Enpresak Hobetzen Programa: merkataritza estrategiak hobetzea eta ezartzea
- Eskaera epea:
Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
Helburua
Enpresei laguntzea, enpresaren merkataritza kudeaketa hobetzeko aukera emango duten merkataritza metodologia eta estrategia berriak definitu eta ezartzeko eta, horrela, haien lehiakortasuna handitzeko.
OHARRA
Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak)
Erakunde onuradunak
- Gipuzkoan jarduera zentro bat izatea.
- 10 langile edo 10 baino gehiago eta 75 langile baino gutxiago izatea, eta Enpresa Txikia edo Ertaina izatea, (EB) Erregelamenduek adierazitakoaren arabera.
- Salbuespen gisa, eta ebazpen proposamenak aurrekontua agortzen ez badu, tamaina handiagoko enpresak hartuko dira erakunde onuraduntzat.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak
- Honako helburu hauek dituzten proiektuak eta jarduerak:
- Produktuen merkaturatzea hobetzea.
- Merkataritza prozesuan hobekuntzak identifikatzea eta ezartzea.
- Xede den bezeroaren ezagutza hobetzera bideratutako metodologiak ezartzea.
- Xede diren bezeroak identifikatzea eta segmentatzea.
- Egungo bezeroak mantentzen eta leialtzen lagunduko duten estrategiak eta metodologiak definitzea eta ezartzea.
- Dibertsifikazioa eta bezero berriak erakartzea erraztuko duten estrategiak eta metodologiak definitzea eta ezartzea.
- Merkatu azterketak garatzea, egungo edo etorkizuneko produktuetarako merkatu potentzial berriak identifikatzeko.
- Merkatu berrietan sartzea erraztuko duten estrategiak definitzea eta ezartzea.
- Sustapen bide berriak identifikatzea eta ezartzea.
- Merkataritza plana eta marketin plana garatzea eta ezartzea.
- Salmenta eta marketin digitaleko estrategiak garatzea
- On line posizionamendu estrategiak garatzea.
- Baita enpresaren merkataritza prozesuak hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza ere.
Aurkeztutako proiektuek barne hartu beharko dute identifikatutako hobekuntza neurri/ekintzaren bat ezartzea, baita aurreikusitako emaitzen eta inpaktuen jarraipena eta ebaluazioa egitea ere, ezarri beharreko estrategia eta ekintzen bidez
Enpresa bakoitzak ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
- Honako hauek ez dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat hartuko:
- Plangintzako eta kudeaketako pakete informatikoak ezartzeko proiektuak (ERP, CRM, etab.).
- Web orrialdeak, publizitate kanpainak, katalogoak, azoketara joateko gastuak... garatzea.
- Prestakuntza ekintzetan parte hartzea dakarten proiektuak.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak. Gastu horiek, gutxienez, proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastu guztien % 50 izango dira.
- Barne pertsonaleko gastuak. Gastu horiek ez dute gaindituko proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastu guztien % 25.
- Kanpoko zerbitzuak kontratatzeko beste gastu batzuk, proiektuaren garapenari zuzenean lotutakoak.
- Ez dira diruz lagunduko BEZa eta 300 €-tik beherako gastuak.
- Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:
- Aholkularitza gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75, gehienez.
- Barne pertsonalaren gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, gehienez.
- Kanpoko zerbitzuak kontratatzeko beste gastu batzuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, gehienez.
- Ez dira 20.000 € baino gehiago izango proiektu edo jarduera bakoitzeko.
Aurkeztu behar diren agiriak
- Proiektuaren memoria (nahitaezkooa, ereduaren arabera)
- Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Aurreko 12 hilabeteetan alta emanda zeuden batez besteko langile kopuruaren ziurtagiria (Nahitaezkoa. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako agiria); kooperatiben kasuan, Gizarte Segurantzakin kolaboratzaile den entitatearen ziurtagiria, bazkideei dagokien batez besteko enplegu kopurua ziurtatzeko;autonomoen kasuan, autonomoen araubideari dagozkion kotizazio agiriak, eskabidea aurkeztu aurreko hilabeteari dagozkionak.(nahitaezkoa)
- Enpresa kategoriaren adierazpena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Hala badagokio, aurretiko diagnostikoaren kopia.
- Kanpo-aholkularitza eta laguntza teknikoko pertsonek edo enpresek emandako eskaintzaren kopia, non egin beharreko lanaren edukiak zehazten diren. (nahitaezkoa)
- Hala badagokio, proiektuan sartutako bestelako gastu/zerbitzuen proforma fakturen/aurrekontuen kopiak.
Bete beharreko epeak
- Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 12an amaituko da, 13:00etan.
- Gauzatzeko epea laguntza-eskaera aurkezten den eguneetik aurrera hasiko da, eta 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaituko da.
- Justifikatzeko epea 2026ko uztailaren 29an amaitzen da.
Araudi aplikagarria
«Enpresak Hobetzen» dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia. III. Eranskina: Enpresetan merkataritza estrategiak hobetzea eta ezartzea. (Oinarriak: Diputatuen Kontseiluak 2025eko martxoaren 25eko erabakia. 2025/04/10eko GAO, 69zkia)
Dirulaguntzak emateko prozedura
Dirulaguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.
Bateragarritasuna edo bateraezintasuna
Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, betiere 8 oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua