- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programa VIII. ERANSKINA: EZAGUTZA
- Egoera: Hasi gabe
- Eskaera epea: 2024-05-17 - 2024-06-20 12:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
DESKRIBAPENA
Aldeko testuingurua sustatzea trantsizio ekologiko, sozial eta ekonomikoek eragingo dituzten aukerak sortzeko, eraikitzeko eta/edo aprobetxatzeko, ikerketaren, transferentziaren eta hedapenaren bidez, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoa balio erantsi eta/edo jasangarriko, gaitasun berrien garapeneko eta kalitatezko enpleguko eremuetara eramateko.
ENTITATE ONURADUNAK
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak.
- Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.
- EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.
- Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.
DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako hauek izango dira:
- Funtsezko ikerketa proiektuak.
- Ikerketa industrialeko proiektuak.
- Garapen esperimentaleko proiektuak.
- Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak honako gai hauetara bideratuta egongo dira:
- Balio erantsiaren aukera.
- Jarduera ekonomikoaren jarraipena.
- Enpresen arteko lankidetza.
- Ekonomia sortzailea.
- Enplegu-gune berriak.
DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK
Diruz lagungarriak izango dira entitate eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean. (Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak I.eranskina - 12.oinarria eta VIII.eranskina – 5.oinarri aldatua).
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Laguntzen ehunekoak honako hauek izango dira:
a) Funtsezko ikerketa proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100.
b) Ikerketa industrialaren proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
c) Garapen esperimentaleko proiektuetan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.
d) Interes bereziko ekintza osagarrietan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 100 funtsezko ikerketa proiektuei lotuta badaude, eta % 50 ikerketa industrialeko proiektuei lotuta badaude.
(Ikusi dirulaguntzen gehiengo ehunekoak gehitzea VIII.eranskina – 6.2 oinarria).
EMATEKO PROZEDURA
Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
BATERAGARRITASUNA ETA BATERAEZINTASUNA
VIII. Eranskineko dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administraziok edo erakunde publikok nahiz pribatuk, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, helburu bera lortzeko emandako diru laguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, ekainaren 17ko 651/2014 Erreglamendu Orokorrak, kategorien araberako salbuespenari buruzkoak, aurreikusitako gehieneko kopurura arte.
BETETZEKO EPEAK
-Eskaerak aurkezteko epea: 2024ko ekainaren 20an, goizeko 12:00etan amaituko da.
-Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.
-Proiektuen exekuzio data: 2025eko ekainaren 30a.
-Proiektuak justifikatzeko data: 2025eko uztailaren 30a.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Gipuzkoako enpresa sarearen aukerak, balio diferentziala eta iraunkortasuna sustatzeko programaren 2024ko oinarri arautzaileak eta deialdia: VIII.ERANSKINA - Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan ezagutza sustatu, sortu, transferitu eta partekatzea. (Oinarriak: 2021/06/15eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen – 2021/06/18ko GAO 114 zk. eta Diputatuen kontseiluaren 2022/05/10eko eta 2023/02/07ko akordioa baten bidez aldatu - 2022/05/20ko GAO 95zk. . eta 2023/02/16ko GAO 32 zk. 2024 deialdia: 2024/05/07ko Diputatuen erabakiz onartu zen - 2024/05/16ko GAO 94 zk).
ESKAERA EGITEKO URRATSAK
- Informazioa eta dokumentuak
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/ezagutza
- Eskaera kudeatzeko aplikatiboa
http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU
EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA
- Kudeaketa administratiboa: 943.113981
- Kudeaketa teknikoa: 943.112009
- sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
- GORKA SARASUA
- 943112009
- sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.