Udal Etorkizuna Eraikiz. Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean - I.2 Eranskina


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Estrategia

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da udalek aurkeztutako proiektuak finantzatzea, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan, lankidetzazko gobernantzaren arloko esperientziak gauzatzera bideratuak, ikaskuntzako eta esperimentazioko tokiko laborategi gisa.

Entitate onuradunak

Dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurreko puntuan sartutako proiekturen bat sustatzen duten Gipuzkoako udalek.

Emateko prozesura

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Balorazio irizpideak

a) Proposamenaren kokapena kontzeptualizatzea Etorkizuna Eraikiz ekimenean. 10 puntu. 

b) Tokiko laborategiaren proiektuaren jarduketa eremua, motibazioa eta beharra. 10 puntu.

c) Proiektuaren helburuak, diseinua eta lanerako plana. Atal honetan, proiektuaren sendotasuna baloratuko da lortu nahi diren helburuen ikuspegitik, baita ekimenaren diseinua eta lanerako plan koherente eta egingarri bat aurkeztea ere, ezarritako helburuei dagokienez garatu beharreko jarduerak adierazita. 20 puntu.

d) Lankidetzazko gobernantzaren proposamenaren metodologia. Laborategiaren esperientzia garatzeko proposatzen den arloa edo eremua osatzen duten ekosistemarekin interakzioak (baterako diseinuko eta baterako sorkuntzako dinamikak) bermatzeko proposatutako metodologia baloratuko da. 25 puntu.

f) Proiektuaren eragina, jasangarritasuna eta errepikagarritasuna. 25 puntu:

 Proiektuaren eragina eta etorkizuneko jasangarritasunaren aurreikuspena. 15 puntu.

 Proiektuak, etorkizunean, udalerrian edo lurraldean errepikatzeko eta zabaltzeko duen aukera. 10 puntu.

g) Hedapen plana: gauzatuko diren ekitaldiak, komunikazioak eta jardunaldiak. 10 puntu. 

 

Aurrekontua

Deialdi honetan emango diren laguntzen kopurua berrehun mila euro (200.000 €) izango da guztira.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 30.000 euro proiektu bakoitzeko.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren 9an amaituko da, 12:00etan.

- Proiektuen hasiera: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Proiektuen amaiera: 2023ko irailaren 17an amaituko da.

- Proiektuak gauzatu direla zuritzen duen kontua aurkeztu beharko da 2023ko urriaren 17a baino lehen eta proiektuaren kostu osoarengatik.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio osoa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren dirulaguntzen atariaren bitartez (https://www.gfaegoitza.eus).

Dokumentazio hori II. eranskineko . atalean dago.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Estrategia Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Araudi aplikagarria

2022ko martxoaren 22ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2022ko apirilaren 1eko GAO, 63. zk)

Informazio gehiago

2022ko apirilaren 6an, 15:30ean, Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean dirulaguntza deialdiaren aurkezpen orokorra egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean (Gipuzkoa Plaza z/g - 20004 Donostia). Aurkezpen hori telematikoki jarraitu ahal izango da Zoom estekaren bidez. Esteka hori bigarren aukera hori aukeratzen duten pertsonei bidaliko zaie. Aurkezpen horretan, interesdunek deialdiko zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Ekitaldia behar bezala antolatu ahal izateko, parte hartuko duten pertsonei eskatzen zaie mezu elektroniko bat bidal dezatela anaisabelruiz@gipuzkoa.eus helbidera, “Gipuzkoa Taldean 2022” deialdiari erreferentzia eginez gaian, eta Guneara zenbat pertsona joango diren adieraziz, edo, hala badagokio, helbide elektroniko bat emanez Zoom esteka jasotzeko.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Estrategia
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.