Enpresen hazkundea bultzatzea da, bat egiteko eta erosketako prozesuak babestuz.
OHARRA:Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da.
Ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza korporatiboaren erroldan alta emanda egotea derrigorrezkoa da. EZ du balio balizko ordezkaritzak.
Erakunde onuradunakGipuzkoan diharduten enpresak.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerakLaguntzak enpresen hazkunde ez organikoaren alde egiten duten proiektuak partzialki finantzatzera bideratuko dira, baldin eta sortzen den enpresaren erabakitzeko ahalmena Gipuzkoan jarduten duten enpresena bada, honako hauek barne:
Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira, betiere 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:
Emango diren dirulaguntzek honako muga hauek izango dituzte:
“ENPRESAK HAZTEN” programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia: II.ERANSKINA -ENPRESEN HAZKUNDERAKO LAGUNTZAK, BAT-EGITEAK ETA EROSKETAK. (Oinarriak: 2025/04/29ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/05/15eko GAO 90 zk).
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaOinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak, bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideak, betiere 8. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu-tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatuEkonomia Sustapeneko zerbitzua
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.