- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Internazionalizazioko programa: Atzerriko ezarpen produktiboak
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-05-27 - 2025-07-17 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako enpresen atzerriko produkzio ezarpenak sustatzea eta bultzatzea, internazionalizazioaren potentziala aprobetxatuz enpresa-lehiakortasunaren palanka gisa.
Entitate onuradunak- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar txiki eta ertainak (ETEak).
- Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa gipuzkoar handien proiektuak bakarrik onartuko dira: ETEek aurkeztutako proiektuek ez badute agortzen laguntza programa honetarako xedatutako aurrekontu osoa.
Gipuzkoako enpresek filialak sortzeko, handitzeko edo eskuratzeko bideratzen dituzten baliabide iraunkorretarako ekarpenak.
Herrialde objektiboak: Europar Batasunekoak ez diren herrialdeak, EBn 2004tik aurrera sartu diren herrialde kideen kasuan izan ezik. Kasu horretan, diruz lagunduko dira Txekia, Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Bulgaria, Errumania eta Kroazia ere.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoa- Dirulaguntzen gehieneko portzentajea atzerrian eratutako enpresen baliabide iraunkorretara bideratutako ekarpenen % 40a izango da.
- Entitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntza: 100.000 euro.
- Enpresak kontu auditatua aurkeztuko du, justifikatzeko modu gisa, diruz lagunduko da gastuaren %100, gehienez ere 3.000 euro. Ezinbestekoa izango da kontu auditatu hori aurkeztea.
- Dirulaguntza hauek minimis izaera dute.
- Proiektuaren memoria (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Proiektuaren kostuaren aurrekontu xehatua.
- Hala badagokio, erakunde eskatzaileak arlo hauetan dituen ziurtagiriak: ingurumena, gizarte-erantzukizuna, berdintasuna eta kontziliazioa, eta euskara.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko maiatzaren 27tik uztailaren 17a arte, 13:00etan.
- Proiektuak hasteko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2026ko irailaren 30 arte.
- Oinarri orokorrak eta espezifikoak: GAO 71 zkia, 2022ko apirilaren 13a
- 2025eko deialdia: GAO 97 zkia, 2025eko maiatzaren 26a
Lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.
Bateragarritasuna eta bateragarritasun ezaBateragarriak dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek, Estatukoek nahiz Europar Batasunekoek, edo nazioarteko organismoek xede bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera eta baliabideekin, (baldin eta ez badute jardueraren kostua gainditzen, betiere beste dirulaguntza horien araudiak horren inguruan ezar dezakeena eragotzi gabe).
Balorazio irizpideak- Eskatzailearen ezaugarriak. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola tamaina, jardueraren sektorea eta aurreko deialdietan edo beste deialdi batzuetan parte hartzea: 20 puntu arte.
- Internazionalizatzeko estrategia. Dirulaguntzaren xede diren ekimenak sartuta dauden internazionalizazio estrategiaren kalitatea kontuan hartuko da: 25 puntu arte.
- Xede den merkatua eta herrialdea. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola xede den ezarpen mota, xede diren merkatuetan sartzeko zailtasuna eta aukera, eta, lehentasunezko merkatuak izatea deialdiaren helburuen artean: 25 puntu arte.
- Proiektuaren kalitatea eta egingarritasuna. Alderdi hauek kontuan hartuko dira, hala nola lortu nahi diren helburuak, jardueren plangintza, lantaldea eta aginte koadroa: 10 puntu arte.
- Eragina enpresan. Enpresan duen eragin positiboa eta lehiakortasuna kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
- Eragina ingurunean. Lurraldearen lehiakortasunean duen eragina kontuan hartuko da: 5 puntu arte.
- Gizarte konpromisoa eta iraunkortasuna. Enpresak ziurtagiriak eta/edo planak edukitzea kontuan hartuko da, iraunkortasunaren, genero berdintasunaren, euskararen sustapenaren eta erantzukizun sozial korporatiboaren arloetan: 10 puntu arte.
Blanca Margeli:
- bmargeli@gipuzkoa.eus
- 943 11 22 52
- Blanca Margeli
- 943112252
- bmargeli@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.