Adinberri-Hariak, nahi ez den bakardadeari aurre egitea: TRAKZIO-PROIEKTUAK


  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2024-11-04 23:59
  • Gizarte Politikak

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Dirulaguntza honen xedea da Adinberri-Hariak ekimenaren esparruan trakzio-proiektuak finantzatzea.

Diruz lagunduko dira soilik Hariak Estrategiaren kontzeptu-esparruarekin, ibilbide edo jarduera-ardatzekin, eredu-jarduketekin edota gomendioekin lerrokatuta dauden proiektuak. 

Diruz lagunduko dira langileen, kontratu-ikerketaren, ezagutza teknikoen eta patenteen kostuak, proiektuetatik zuzenean eratorritakoak eta ustiapen-gastu gehigarriak, proiektuekin lotutako materialen, horniduren eta antzeko produktuen kostuak barne.

Laguntzen zenbatekoa

Proiektu bakoitzeko laguntzaren intentsitate-ehunekoa aurrekontu hautagarriaren % 80 izango da.

Trakzio-proiektuen gutxieneko aurrekontu hautagarria 75.000 €izango da, eta gehienekoa 187.500 €. Ondorioz, laguntzaren intentsitatea aurrekontuaren % 80 denez, proiektu bakoitzeko dirulaguntza 60.000 eurokoa izango da gutxienez, eta 150.000 eurokoa gehienez.

Hartzaileak

Dagozkien oinarri espezifikoetan lerro bakoitzerako deskribatutako udalak eta/edo taldeak.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a)         Egin beharreko jardueren memoria.

b)         Adierazle-multzo bat, proiektuaren helburuen betetze-maila ebaluatu ahal izateko.

c)         Egin beharreko jardueraren aurrekontu zehatza.

d)         Hala badagokio, jasotako beste dirulaguntza edo laguntza batzuei buruzko egiaztagiriak.

e) Aitorpen erantzulea, alderdi hauei buruzkoa:

Eskabidea egiten duen elkartean ez badago onuradun izatea eragozten duen kausarik, xedapen hauetan adierazitakoetako bat ere: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikulua; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikulua, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginaren 23. artikulua.

Proiektu bererako eskatutako eta/edo lortutako beste dirulaguntza batzuk.

Taldeen kasuan, taldeko kide bakoitzak bere erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du adierazitako alderdiei buruz..

Taldeen kasuan, eskaera horretan sartuko dira elkartea osatzen duen erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituen gauzatze-konpromisoak eta horietako bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa, eta talde bakoitzaren ordezkaria izendatea, oinarri espezifikoetan aurreikusitakoaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea

2024ko azaroaren 4ra arte.

Eskaerak aurkezteko lekua

Dokumentazioa interneten bidez aurkeztuko da  Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan dagoen dirulaguntzen ataria formularioetan: 

 

Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak

Ebazpen Epea

2024ko abenduaren 31.

Jaso Beharreko Dokumentazioa Administrazio-isiltasunaren efektuak

Gehieneko epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, erakunde interesdunek ulertu ahal izango dute beren eskabideak ezetsi egin direla administrazio-isiltasunez.

Araudi aplikagarria

Foru Gobernu Kontseiluaren akordioa, 2024ko irailaren 17koa

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa

 

Internetera Sarrera

Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gizarte Politikak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.