Gipuzkoako industria-enpresen eta hornitzaileen arteko lankidetza sustatzeko programa.
OHARRAProiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da.
Ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza korporatiboaren erroldan alta emanda egotea derrigorrezkoa da. EZ du balio balizko ordezkaritzak.
Erakunde onuradunakJarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak hartuko dira onuraduntzat, eta honako hauek bereiziko dira:
2. motako enpresa bat onuradun izan ahal izateko, 1.motako enpresa batekin lankidetzan egindako proiektuak aurkeztu beharko ditu, Gipuzkoakoak ez diren hornitzaileak Gipuzkoako hornitzaileekin ordezkatzeko.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerakDiruz lagundu ahal izango dira Gipuzkoako enpresa industrialek kanpoko hornitzaileen menpekotasuna murrizteko helburua duten proiektuak, Gipuzkoako hornitzaileekin lankidetza sustatuz. Honako hauek barne:
Diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek izango dira, betiere 8.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:
Emango diren dirulaguntzek honako muga hauek izango dituzte:
Enpresa bakoitzak ezin izango ditu bi proiektu baino gehiago aurkeztu, eta gehienez ere 40.000 euroko dirulaguntza emango zaio enpresa bakoitzeko. Hala ere, 2.1 b) eta 2.2 oinarriak betetzen dituzten tokiko hornitzaileen inbertsioak dituzten proiektuetan, gehieneko zenbatekoa 60.000 € izango da.
Aurkeztu behar diren agiriak1. Proiektuaren memoria (nahitaezkooa, ereduaren arabera)
2. Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
Lankidetza-proiektuen kasuan, erakunde parte-hartzaile bakoitzak bere eskabidea aurkeztuko du.
Bete beharreko epeakDirulaguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da, deialdi eta hautaketa prozedura bakarraren bidez.
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaOinarri arautzaile hauetan araututako dirulaguntzak bateraezinak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin, eta bateragarriak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik datozenak, Estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeetakoak, betiere 8. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte.
Entitate onuradunak oinarri arautzaile hauen babesean emandako dirulaguntzekin bateragarri den beste dirulaguntzaren bat lortzen badu, modu frogagarrian jakinarazi beharko dio dirulaguntza ematen duen organoari.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatuEkonomia Sustapeneko zerbitzua:
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.