Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuLaguntza hauen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriko landa-inguruneko jabetzen mugak hobeto definitzen eta eguneratzen laguntzea, dauden mugak eta mugarriak identifikatuz eta horien kartografia digitala eginez.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak: Landa-lurzoruaren lursailak mugatzea.
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoko udalak.
Laguntzen zenbatekoaEntitate eskatzaile bakoitzari 25.000 euro emango zaizkio gehienez deialdi bakoitzeko (formula baten bidez kalkulatuko da gehiengo hori). %50eko dirulaguntza zuzena izango da, egindako inbertsioen araberakoa eta lehen aipatutako gehienezko mugarekin. Diruz lagundu daitezkeen lanetako gutxieneko inbertsioa 14.000 €-takoa izango da.
BaldintzakAurrekontua, mugatu beharreko poligonoak (eta partzela kopurua) eta lanen kostua adierazita.
Eskaerak aurkezteko epea2025eko uztailaren 1eko 13:00hak arte.
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus) eskuragarri jarritako berariazko inprimakiaren arabera.
Ebazpen epea6 hilabete.
Jaso beharreko dokumentazioaEbazpenak entitate eskatzaileak eta aurkeztutako proiektuak eta jarduerak identifikatu ditu. Dirulaguntza jasoko dutenentzat ebazpenak ezarriko du zein den diruz lagungarritzat hartutako gastua, zein portzentajetan izango den diruz lagundua, emandako laguntzaren zenbatekoa eta baita hori finantzatzeko erabiliko den kontu saila eta urtekoa ere. Jarduera bati dirulaguntza ukatu bazaio, ukatzearen arrazoia zein den adieraziko da.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEzestekoa.
Araudi aplikagarriaOinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa.
OharrakBakarrik udalaren zenbait poligonori eragingo dieten mugatze lanak aurkez daitezke, laguntzen hurrengo deialdietara beste poligono batzuen mugatze lanak aurkez daitezkeelarik. Halere eskaerek poligono osoen mugatze lanak jaso beharko dituzte
Dirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira, eskaerak aurkeztutako hurrenkeraren arabera, dagoen kredituaren mugen barruan.
Ezarritako epean ez bada justifikatzen, gutxienez, partzelen % 90a ados digitalizatu izan dela eta jabeen % 90ekin kontaktatu eta prozesuaren berri eman zaiela, emandako laguntza itzularazi daiteke, egindako ez-betetzearen proportzioan.
Internetera SarreraEdozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Landa GarapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.