- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako Lurralde Historikoan lehorteak eragindako nekazaritza sektorerako aparteko laguntzak
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-10-23 - 2026-11-13
- Arloa: Landa Garapena
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza sektoreari ezohiko dirulaguntzak ematea ustiategiei lehorteak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko
Aurrekontua1.607315,20 euro
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuUstiategiak abere kopuru hau izan beharko du, gutxienez, 2026ko ekainaren 1ean, edo hektarea hauek, azpisektoreen arabera:
A) abeltzaintza ustiategiak:
- Haragitarako edo zezenketarako behi azienda: 24 hilabete edo gehiagoko 10 buru.
- Esnetarako behi azienda: 24 hilabete edo gehiagoko 15 buru.
- Ardi azienda: 12 hilabete edo gehiagoko 100 buru.
- Ahuntz azienda: 12 hilabete edo gehiagoko 50 buru.
- Haragitarako zaldi azienda: 18 hilabete edo gehiagoko 20 buru.
- Oreinak: 18 hilabete edo gehiagoko 35 buru.
- Erle ustiategiak: 125 erlauntz.
B) nekazaritza ustiategiak
- Babarruna: 0,5 hektarea.
- Aire zabaleko baratzezaintza: 0,25 ha.
- Negutegiko baratzezaintza: 0,1 hektarea.
- Frutagintza: 2,5 hektarea.
Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 2026ko ekainaren 1ean zenbatutako abelburu bakoitzeko zenbateko unitario bat aplikatuko da, abeltzaintza espezie bakoitzerako ezarritako adina edo handiagoa duena; edo, laborantza hektarea bakoitzeko zenbateko unitario bat, nekazaritza-ustiategien kasuan, jarraian adierazten den bezala:
- Haragitarako edo zezenketarako behi azienda: 60 €/24 hilabeteko edo gehiagoko abere bakoitzeko.
- Esnetarako behi azienda: 36 €/24 hilabeteko edo gehiagoko abere bakoitzeko.
- Ardi azienda: 6 €/12 hilabeteko edo gehiagoko abere bakoitzeko.
- Ahuntz azienda: 6 €/12 hilabeteko edo gehiagoko abere bakoitzeko.
- Haragitarako zaldi-azienda: 30 €/18 hilabeteko edo gehiagoko abere bakoitzeko.
- Oreinak: 12 €/18 hilabeteko edo gehiagoko abere bakoitzeko.
- Erle ustiategiak: 9 € erlauntz bakoitzeko.
- Babarruna: 720 €/ha.
- Aire zabaleko baratzezaintza: 720 €/ha.
- Negutegiko baratzezaintza: 1.200 €/ha.
- Frutagintza: 130 €/ha.
Ustiategi batek diruz lagundu daitekeen azpisektore bat baino gehiago baditu, azpisektore bakoitzari dagozkion laguntzak metatuko dira.
Nolanahi ere, ustiategi berak gehienez ere 7.500,00 euroko laguntza jaso ahal izango du, azpisektore diruz lagungarri guztiak kontuan hartuta.
Nolanahi ere, minimis araubidean aurreikusitako gehieneko muga metatua errespetatuko da.
Laguntzak ematearekin batera ordaintzeko agindua emango da, laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
HartzaileakLaguntza hauen onuradun izan ahalko dira pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta dagoen ustiategi baten titularra izatea, baldintza hauek betetzen badituzte:
- "Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptuak" atalean B atalean aipatutako nekazaritza ustiategiek Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) inskribatuta egon beharko dute.
- Ustiategia osatzen duten SIGPAC lurzatien edo esparruen urteko aitorpena egin beharko dute.
- Laguntza ustiategiak 2026ko ekainaren 1ean duen abere kopuruaren edo hektareen arabera emango da, betiere gorago aipatutako gutxieneko abere kopuru eta hektareara iristen bada.
Eskaera bakarra onartuko da pertsona onuradun bakoitzeko.
Laguntza hauen onuradun izatetik kanpo geratzen dira administrazio publikoak eta enpresa handi gisa kalifikatutakoak, Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduan ezarritako definizioaren arabera. Erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetan eta landa-eremuetan barne-merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza-kategoria deklaratzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
Ez egotea Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan onuradun izateko aurreikusitako debekuetako baten eraginpean.
Laguntzak erregistroetan dauden datuen arabera kudeatuko dira, eta ofizioz kalkulatuko dira, hirugarren oinarri arautzailearen arabera eta bigarren oinarrian adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren.
Laguntza deialdiarekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituzten nekazaritza ustiategien behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baita ustiategi bakoitzari behin-behinean kalkulatutako laguntzaren zenbatekoa ere.
Deialdian ezarritako epean, interesdunek (dagozkien nekazaritza ustiategien titularrek) honako izapide hauek egin ahal izango dituzte Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez, horretarako eskuragarri dagoen formulario espezifikoa erabiliz:
- Zerrendan egonez gero beraien titularitateko ustiategia: proposamenaren datuak onartu, ukatu, edo aldatzeko eskatu (azken kasu honetan egin beharreko aldaketak adierazita eta eskaera egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztuta). Epe barruan ez onartzea edo berariaz uko egitea eskaera ez aurkeztearen baliokidea izango da.
- Behin-behineko zerrendan agertzen ez bada, eta laguntza kobratzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badira, zerrendan sartzeko eskatu, dagozkion egiaztagiriak aurkeztuta.
Proposamena onartzeak eta datuak aldatzeko edo zerrendan sartzeko eskaerek berekin ekarriko dute Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitako onuradun izateko debekuren baten eraginpean ez dagoela adieraztea. Kasu horietan, organo kudeatzaileak egiaztatuko du zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla; hori ezinezkoa bada edo eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, eskatzaileak berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Behin-behineko zerrendan sartzeak ez du inolako eskubiderik sortuko proposatutako ustiategiaren titularraren alde Administrazioaren aurrean (ez onuradun izaera lortzeari, ez laguntzaren zenbatekoari dagokienez), harik eta dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi arte.
Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak egiaztatuko du plataforma korporatiboen bidez (NISAE, Euskadiko Administrazioen Segurtasun eta Elkarreragingarritasunerako Nodoa), edo sarbide publikoko plataformen bidez:
- Zerga-obligazioak betetzen direla.
- Gizarte Segurantzaren betebeharrak betetzen direla.
Hori ezinezkoa bada edo eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu alegazio egokiak egiteko ezarritako epean, eskatzaileak berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Eskaerak aurkezteko epea2026ko azaroaren 13ra arte barne.
Eskaerak aurkezteko lekuaGipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoaren edo gako operatiboaren bidez.
Araudi aplikagarria- Maria José Lasheras
- 943112182
- mlasheras@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.