Enpresak Hobetzen Programa: ekoizpen prozesuak hobetzea
- Eskaera epea:
Epez kanpo
- Azken eguna: 2025
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
Helburua
Enpresei laguntzea ekoizpen prozesuak hobetzeko egiten dituzten jarduketetan, eragiketak optimizatzeko eta kostuak murrizteko, eraginkortasunik ezak eta akatsak ezabatuz eta, horrela, enpresen lehiakortasuna handitzeko.
OHARRA
Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak)
Erakunde onuradunak
- Gipuzkoan jarduera-zentro bat duten enpresak
- Industria-izaerako jarduera bat garatzen dutenak.
- 10 langile baino gehiago dituztenak.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak
- Helburu hauek dituzten proiektuak eta jarduerak:
- Produkzio-prozesuak optimizatzea.
- Oinplanoko banaketa eta plangintza hobetzea (lay out).
- Prozesuak hobetzeko metodologiak ezartzeko proiektuak garatzea (Lean Manufacturing, Six Sigma, Kaizen...).
- Ekoizpen-kostuak nabarmen murrizten dituzten hobekuntzak ezartzea.
Erakunde bakoitzak proiektu bat baino ezin izango du aurkeztu.
- Honako hauek ez dira diruz laguntzeko moduko ekintzatzat hartuko:
- Plangintzako eta kudeaketako pakete informatikoak ezartzeko proiektuak (ERP, MRP, etab.).
- 5S metodologiak ezartzeko proiektuak
- Kalitate kontrolari buruzko proiektuak, baita edozein motatako ziurtagiriak lortzera bideratutakoak ere.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak
- Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
- Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak. Proiektuan diruz lagundu daitezkeen gastu guztien % 30, gutxienez.
- Barneko langileen gastuak. Ez dute gaindituko proiektuan diruz lagun daitezkeen guztizko gastuen % 50.
- Proiektuari zuzenean lotutako ibilgetuan egindako inbertsioak. Lokalak ez egokitzea.
- Ez dira diruz lagunduko BEZa eta 300 €-tik beherako gastuak.
- Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:
- Aholkularitza-gastuetarako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 75 arte
- Barne-langileen gastuetarako diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50eraino.
- Inbertsioei dagozkien diruz lagundu daitezkeen kostuen % 30era arte.
- Proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 30.000€
Aurkeztu behar diren agiriak
- Proiektuaren memoria (nahitaezkooa, ereduaren arabera)
- Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Aurreko 12 hilabeteetan alta emanda zeuden batez besteko langile kopuruaren ziurtagiria (Nahitaezkoa. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak emandako agiria); kooperatiben kasuan, Gizarte Segurantzakin kolaboratzaile den entitatearen ziurtagiria, bazkideei dagokien batez besteko enplegu kopurua ziurtatzeko;autonomoen kasuan, autonomoen araubideari dagozkion kotizazio agiriak, eskabidea aurkeztu aurreko hilabeteari dagozkionak.(Nahitaezkoa)
- Hala badagokio, aurretiko diagnostikoaren kopia.
- Kanpo-aholkularitza eta laguntza teknikoko pertsonek edo enpresek emandako eskaintzaren kopia, non egin beharreko lanaren edukiak zehazten diren. (Nahitaezkoa)
- Hala badagokio, proiektuan sartutako inbertsioen proforma fakturen/aurrekontuen kopiak.
Bete beharreko epeak
- Eskabideak aurkezteko epea 2025eko ekainaren 12an amaituko da, 13:00etan.
- Gauzatzeko epea laguntza-eskaera aurkezten denetik aurrera hasiko da, eta 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaituko da.
- Justifikatzeko epea 2026ko uztailaren 29an amaitzen da.
Araudi aplikagarria
«Enpresak Hobetzen» dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia. II. Eranskina: Enpresetan ekoizpen prozesuak hobetzea. (Oinarriak: Diputatuen Kontseiluak 2025eko martxoaren 25eko erabakia. 2025/04/10eko GAO, 69zkia)
Dirulaguntzak emateko prozedura
- Dirulaguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.
Bateragarritasuna edo bateraezintasuna
Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, betiere 8 oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua