknikoak (ztiam) eta sozialak, erronka berriei eta etorkizuneko itxaropenei erantzuten dietenak.

-     Pertsonak orientatzeko prozesuak hobetu eta balioztatzea, metodologiak, tresnak eta baliabideak txertatuz.

-     Metodologia eta tresna berriak ezartzea, aniztasuna eta inklusibitatea hobeto kudeatu ahal izateko.

-     Ikaskuntza pertsonalizatua, ikasketa kooperatiboa eta horien konbinazioa lantzeko estrategiak txertatzea.


-     Pertsonen gizarte mugikortasuna, ikaskuntza prozesuen bidez, bultzatzeko erronkak, aukerak, ahuleziak eta oztopoak identifikatzea.

-     Ikaskuntza prozesuak garatzea, pertsonek beren gaitasunak etengabe egokitu ahal izan ditzaten etorkizuneko aldaketetara.

-    Trantsizio demografiko, ekologiko eta digitalen inpaktuek, gaitasunei dagokienez, sortzen dituzten aukerak eta erronkak aztertzea.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Barneko langileen kostuak gehienez 35 euro/orduko izango da hautagarria.

Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua.

Beste kotizazio-araubide batzuen mendeko pertsonei dagokienez, Gizarte Segurantzaren araubide orokorreko oinarriarekin parekatutako oinarri bat hartuko da.

Gertakari arruntengatik Gizarte Segurantzaren kotizazio oinarria kalkulatzeko datua, eskaera aurkezteko unean eskuragarri dagoen azken datua izango da.

Urteko ordu kopurua langileak, lan-hitzarmenaren arabera, urtean egin beharreko ordu-kopurua da, kasu bakoitzean lanaldiaren murrizketaren portzentajea kontuan hartuta, halakorik egonez gero. Besterik adierazi ezean urteko 1.720 ordu hartuko dira.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

Proiektuan emandako orduen ziurtagiria aurkeztuko da.

Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan gastu mota bakoitzerako ezarritako mugekin.

Zeharkako kostuak eta/edo kostu orokorrak kostu hautagarri gisa zenbatuko dira, justifikatu beharrik gabe, diruz lagun daitezkeen barneko langileen zuzeneko kostuen % 15 bakarrik.

Dirulaguntzen zanbatekoa

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 95 izango dira. 

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bategarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko EKAINAREN 5ean, goizeko 12:00etan amaituko da.
  • Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
  • Proiektuen exekuzio data:         2025eko EKAINAREN 30a.
  • Proiektuak justifikatzeko data:  2025eko UZTAILAREN 30a.
Araudi aplikagarria

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozio-ekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programaren 2024ko oinarri arautzaileak eta convocatoria (2021-09-7ko  Diputatuen erabakiaz onartu zen -2021/09/15eko GAO 177 zk.- eta Diputatuen kontseiluaren 2022ko maiatzaren 3ko akordio baten bidez aldatu - 2022/05/06ko GAO 85 zk2024ko deialdia: Diputatuen erabakiz onartu zen 2024-04-23 –GAO 86 zk.)

Eskaera egiteko urratsak

- Informazioa eta dokumentuak
 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/kalitatezko-enplegua/bozi-hezkuntza

- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa

http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa 

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)