Enpresak Hobetzen Programa: kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa hobetzea
- Eskaera epea:
Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
Helburua
Enpresei laguntzea enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa hobetzeko egiten dituzten jarduketetan eta, horrela, haien lehiakortasuna handitzeko.
OHARRA
Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak)
Erakunde onuradunak
- Gipuzkoan jarduera zentro bat izatea.
- 5 langile edo 5 baino gehiago eta 50 langile baino gutxiago izatea, eta Enpresa Txikia edo Ertaina izatea, (EB) Erregelamenduek adierazitakoaren arabera.
- Salbuespen gisa, eta ebazpen proposamenak aurrekontua agortzen ez badu, tamaina handiagoko enpresak hartuko dira erakunde onuraduntzat.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak
- Honako gai hauetakoren bat jorratzen dituzten proiektuak eta jarduerak:
- Kudeaketa ekonomikoko sistema bat diseinatu eta ezartzea, kostuak hobeto ezagutu eta kontrolatzeko, marjinen segimendua egiteko eta produktu/zerbitzu motaren araberako errentagarritasuna lortzeko.
- Kostuak egozteko irizpideak eta produktuaren arabera aplikatutako tarifak aztertzea eta berrikustea.
- Finantza-plana egitea.
- Balantzeen eta emaitzen kontuen informazioa aztertzea eta interpretatzea, baita enpresaren kaudimen-, likidezia-, zorpetze-indizeena ere.
- Diruzaintzaren kudeaketa hobetzeko ekintzak definitzea eta abian jartzea.
- Kobrantzak eta ordainketak kudeatzea.
- Banku- eta finantzaketa-politika
- Finantza arriskuaren kontrola.
- Zorra finantzatzea eta birfinantzatzea.
- Finantza plana egitea
- Informazio ekonomiko-finantzarioa duten aginte-taulak ezartzea, enpresaren jarduera eta helburuen lorpena hobeto kontrolatu eta jarraitu ahal izateko, eta erabaki eraginkorrak hartzea errazteko.
- Era berean, enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza finantzatu ahal izango da.
Enpresa bakoitzak ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
- Honako hauek ez dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat hartuko:
- Plangintzako eta kudeaketako pakete informatikoak ezartzeko proiektuak (ERP, CRM, etab.).
- Prestakuntza ekintzetan parte hartzea dakarten proiektuak.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak.
- Barne pertsonaleko gastuak. Gastu horiek ez dute gaindituko proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastu guztien % 25.
- Ez dira diruz lagunduko BEZa eta 300 €-tik beherako gastuak.
- Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:
- Aholkularitza gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75, gehienez.
- Barne pertsonalaren gastuei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, gehienez.
- Ez dira 20.000 € baino gehiago izango proiektu edo jarduera bakoitzeko.
Aurkeztu behar diren agiriak
- Proiektuaren memoria (nahitaezkooa, ereduaren arabera)
- Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Aurreko 12 hilabeteetan alta emanda zeuden batez besteko langile kopuruaren ziurtagiria (Nahitaezkoa. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako agiria); kooperatiben kasuan, Gizarte Segurantzakin kolaboratzaile den entitatearen ziurtagiria, bazkideei dagokien batez besteko enplegu kopurua ziurtatzeko;autonomoen kasuan, autonomoen araubideari dagozkion kotizazio agiriak, eskabidea aurkeztu aurreko hilabeteari dagozkionak. (nahitaezkoa)
- Enpresa kategoriaren adierazpena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Kanpo-aholkularitza eta laguntza teknikoko pertsonek edo enpresek emandako eskaintzaren kopia, non egin beharreko lanaren edukiak zehazten diren. (nahitaezkoa)
Bete beharreko epeak
- Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 12an amaituko da, 13:00etan.
- Gauzatzeko epea laguntza-eskaera aurkezten den eguneetik aurrera hasiko da, eta 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaituko da.
- Justifikatzeko epea 2026ko uztailaren 29an amaitzen da.
Araudi aplikagarria
«Enpresak Hobetzen» dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia. IV. Eranskina: Enpresetan kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa. (Oinarriak: Diputatuen Kontseiluak 2025eko martxoaren 25eko erabakia, 2025/04/10eko GAO, 69 zkia)
Dirulaguntzak emateko prozedura
Dirulaguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.
Bateragarritasuna edo bateraezintasuna
Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, betiere 8 oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua