DEIALDIAREN AURKEZPEN SAIOA: 2024KO EKAINAREN 17AN, 16:00TAN
Dirulaguntzen xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako elikadura jasangarriaren eta mugikortasun berriaren misioetara bideratutako proiektu berritzaileak finantzatzea, Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab ekimenaren esparruan.
Zehazki, dirulaguntzen xede da berrikuntza jarduerak, ikerketak edo prototipoak kontuan hartzen dituzten proiektuak egitea, lankidetza eta kooperazio logika batean, misioetan zehazten diren programa arloetan.
Proiektuak programa arlo hauetakoren batean sartuta egon beharko dira nahitaez, lankidetzan garatzeko, osagai berritzailearekin eta gizarte eraldaketan interes bereziarekin:
A) Elikadura jasangarria misioa
1.- Tokiko ekoizpen primario jasangarria bultzatzea.
2.- Kontsumo arduratsua sustatzea.
3.- Elikagaien eta gastronomiaren industria lehiakorrena.
4.- Elikadura-katea eraginkorra eta zirkularra izatea.
5.- Sozialki arduratsua den elikadura-katea.
B) Mugikortasun berria misioa
1.- Garraio intermodal eta irisgarria bultzatzea.
2.- Mobility as a Service (MaaS); pertsonak ardatz dituzten mugikortasun-eredu berriak.
3.- Garraio publiko eraginkorra lurraldea egituratzeko tresna gisa.
4.- Eredu elektrikoago eta jasangarriago baterantz igarotzea.
5.- Trafikoa arintzea.
6.- Konektatutako mugikortasuna bultzatzea.
7.- Mugikortasunaren kudeaketa, datuan oinarrituta.
8.- Mugikortasun aktiboa bultzatzea.
9.- Herritarrekiko eta ekosistemako eragileekiko elkarrizketak sustatzea.
GidakElikadura jasangarriaren misioa
Portzentaia eta laguntzen zenbatekoa1. 651/2014 Erregelamenduaren (EB) 25.5 artikuluaren arabera laguntzen intentsitatea ez da ondorengo hauek baino gehiago izango:
o Funtsezko ikerketaren kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen %100.
o Industria ikerketako proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50.
o Garapen esperimentaleko proiektuen kasuan, diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25.
2. Industria ikerketako eta garapen esperimentaleko laguntzen intentsitatea handitu ahalko da, gehienez ere diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80ra arte, ondorengo eran:
a) % 10, enpresa ertainen kasuan, eta % 20 enpresa txikien kasuan.
b) % 15, baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
1.- Proiektuak berekin ekartzea lankidetza eraginkor bat:
• Enpresen artean, horietako bat, gutxienez, Ete bat izanik, edo lankidetza hori, gutxienez, Europar Batasuneko bi estatutan gauzaturik, edota estatu batean eta EEEko Akordioko alderdi kontratatzaile batean, eta ezein enpresaren kontura bakarrik ez izatea diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago, edo
• Enpresa baten eta ikerketako nahiz ezagutzaren zabalkundeko erakunde baten edo batzuen artean, azkeneko horiek bereganaturik diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, gutxienez, eta eskubidea izanik beren ikerlanaren emaitzak argitaratzeko.
2.- Proiektuaren emaitzak hedatzea, hainbat bitarteko erabiliz, hala nola hitzaldiak, argitalpenak, irispide libreko oinarriak, eta programa informatiko doakoak edo iturri irekikoak.
Proiektuan zehaztu beharko dute zein den, beren ustez, legokiekeen laguntzaren ehunekoa, eta justifikatu egin beharko dituzte oinarrizko arrazoiak.
3. Dirulaguntzaren zenbatekoa 7.1. atalean aipatutako diruz lagun daitezkeen gastuen %ra iritsi ahal izango da, proiektu bakoitzeko 80.000 euroko maximoarekin.
Eskaera bat taldean aurkeztutzat har dadin, hura osatzen duen entitate bakoitzaren gutxieneko partaidetzak kostu hautagarriaren %20 izan behar du.
4. Laguntza hauei emandako aurrekontu izendapena, aukeratutako eskaera guztientzako, kopuru horietara iristen ez bada, proiektu bakoitzari eman beharrezko dirulaguntza proportzio berean murriztuko da, eta eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektu guztiei dirulaguntza emango zaie baimendutako kreditua agortzen den arte.
HartzaileakDirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte unibertsitateek, lanbide-heziketa zentroek, elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek, garapen agentziek eta/edo interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko oinarrian jasotzen diren jarduera eremuren batean.
Parte hartzeko eskabideak taldeka aurkeztuko dira. Taldeak gutxienez bi entitatek osatuko dituzte.
Eskaeran adierazi beharko da taldeko kide bakoitzak exekuzioan zenbateko konpromisoa hartzen duen eta bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa, denak onuradunak izanik. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira taldea osatzen duen kide bakoitzaren aitorpenak, taldea ezin izango baita onuradun izan kideetako batek ezin badu, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aurkeztu behar diren agiriak- Inprimakia beteta.
- Taldekako gainontzeko kideen ardurapeko adierazpena.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaintzak aurkezteko epea irekiko da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta 2024ko uztailaren 5ean bukatuko da, 12:00etan.
Eskaerak aurkezteko lekuaGipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko dirulaguntza atalean https://egoitza.gipuzkoa.eus.
Ebazpen EpeaLaguntzak emateko prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da, gehienez ere, urteko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; data horretan hasten baita prozedura ondorio guztietarako.
Administrazio-isiltasunaren efektuakAipatutako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.
Araudi aplikagarriaDirulaguntza honi, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: 3/2007 Foru Araua, martxoaren 27koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko emandako araudia, 24/2008 Foru Dekretuaren, apirilaren 29koaren, bidez onartutakoa, eta dirulaguntzen alorrean aplikagarriak diren gainerako araudiak.
2024ko ekainaren 4ko Diputatuen Kontseilaren erabakia (2024ko ekainaren 12ko GAO, 113 zk).
Oharrak
2024ko ekainaren 17an, 16:00etan, deialdiaren aurkezpen orokorra egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean (Gipuzkoa Plaza z/g - 20004 Donostia). Aurkezpen hori telematikoki jarraitu ahal izango da Teamsen estekaren bidez. Esteka hori bigarren aukera hori aukeratzen duten pertsonei bidaliko zaie. Edonola ere, Etorkizuna Eraikiz Gunea aretorako sarbidea mugatua izango da, gehienez har ditzakeen pertsonen kopuruaren arabera.
Ekitaldia behar bezala antolatu ahal izateko, parte hartuko duten pertsonei eskatzen zaie mezu elektroniko bat bidal dezatela anaisabelruiz@gipuzkoa.eus helbidera, “Etorkizuna Eraikiz - Misioak 2024” deialdiari erreferentzia eginez gaian eta Guneara zenbat pertsona joango diren adieraziz, edo, hala badagokio, helbide elektroniko bat emanez Teamsen esteka jasotzeko.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua EstrategiaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.