- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Fiskalitatean ideia berritzaileak - 2026, Gipuzkoako herritarrei eta Gipuzkoako enpresa berriei irekia
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-03-17 - 2026-05-06 14:30
- Arloa: Ogasuna
Deskribapena:
Helburua"Fiskalitatean ideia berritzaileak" saria, zerga betebeharrak borondatez betetzeari eta iruzur fiskalaren aurkako borrokari begira dauden ideiak, sormena eta talentua bultzatzeko.
Onuradunak- Gipuzkoan erroldatuta dagoen edozein pertsona fisiko, banaka zein batera, talde bateko kide gisa.
- Gipuzkoan kokatutako enpresa sortu berriak. Enpresa sortu berritzat hartuko da deialdia argitaratu aurreko zazpi urteetan eratu den erakundea. Enpresa terminoaren barruan sartzen dira sozietateak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, elkarteak, fundazioak eta abar.
Internet bidezko eskaera estekaren bidez egin behar den eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
- Ideiaren laburpen exekutiboa, ideiaren puntu eta balio nagusiak azalduz eta nabarmenduz, 2. gehigarrian, A letran, adierazten dena (gehienez 2 orri).
- Memoria , 2. gehigarriko B letran, deskribatutako atal bakoitza garatuko duena, gutxienez. (gehienez 20 orri).
- Pertsona fisikoek taldean parte hartuz gero, parte-hartzaile guztien identifikazioa, 3. gehigarriaren arabera.
a) Gipuzkoan erroldatutako pertsona fisikoen kategoriarako
1.saria:
- 1.500 € garbiko diruzko saria.
- MacBook Air (M4) motako ordenagailua edo antzekoa.
2.saria:
- 750 € garbiko diruzko saria.
- Telefonoz adimendun bat, Iphone 17 motakoa edo antzekoa.
b) Gipuzkoan kokatutako enpresa sortu berrien kategoriarako
Sari bakarra:
- 10.000 € garbiko diruzko saria.
Horrez gain, saritutakoek Bic Gipuzkoa Berrilan SAren aholkularitza izango dute beren ideiak bizkortzeko, saridunez aurrez onartuta, baldin eta ideia horiek berrikuntzaren aldeko prestakuntza programa eta ekintzen bidez bultzatu edo garatu badaitezke.
Era berean, berrikuntzaren, enpresa kudeaketaren eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien (IKT) arloko prestakuntza jaso ahal izango dute, ekimenaren beharren arabera.
Lotura- Oinarriak eta deialdia.
- 2. gehigarria: laburpen (gehienez 2 orri) eta memoriaren (gehienez 20 orri) eredua.
- 3. gehigarria: ideia bateratuan parte-hartzaileak identifikatzeko eredua.
Ideia bakoitzeko eskaera bat aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera, Internet bidez, lotura honetan: Internet bidezko eskaera. B@kq edo ziurtagiri elektronikoa erabili beharra dago.
Eskaerak aurkezteko epea2026ko maiatzaren 6an, 14:30ean, bukatuko da.
Araudi aplikagarria- "Fiskalitatean ideia berritzaileak" sariaren oinarri arautzaileak eta deialdia.
- 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa
- 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Diru Laguntzen Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duena
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua
- Espedientea organo kudeatzailea: Ogasun eta Finantza departamentuko Herritarren Arretarako Zerbitzua.
- Telefonoa: 943 113 000
- Helbide elektronikoa: herritarrenarreta@gipuzkoa.eus
- Herritarren Arretarako Zerbitzua
- 943113000
- herritarrenarreta@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.