Gipuzkoako gazteen ongizate emozionala sustatzen duten proiektuak finantzatzea.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuDirulaguntzen xedea da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2024-2027 Plan Estrategikoaren esparruan, prebentzioaren ikuspegitik, Gipuzkoako gazteen ongizate emozionala sustatzen duten proiektuak finantzatzea. Proiektu horiek izaera berritzailea izan beharko dute, lurraldeko erakundeen eta eragileen arteko lankidetza sustatu beharko dute, eta ikuspegi komunitario eta integratzailea izan beharko dute.
Zehazki, laguntzen helburua da prebentzio unibertsaleko proiektuak bultzatzea Gipuzkoako adingabeentzat, batez ere 12 eta 17 urte bitartekoentzat, babes-faktoreak indartzeko eta haien ongizate emozionalari eragin diezaioketen arrisku-aldagaiak murrizteko.
Proiektuek helburu hauek izango dituzte:
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 60.000€koa izango da.
HartzaileakDirulaguntzak jaso ahal izango dituzte udalek, toki-erakunde txikiek, mankomunitateek, unibertsitateek, lanbide-heziketako zentroek, ikastetxeek, elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, garapen-agentziek edo beste administrazio batzuek.
BaldintzakParte hartzeko eskabideak batera edo taldean aurkeztu beharko dira. Gutxienez bi erakundek osatu beharko dituzte taldeak, eta horietako batek, gutxienez, udal edo toki-erakunde txiki bat izan behar du.
Ondorio horietarako, eskaera bat taldean aurkeztutzat har dadin, hura osatzen duen entitate bakoitzaren gutxieneko partaidetzak kostu hautagarriaren %20 izan behar du.
Aurkeztu behar diren agiriakEskaintzak aurkezteko epea irekiko da deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta 2025eko uztailaren 11ean bukatuko da, 12:00etan.
Eskaerak aurkezteko lekua Ebazpen epea Jaso beharreko dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak Araudi aplikagarria2025ko ekainaren 12ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2025ko ekainaren 12ko GAO, 110. zk).
Oharrak Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua EstrategiaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.