Ikastetxeentzako dirulaguntzak, garapen jasangarriaren arloan inbertsioak egiteko


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2024
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena

Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) ingurumen helmugak lortzen lagunduko duten espazioak, ekipamenduak edo instalazioak sortuko dituzten inbertsioak finantzatzera bideratuko dira dirulaguntzak, betiere xedeen artean honako gai hauetan heztea, prestatzea eta sentsibilizatzea badago: klima-aldaketa, jasangarritasun energetikoa, hondakinak eta ekonomia zirkularra, natura eta biodibertsitatea, mugikortasun jasangarria, ura eta uretako ekosistemak edo kutsadura atmosferikoa eta akustikoa.

Laguntzen zenbatekoa

Proiektu bakoitzeko emandako dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da, eskaera egiten duen ikastetxearen izaeraren arabera:

  • Ikastetxe publikoek egindako eskaerak: diruz lagun daitekeen proiektuaren BEZik gabeko kostuaren %80.
  • Ikastetxe ez-publikoek egindako eskabideak: diruz lagun daitekeen proiektuaren BEZik gabeko kostuaren %40.

Dirulaguntzaren gehieneko muga 36.000 eurokoa izango da ikastetxe publikoen kasuan, eta 18.000 eurokoa ikastetxe ez-publikoen kasuan.

Hartzaileak

Laguntzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publiko, pribatu eta itundu hauek:

a) Haur Hezkuntza.

b) Lehen Hezkuntza.

c) DBH.

d) Batxilergoa.

e) Lanbide Heziketa.

Erakunde horiek ezingo dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 21 bis 2) artikulua eta indarrean dagoen gainerako araudiak, onuradun izateko aurreikusitako debekuetako batean. 

Baldintzak

Diruz lagundutako jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.

Ezingo da diruz lagundu onuradun bakoitzeko jarduera bat baino gehiago.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

a. Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea, jardueraren hezkuntza proiektua eta proiektu teknikoa barne.

b. Jarduketaren aurrekontu xehatua, partidatan banakatua, eta zerga-oinarria eta BEZ.

c. IV.a) eranskina, dirulaguntzetan genero-ikuspegia txertatzeari buruzkoa, beteta.

d. Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezartzen dituen onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela adierazi beharko du eskatzaileak. Hau aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango du.

e. Hala badagokio, oinari arautzaileen 7. oinarrian zehaztutako irizpideak egiaztatzen dituzten egiaztagiriak.

f. Sinatzaileak erakundearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiria, eskaera erakunde eskatzaileak berak elektronikoki formalizatzen ez badu bakarrik.

g. Merkataritza-sozietateek eta irabazi gabeko erakundeek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:

    •  Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
    • 50 langile baino gehiago dituzten enpresa eskatzaileek dirulaguntza eskaerarekin batera Berdintasun Plana aurkeztu dute, baita erantzukizunpeko adierazpena sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko ezarritako neurriak ere.
Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko azken eguna apirilaren 15a da. Izan ere, 2024ko martxoaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (52. zenbakia) argitaratutako deialdiaren arabera, eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaerak aurkezteko lekua

Derrigorrez Internet bidez aurkezteko da, ondorengo helbide honetan: Ingurumeneko dirulaguntzak

Ebazpen Epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak.

Araudi aplikagarria
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.