Enpresak Sendotzen Programa: industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko dirulaguntzak


  • Egoera: Epez kanpo
  • Eskaera epea:  2026-04-21 - 2026-04-21 15:50
  • Arloa: Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Jarduera ekonomikoari eustea eta lehiakortasuna hobetzea, Gipuzkoako industria enpresei lotutako fabrikazio eta konponketa tailerren gaitasunak modernizatuz eta egokituz.

OHARRA:

AURREKONTUA AGORTU DA. DEIALDIA ITXITA.

 

Erakunde onuradunak
  • Gipuzkoan kokatutako enpresak (Industria tailerrak).
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ) alta emanda egotea deialdi hau argitaratu baino lehen.
  • Aurreko urtean dirulaguntza honen onuraduna ez izatea.
  • 30 langile arte izatea, eta, enpresa txikia izatea
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Tailerrak hobetzen eta modernizatzen laguntzen duten inbertsio proiektu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  • Makinak eta ekipo ondasunak erostea.
  • Makinen retrofittinga edo lehendik dauden makinetan zenbakizko kontrolak eta kontrol sistema automatikoak sartzea. 

Ez dira diruz lagunduko:

  • Finantza errentamenduan erostea.
  • Tresnak eta material suntsikorra.
  • Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
  • Instalazioak egokitzea.
  • Ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak, dokumentu inprimagailuak, tabletak, kontsolak edo antzekoak.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak
  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga ez da diruz lagundu daitekeen gastutzat joko.
  • Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta ez dira onartuko 1.000,00 eurotik beherako zerga oinarria duten fakturak.
  • Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntza gisa bideratuko dira.
  • Diruz lagundu daitezkeen proiektuko kostuen % 50 lagunduko da diruz.
  • Eskabide bakarra onartuko da enpresa bakoitzeko, eta gehienez ere 40.000,00 euro emango dira enpresa bakoitzeko.
Dirulaguntzen ordainketa
  • Ordainketa dirulaguntza jaso duen jarduerak gauzatzeko justifikazioa aurkeztu eta gero egingo da.
  • Aurrerakinak egiteko aukera, proiektuaren beharra eta aurrerapena justifikatuta.
    • Enpresentzako abala ≥ 20 langile.
    • Abalik gabe < 20 langileko enpresentzat.
Aurkeztu behar diren agiriak
  • Memoria_Aurrekontua_batez besteko plantilla (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
  • Enpresa-kategoriaren adierazpena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
  • Eskaeraren kopia/proformako faktura (nahitaezkoa)
  • Batez besteko plantillaren ziurtagiria azken 12 hilabetekoa (nahitaezkoa)
  • JEZ, Ogasuna eta Gizarte Segurantza ziurtagiriak (nahitaezkoa, egiaztapen automatikoari uko eginez gero)
Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko apirilaren 21eko 9:00etan hasiko da. Epe hori amaituko da 2026ko ekainaren 30ean 13:00etan (aurrekontua agortzen bada, epea lehenago itxiko da).
  • Proiektua hasteko epea: proiektuak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi ahal izango dira.
  • Proiektuen exekuzio data eta justifikazio data: laguntzaren banakako ebazpenean adieraziko da. Proiektua gauzatzeko epea inoiz ez da izango 2027ko martxoaren 31 baino geroagokoa, eta proiektua justifikatzeko epea inoiz ez da izango 2027ko apirilaren 30a baino geroagokoa.

(*) Deialdi hau argitaratzen den egunean amaituta dauden proiektuen kasuan, justifikazio-epea 2026ko maiatzaren 29an amaituko da.

Araudi aplikagarria

«Gipuzkoako industria enpresen fabrika-tailerretako ekipamenduak modernizatzeko eta konpontzeko Enpresak Sendotzen» dirulaguntza programaren oinarri arautzaileen aldaketa eta 2026ko deialdia. (2026ko martxoaren 24ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2026/04/13ko GAO 66zk.)

ENPRESAK SENDOTZEN programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2025/03/25eko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/04/09ko GAO 68 zk.)

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntza emateko prozedura lehiarik gabeko konkurrentziakoa izango da, aurrekontu baliabideak agortu arte.

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Oinarri arautzaile hauetan araututako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin, eta bateragarriak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik datozenak, Estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, betiere 7. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte.

Aurrekontua

Aurrekontua guztira: 1.400.000 €

  • 2026 partida: 980.000 €
  • 2027ko partida: 420.000 €
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Ekonomia Sustapeneko zerbitzua

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)