Salgaiak garraiatzeko ibilgailuen gurpilak aldatzeko laguntza programa


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2025-10-01 - 2025-10-30 13:00
  • Arloa: Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Salgaiak garraiatzeko ibilgailuen gurpilak aldatzeko dirulaguntzak

Hartzaileak

Hurrengo baldintzak betetzen dituzten langile autonomoak eta nortasun juridiko propioa duten enpresak izan daitezke onuradunak.

Baldintzak
  • Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan izatea. Pertsona fisikoen kasuan, helbide fiskala Gipuzkoan izatea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren matrikulan alta emanda egotea, 1722000 epigrafean (Salgaien errepideko garraioa).
  • 3,5 tonatik gorako baimendutako gehieneko masa duten ibilgailuetan edo ibilgailu-taldeetan salgaien garraio publikoa egiteko gaitzen duen indarreko baimen baten titularra izatea (MDPE gakoarekin identifikatua), Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen arabera.
Dirulaguntzaren objektu diren jarduerak

Laguntza honen objektua baimendutako gehieneko masa 3,5 tonatik gorakoa duten salgaiak garraiatzeko ibilgailuen gurpilak aldatzea da. Gurpilek gutxieneko betekizun hauek bete beharko dituzte:

  1. Efizientzia mota erregai-kontsumoari dagokionez: C
  2. Itsaspen mota gainazal bustian. C
  3. Kanpoko errodadurako zarataren mota eta neurtutako balioa: B
Tailer inskribatuak

Dirulaguntza eskatzeko, gurpilak aldatzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroan inskribatutako tailer batean egin beharko da. https://www.gipuzkoa.eus/es/web/ekonomia/

Laguntzen zenbatekoa

Gastuak % 70eraino lagunduko dira diruz. Diru-laguntzak ez dira 4.000 €-tik gorakoak izango ibilgailu bakoitzeko, eta 20.000 €-tik gorakoak eskatzaile bakoitzeko. 

Aurkeztu behar diren agiriak
  • Jardueraren aurrekontua eta gauzatzeko zein ordaintzeko aurreikusitako data (nahitaezkoa).
  • 3.2 oinarrian aipatzen den prozeduraren araberako inskribatutako tailerretako batek bidalitako eskaeraren edo proformako fakturaren kopia, , Gipuzkoako Foru Aldundiak xede horretarako onartutako ereduaren arabera (nahitaezkoa). 
  • JEZ, Ogasuna eta Gizarte Segurantza ziurtagiriak (nahitaezkoa, egiaztapen automatikoari uko eginez gero).
  • Nahitaezko erantzukizunpeko adierazpenaren dokumentua, ereduaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da. Epe hori 2025eko urriaren 30ean 13:00etan amaituko da.

Jarduerak hasi, gauzatu eta justifikatzeko epea.
  • Jarduerak deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera hasi ahal izango dira.
  • Deialdi hau gauzatzeko eta justifikatzeko epea 2026ko maiatzaren 29an amaituko da.
Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak eta erantsitako dokumentazioa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu), dirulaguntzen atarian sartuz eta horretarako eskuragarri dagoen eskabidea betez. 

Araudi aplikagarria

Salgaiak garraiatzeko ibilgailuen gurpilak aldatzeko laguntza programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2025/09/23eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - GAO 186 zkia. (2025/09/30)

Dirulaguntzak emateko prozedura

Diru-laguntzak emateko prozedura lehiarik gabeko konkurrentzia izango da, aurrekontu-baliabideak agortu arte.

Dirulaguntzak honela esleituko dira: diruz lagundu daitezkeen ekintzei dagokien dirulaguntza kalkulatuko da. Deialdiko zuzkidura ekonomikoa nahikoa bada kalkulatutako zenbatekoei erantzuteko, haiei guztiei emango zaizkie laguntzak. Ezarritako gehieneko zuzkidura globala ez bada nahikoa eskaera guztiei erantzuteko, erakunde onuradunen artean hainbanatuko da, funtsak erabat agortu arte. Hainbanaketa egiteko, baimendutako zenbateko osoa zati diru-laguntza teoriko osoa egingo da. Ateratzen den ehunekoa dirulaguntza teoriko bakoitzari aplikatuko zaio.

Aurrekontua

Aurrekontu guztira: 900.000 €

  • 2025 kontu saila::765.000 €
  • 2026 kontu saila: 135.000 €
Edozein zalantza izanez gero
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)