Auditoretza energetikoak, berriztagarriak ezartzeko, ingurumen adierazpenak, zirkulartasun eta deskarbonizazio planak eta karbono aztarna kalkulatzeko


  • Egoera: Epe barruan
  • Eskaera epea:  2026-02-19 - 2026-03-18
  • Arloa: Ingurumena

Deskribapena:

Helburua

Auditoretza energetikoak, berriztagarriak ezartzeko azterketak, produktuaren ingurumen adierazpenak, zirkulartasun planak eta deskarbonizazio planak egiteko eta karbono aztarna kalkulatzeko dirulaguntzak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Aurrekoaren markoan, diruz lagundu ahal izango dira:

a) Auditoretza energetiko integralak. Auditoritzek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak, A. gehigarrian jasotakoak izango dira.

b) Berriztagarriak ezartzeko azterketak. Azterlanek erregai fosilak energia berriztagarriengatik ordezkatzeko eta erakunde onuradunaren estalkietan edo espazio artifizializatuen gain (aparkalekua...) autokontsumorako eguzki-instalazio termikoak eta/edo fotovoltaikoak ezartzeko bideragarritasuna aztertuko ditu. Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak B gehigarrian jasotakoak izango dira.

c) Produktuaren ingurumen adierazpena. Produktuaren ingurumen adierazpenek ingurumen profil fidagarria, esanguratsua, gardena eta konparagarria eman behar dute, produktu batek ingurumenean dituen eraginen berri emateko. Azterketa aplikatu beharreko arau teknikoen arabera egin beharko da, eta hirugarren entitate baten kanpo egiaztapena jaso beharko dute.

d) Zirkulartasun-planak. Enpresetako zirkulartasun-planek hondakinen sorrera eta kudeaketa, lehengaien kontsumoa, alternatiben analisia, prozesuen eta produktuen hobekuntza aukerak aztertu eta ezarri nahi diren hobekuntza-neurriak definituko dituen ekintza-planaren definizioa jasoko dituzte.
Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak C gehigarrian jasotakoak izango dira.

e) Deskarbonizazio planak. Enpresetako deskarbonizazio planek energia eta lehengaien kontsumoa, deskarbonizazioaren testuingurua aztertuko dute eta deskarbonizazioan aurrera egiteko ezarri beharreko neurriak bilduko dituen ekintza-plana definituko du.
Azterketek jaso beharko dituzten gutxieneko baldintzak eta edukiak D gehigarrian jasotakoak izango dira.

f) Erakundearen eta ekitaldiaren karbono aztarnaren kalkulua. Erakundearen karbono aztarnaren kasuan, diruz lagunduko dira soilik, 3. irismeneko kalkulua (1+2 irismena barne), irismen hori osatzen duten kategorietako bat gutxienez barne hartuta. Kalkuluarekin batera, hura murrizteko plan bat egingo da. Ekitaldiko karbono aztarnaren kalkuluak 1., 2. eta 3. irismenak izan beharko ditu. 3. irismenean, mugikortasunarekin, logistikarekin eta hondakinen kudeaketarekin lotutako emisioak sartuko dira, gutxienez.

Entitate onuradunaren izaera

Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, 3. oinarrian adierazten diren baldintzak bete eta  Gipuzkoan kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarteek, foruz kanpoko fundazioek eta foruz kanpoko merkataritza sozietateek.

Irabazi asmorik gabeko elkarteen kasuan, ekitaldiko karbono aztarna kalkulatzera soilik mugatuko da diruz lagungarria den jarduketa.

Laguntzen zenbatekoa

- Jarduera bakoitzari ematen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen ehuneko bat izango dira, betiere oinarri honen lehen puntuan azaldutako irizpideen arabera egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren parekoa.

Nolanahi ere, ezingo dira kopuru hauek gainditu:

a) Enpresa handia: 50%.
b) ETEa: 60%.
c) Enpresa txikia eta elkarteek: 70%.

Auditoretza energetiko integralak: 8.000 €
-    Berriztagarriak ezartzeko azterketak: 6.000 €
-    Produktuaren ingurumen adierazpena: 8.000 €.
-    Zirkulartasun planak: 7.000 €
-    Deskarbonizazio planak: 7.000 €
-    Erakundearen 3. irismeneko karbono aztarnaren kalkulua, kategoria eta kalkulu urte bakar baterako 7.000 €, 1.000 € gehiago gehituz kategoria gehigarri bakoitzeko. Urte gehigarri bat kalkulatzeagatik: 1.000 €. Hori guztia, gehienez 10.000 €-koa.- Ekitaldiko karbono aztarnaren kalkulua, 3.500 €, eta beste 1.000 € gehiago, urte gehigarri bat kalkulatzeagatik.


Jarduera bat baino gehiago egitea jasotzen den eskaeretan, gehieneko zenbatekoa bakoitzarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoen baturak zehaztuko du.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaeraren inprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, entitateak BEZa berreskuratu edo konpentsatu dezakeen adierazten duena edo, hala badagokio, ez duen. Horretarako eskuragarri dagoen eredua aurkeztu beharko da, behar bezala beteta.
  • Auditoretza energetikoa egiteko eskaeren kasuan, erantzukizunpeko adierazpena, indarrean dagoen araudiaren arabera erakunde eskatzaileak auditoretza energetikoa egin behar ez duela ziurtatzen duena.
  • Sozietatea eratzeko eskrituren eta estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatu direnak.
  • Ingurumen baimen integratua, ingurumen baimen bakarra, jarduera sailkatuen lizentzia edo jarduera sailkatuaren aurrekomunikazioa, erakunde eskatzaileari aplikatutako baimenaren erregimenaren arabera.
  • 2025eko Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala onartzen duen urtarrilaren 14ko 10/2025 Errege Dekretuaren arabera, erakundearen jarduera barne hartzen duen EJSNaren atala egiaztatzen duen dokumentazioa. Merkataritza Erregistroak emandako ziurtagiria aurkeztu ahal izango da, informazio hori jasotzen duena.
  • Itxitako azken ekitaldiari dagokionez, erakundearen negozio bolumen orokorra egiaztatzen duen dokumentazioa. Itxitako azken ekitaldiko urteko kontuak edo aurkeztutako sozietateen gaineko zerga aurkeztu ahal izango dira, negozio-bolumen orokorra erakusten duena.
  • Erakundeko langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa, erakunde ofizialak emana. Gizarte Segurantzak egindako altako langileen txostena aurkeztu ahal izango da.
  • 50 langile baino gehiago dituzten entitate eskatzaileek dirulaguntza eskaerarekin batera Berdintasun Plana aurkeztu dute, baita erantzukizunpeko adierazpena sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko ezarritako neurriak ere.
  • Hala badagokio, 7. Oinarriko 1.4 atalari erantzuteko, erakunde onuradunaren legezko ordezkariak emandako erantzukizuneko adierazpena, erakundeak adierazten duen zuzendaritza-organoan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua duela ziurtatzen duena. Ziurtagiri horretan, gutxienez, zuzendaritza-organoaren aipamena, kideen izen-abizenak eta NAN zenbakiak jaso beharko dira.
Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez egingo da, https://egoitza.gipuzkoa.eus. Bertan, dirulaguntzen atarirako sarrera dago.

Ebazpen epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Dirulaguntzen atarira sarbidea

https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/subvenciones

Dirulaguntzen oinarri arautzaileak
Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
Eska ezazu laguntza berri bat Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)