Enpresen hazkundea sustatzea, enpresaren jarduera dibertsifikatuz negozio lerro, produktu, zerbitzu eta merkatu berrietarantz.
OHARRA:Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da.
Ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza korporatiboaren erroldan alta emanda egotea derrigorrezkoa da. EZ du balio balizko ordezkaritzak.
Erakunde onuradunakEnpresa bakoitzak ezin izango du proiektu bat baino gehiago aurkeztu.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak“ENPRESAK HAZTEN” programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia: III.ERANSKINA - NEGOZIO ILDO BERRIAK. (Oinarriak: 2025/04/29ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/05/15eko GAO 90 zk).
Dirulaguntzak emateko prozeduraDirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaOinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, betiere 8 oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
Hala ere, ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideekin.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatuEkonomia Sustapeneko zerbitzua
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.