Lehen sektorean jardun nahi duten pertsonei baserrian egiten duten lana eta beste sektore batzuetan besteren kontura egiten duten lana bateragarri egiten laguntzea, bi sektore horietan lanaldi partzialean lan egin dezaten.
DeskribapenaLaguntza horien helburua da lehen sektorean jardun nahi duten pertsonei baserrian egiten duten lana eta beste sektore batzuetan besteren kontura egiten duten lana bateragarri egiten laguntzea, bi sektore horietan lanaldi partzialean lan egin dezaten, eta enpresatik baserrirako trantsizio jasangarri eta iraunkor bat sortzea, sektorearen ekoizpen ahalmena handitzeko Gipuzkoan, eta, horrekin batera, landa ingurunearen zaintza; horrek herritar guztien ongizatean eragina duten gizarte eta ingurumen abantailak baitakartza
OnuradunakLaguntza hauen onuradun izango dira Gipuzkoan nekazaritza jardueran aritzen diren edo arituko diren pertsona fisikoak eta honako baldintza espezifiko hauek betetzen dituzten enpresak.
1-Nekazaritza jardueran ari diren edo arituko diren pertsona fisikoen kasuan, laguntza eskatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Nekazari batek ATP izaera du, hau da, bere ogibide nagusia nekazaritza da, baldin eta urteko errenta osoaren % 50 gutxienez bere ustiategian egiten duen nekazaritza jardueratik lortzen badu, eta urteko lan denbora osoaren % 50 edo gehiago ustiategiarekin lotura zuzena duten jardueretarako ematen badu, nekazaritzako lan unitateen arabera.
Baldintza hori kalkulatzeko, pertsona bakoitzeko lan-denbora, guztira, ezin izango da urtean 2.700 ordutik gorakoa izan. Ustiategian egindako nekazaritza jardueraz bestelako lanorduak urtean 1.350 baino gehiago badira, ez dira inola ere ATP gisa hartuko, nekazaritzako lan-unitateen kopurua edozein dela ere.
Nekazaritza jardueratzat hartzen dira nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako produktuak lortzeko egin beharreko lanak, produktu horien eraldaketa, ontziraketa eta salmenta barne hartuta, baldin eta ustiategiaren barruan egiten badira; era berean, halakotzat joko dira ustiategia mantentzeko egin beharreko lanak.
Langile bakoitzak bere lan eremuan izan ditzakeen mugei kalterik egin gabe, Herri-administrazioen zerbitzura diharduten langileek abenduaren 26ko 53/1984 Legean, herri-administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunei buruzkoan, ezarritako bateraezintasun-araubidea bete beharko dute.
2-Jarduera ekonomikoren bat egiten duten entitate kontratatzaileen kasuan:
Kasu guztietan, pertsona edo erakunde onuradunak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
Herri-administrazioetako langileentzat ezarritakoaren kalterik gabe, ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan administrazio publikoak.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerakHauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak:
1.1 Nekazaritzan diharduten edo arituko diren pertsona fisikoen kasuan:
Nekazaritza sektorean Baserritar Misto Profesional (BMP) gisa sartzea, hau da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategi bateko titular edo bazkide langile gisa jarduera aniztasuna duena (nekazaritza jarduera eta beste enpresa batean besteren konturako lana uztartzen dituena % 50eko lanaldiarekin, hitzarmenaren arabera).
1.2 Erakunde kontratatzaileen kasuan:
Laguntza honen onuradun izateko baldintzak betetzen dituzten eta laguntza jasotzeko interesa duten langileen kasuan, lanaldi osoaren % 50eko lanaldi-murrizketa ematea, lan-hitzarmenaren arabera.
Laguntza honen eskatzaile bat enpresan sartzea, % 50eko lanaldi murriztuarekin.
Enpresetara % 50eko lanaldi murriztuarekin sartzen diren langile berrien kasuan, enpresa eta deialdi bakoitzeko langile berri bat soilik lagunduko da diruz.
Kasu guztietan, lanaldi murrizketak bateragarria izan beharko du nekazaritza jarduerarekin nekazaritza eta abeltzaintzako jarduerari gutxieneko dedikazio egokia emanez.
Eskaerak aurkezteko modua eta epeaEskaerak eta horiekin batera aurkeztu beharreko gainerako agiriak honela aurkeztu ahal izango dira:
Deialdian finkatuko dira eskaerak eta horiekin batera aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko epea.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.a) Eskatzailea nekazal jardueran aritzen den edo arituko den pertsona fisikoa bada:
- NAren fotokopia, Lurralde Oreka Berdeko Departamentuaren esku ez badago.
- Kudeaketa zentro batek egindako bideragarritasun plana, alderdi hauek bilduko dituena gutxienez:
- Lanaldia murrizten duten langileen kasuan, lan-kontratua eta lan-bizitzaren txostena, besteren konturako enpresa bateko langilea dela egiaztatzen duena.
- Eskatzailea entitate kontratatzaileko bazkide langilea bada, enpresako bazkideen zerrenda egiaztatzen duen agiria, erakundeak 10 bazkide baino gutxiago ez dituela egiaztatzeko.
- Bi alderdi interesdunek (enpresak eta nekazariak) formatu normalizatu arabera sinatutako aurreakordioa, murrizketa ehunekoa (dagoeneko enpresan dauden langileen kasuan) eta lan denboraren banaketa (ordutegia/egutegia) adieraziz eta oinarri arautzaileetan ezarritako betekizunekin eta konpromisoekin ados daudela adierazten duena.
- Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, egiaztatzen duena ez duela pentsiorik jasotzen nekazaritza jardueratik eratorritako baliaezintasun absolutuagatik edo baliaezintasun osoagatik.
- Egindako nekazaritza prestakuntzako ikastaroen ziurtagirien fotokopia.
b) Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
- IFKren fotokopia, dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotearen ziurtagiria, elkartearen eraketaren eta estatutuen eskriturak baldin eta agiri horiek denak Lurralde Oreka Berdeko Departamentuaren esku ez badaude.
c) Kasu guztietan, gainera:
- Ardurapeko aitorpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko inongo debekurik ez duela jasotzen duena.
- Dirulaguntzaren zenbatekoa sartu beharko den kontuari buruzko datuak.
Gainerakoan, eskakizunak eta 12.2.1 oinarrian ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak egiaztatuko ditu, plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (NISAE-Euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragintasunerako nodoa) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
- Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
- %50eko lanaldi murriztuarekin enpresetara sartzen diren langile berrien kasuan, eskatzaileak onuraduna izateko baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen zerga informazioa (PFEZ).
Hori ezinezkoa bada edo pertsona eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Dirulaguntzak emateko prozeduraDirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira, eta funtsak aurrekontu zuzkidura agortu arte banatuko dira eskaeren jasotze hurrenkeraren arabera, baldin eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte, eta ofizioz hasiko da organo eskudunak onartutako eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdi publikoaren bidez.
Aurrekontu ekitaldi baten barruan laguntzen deialdia egiten bada, bai eskaera berriak jasotzeko, baita emandako lehen laguntzaren ordainketatik hiru urte bete dituztenen baserritarrentzako ere, deialdi ezberdinetan onartuko dira.
ZuzenketaEskaeran edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan identifikazio daturik ez badago, edo akatsak badituzte edo osatu gabe badaude, entitate eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 68.1 artikuluan dioena aplikatuz, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Legearen 21.1 artikuluan aurreikusitako moduan.
Languntzen zenbatekoaLaguntzen zenbatekoak jarraian deskribatzen direnak izango dira, eta espedienteak baloratzeko ordenaren arabera emango dira, aurrekontua agortu arte.
a) Nekazaritza jardueran ari diren edo arituko diren pertsonentzat:
b) Enpresa kontratatzaileentzat, 30.000 € hasierako emakidan.
Onuradunen betebeharrak eta konpromisoakOinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuradunek, oinarrietan berariaz jasotako betebeharrez gain, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko Foru Arauaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuan ezarritako gainerako betebehar aplikagarriak ere bete beharko dituzte.
Laguntza hauetarako eskaera aurkezteak berekin ekarriko du oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoak onartzea.
2.1 Nekazaritza jarduera egiten duen edo egingo duen pertsona fisiko onuradunak konpromiso hauek hartzen ditu:
a.Bideragarritasun plana gauzatzeko beharreko elementuak dituen nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea edo bazkide langilea izatea; kasu horretan, titularra persona juridikoa izango da. Ustiategia Gipuzkoako nekazaritza ustiategien erregistroan inskribatuta egongo da erakunde kontratatzailearekin lan-harreman berria hasten den egunean, % 50eko landaldiarekin.
Titulartasun bakarraren kasuan, titulartasuna egiaztatzeko, ustiategiko elementuen jabetza osoa, gozamena, errentamendua edo indarrean dagoen legeriarekin bat datorren beste edozein eskualdatze-kontratu erabiliko da. Titulartasun hori formalizatzen duen kontratuak 6 urteko iraupena izango du gutxienez, eta eskritura publiko bihurtuko da, edo, errentamenduaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Errentamenduen Erregistro Ofizialean inskribatu ahal izango da.
Titular pertsona juridikoak dituzten ustiategietako bazkide langileen kasuan (elkarte ustiategiak), azken horiek honako forma juridiko hauetakoren bat hartu beharko dute: lan-sozietateak, sozietate anonimoak, sozietate mugatuak edo bestelako merkataritza-sozietateak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak edo titulartasun partekatuko erakundeak. Sozietate horien xede bakarra izango da titular diren ustiategian nekazaritza jarduera eta nekazaritza jarduera osagarria egitea.
Sozietateak ustiategiko elementuen gaineko titularitatea egiaztatu behar du, hauetakoren baten bidez: ustiategiko elementuen gaineko jabetza osoa, gozamena, errentamendua edo indarrean dagoen legediaren araberako beste edozein eskualdatze kontratu. Titulartasun hori formalizatzen duen kontratuak 6 urteko iraupena izango du gutxienez, eta eskritura publiko bihurtuko da, edo, errentamenduaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Errentamenduen Erregistro Ofizialean inskribatu ahal izango da.
Elkarte bat sortzeko edo bertan sartzeko, eskritura publikoan jasotako agiri bat aurkeztu beharko da, titulartasun partekatua izan ezik, hori bere legeriak arautzen baitu.
b. Gizarte Segurantzako dagokion erregimen berezian izena emanda egon behar du, egiten duen nekazaritza jardueraren arabera.
c. Nekazaritza jarduerari gutxienez 6 urtez eustea, % 50eko lanaldia duen lan-harreman berria hasten denetik.
d. Onuradun bakoitzeko 13.300 euro/urteko marjina garbia eta 0,5 NLU egiaztatzea (nekazaritzakoa edo abeltzaintzakoa, basokoa ez dena), lanaldi murriztuko lan-harreman berria hasi zenetik 6 urte igaro ondoren. Helburu horiek honela egiaztatuko dira:
—NLUak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren indarrean dagoen Aginduaren arabera kalkulatuko dira. Agindu horren bidez, laboreen marjina gordinak eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza ustiategietako Nekazaritzako Lan Unitateak (NLU) zehazteko modulu objektiboak ezartzen dira.
—Marjina garbia kalkulatzeko, eskatzaileak deklaratutako nekazaritza eta abeltzaintza jardueren eranskina barne duen pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko datuak hartuko dira oinarri.
e. Programaren aldian enpresarekin sinatutako BMP hitzarmenari eustea. Sei urteko aldi hori amaitu baino sei hilabete lehenago, lanaldia murriztua duten langileen kasuan, langileak enpresari jakinarazi beharko dio lanaldi osora itzultzea edo lanaldi murriztuari eustea erabakitzen duen; kasu horretan, indarrean dagoen lan kontratua aldatzeko eskatu beharko du, lanaldia murrizteko.
f. Momentu hori baino lehen lanaldi osora itzultzea eskatu nahi izanez gero, eskaera 6 hilabete lehenago aurkeztu beharko da, dena den, oinarri arautzaileen urraketa gerta ezkero langileak dagokion laguntza bueltatu beharko du.
g. Behar den prestakuntza eskuratzea 36 hilabeteko epean, laguntza ematen denetik zenbatzen hasita, eskaera egiteko unean egiaztatzen ez bada.
Jardueraren garapenari, lorpenei eta gorabeherei buruzko urteko txostena bidaltzea jarraipena egiteko.
Konpromisoetatik salbuesteko arrazoiak.Dirulaguntzak jasotzeko hartutako konpromisoak ez betetzea justifikatzen duten ezinbesteko arrazoiak edo salbuespenezko inguruabarrak daudela ulertuko da honako kasuren bat gertatzen bada:
a) Onuraduna hiltzea.
b) Onuradunaren iraupen luzeko lanerako ezintasuna.
c) Ustiategi osoa edo zati handi bat desjabetzea, baldin eta desjabetze hori ez bazen aurreikusten eskaera aurkeztu zen egunean.
d) Hondamendi natural larria edo fenomeno meteorologiko larria, ustiategian eragin larria izan duena.
e) Aziendarentzako ustiategiko eraikinak ustekabean suntsitzea.
f) Ustiategiko azienda edo labore guztiak edo batzuk kaltetu dituen epizootia, landare gaixotasunaren agerraldia edo landare-izurritearen presentzia.
g) Interesdunak aurreikusitako betebeharrak ez betetzean ez duela erantzukizunik froga dezakeenean.
Inguruabar horiek idatziz jakinarazi beharko zaizkio Lurralde Oreka Berdeko Departamentuari, dagozkion frogak erantsita, hamabost egun balioduneko epean, onuraduna hori egiteko egoeran dagoen unetik zenbatzen hasita.
2.2. Erakunde kontratatzaileak jarduera ekonomiko batean aritzen diren pertsona fisikoak edo juridikoak badira, eta nekazari onuradun bati lanaldi-murrizketa ematen badiote edo onuradun bat lanaldi erdian kontratatzen badute, konpromiso hauek hartuko dituzte:
a. Lehendik plantillako kide ziren pertsonen kasuan:
·Baserritar misto profesionalarekin (BMP) sinatutako hitzarmena onestea eta mantentzea programak irauten duen bitartean.
- % 50eko lanaldiko lan-harreman berria hasi eta lehenengo 6 urteetan, baserritar misto profesionalak itzultzeko eskubidea izango du, baldin eta "aurreko atalean jasotako" ezinbesteko kausa bat justifikatzen bada.
· Nekazariak hala eskatuz gero, % 50eko lanaldiko lan-harreman berria hasi zenetik 6 urte igaro ondoren, lanaldi osoan lanean hastea edo jatorrizko kontratua aldatu betiko lanaldi murriztua aplikatuz baserritarraren erabakiaren arabera. Ez du lanpostu berera itzuliko dela bermatzeko konpromisorik hartzen.
Berriz itzultzeko, langileak enpresari jakinarazi beharko dio, sei urteko aldi hori amaitu baino sei hilabete lehenago: lanaldi osora itzuli nahi duen, lan kontratua % 50eko jardunaldira aldatu nahi duen edo lan kontratua deuseztatu nahi duen.
Baserritarrak ez badu ezer komunikatzen, langilearen jatorrizko lan kontratua, dagoeneko %50eko jarduera murriztua duen lan kontratuan mantenduko da epe mugagabean.
b. Langile berrien kasuan:
Baserritar misto profesionalarekin (BMP) sinatutako kontratua onestea eta mantentzea programak irauten duen bitartean. Enpresak ez du lanaldia % 100era luzatzeko konpromisorik hartzen epe hori igaro ondoren.
Beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasunaLaguntza hauek bateraezinak dira nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean lehen aldiz ezartzeko beste laguntza batzuekin.
BMP pertsonak ezin izango du laguntza honen onuraduna behin baino gehiago izan, gehituta aurkeztu daitekeen bi deialdiak (hasierakoa eta hirugarren urtekoa).
Justifikazioa eta ordainketa1. Pertsona fisikoak diren nekazarien kasuan
1.1. Hasiera batean emandako laguntzak (30.000 €) onuradunek ordainketa-eskaera egin ondoren bideratuko da. Horretarako, 2 hilabeteko epea izango dute, laguntza eman zaiela jakinarazten zaienetik zenbatzen hasita, jarraian adierazitako dokumentazioa aurkezteko, eta baldintza hauek bete beharko dituzte programaren lehen 3 urteetan:
· Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritzako ustiategi baten titularra izatea, bideragarritasun plana gauzatzeko beharreko elementuak dituelarik, edo pertsona juridiko bat titular duen ustiategi bateko bazkide langilea izatea.
1. Titulartasun bakarraren kasuan, titulartasuna egiaztatzeko agiri bat aurkeztu beharko da, ustiategiko elementuen jabetza osoa, gozamena, errentamendua edo indarrean dagoen legeriarekin bat datorren beste edozein eskualdatze-kontratu egiaztatzen duena. Titulartasun hori formalizatzen duen kontratuak 6 urteko iraupena izango du gutxienez, eta eskritura publiko bihurtuko da, edo, errentamenduaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Errentamenduen Erregistro Ofizialean inskribatu ahal izango da.
2. Titularra pertsona juridikoa duten ustiategietako bazkide langileen kasuan, sozietateak ustiategiko elementuen titulartasuna egiaztatu beharko du elementu horien erabateko jabetzaren, gozamenaren, errentamenduaren edo indarreko legeriarekin bat datorren beste edozein eskualdatze-kontraturen bidez. Titulartasun hori formalizatzen duen kontratuak 6 urteko iraupena izango du gutxienez, eta eskritura publiko bihurtuko da, edo, errentamenduaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren Landa Errentamenduen Erregistro Ofizialean inskribatu ahal izango da. Elkarte bat sortzeko edo bertan sartzeko, eskritura publikoan jasotako agiri bat aurkeztu beharko da, titulartasun partekatua izan ezik, hori bere legeriak arautzen baitu.
· . Hala badagokio, bideragarritasun plana gauzatzeko behar diren obra baimenak.
· Egindako nekazaritza jardueraren arabera dagokion Gizarte Segurantzako Araubide Berezian afiliatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.
Lanaldia murrizten duten langileen kasuan, enpresa kontratatzailearekin sinatutako BMP hitzarmena eredu normalizaturen arabera, murrizketa ehunekoa eta lan denboraren banaketa (ordutegia/egutegia) adieraziz. Lanaldi murriztuko kontratazio berrien kasuan, %50 lanaldira murriztutako lan kontratua lanaldiaren banaketa ordutegia/egutegia azalduz.
1.2. Emandako hasierako laguntzaren ordainketatik 3 urte bete ondoren, aurreko puntuan ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da, baita nekazaritza-adarrean behar den gaikuntza duela egiaztatzen duen agiria ere. Egoera horretan dauden pertsonek eskatu ahal izango, dute, urte horretako deialdian eta bertan ezarritako baldintzen arabera, 30.000 euroko bigarren laguntza bat, emakidarekin batera ordainduko dena.
2. Jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko edo juridikoak diren erakunde kontratatzaileen kasuan, laguntza behin bakarrik ordainduko da, nekazariari lehen ordainketa egiteko eskaeraren aldeko ebazpena eman ondoren.
3. Dirulaguntzei buruzko Foru Arauaren 32.4 artikuluan eta haren Erregelamenduaren 60.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, oinarrietan aurreikusitako ordainketa aurreratuak beharrezkotzat jotzen dira laguntzen helburua betetzeko, bermeak eratzea beharrezkoa ikusten ez delarik.
Aurrerakinen premia hori, lehenik eta behin, ordaindu beharreko kopuruen zenbateko erlatiboki murriztuarekin justifikatzen da. Bestalde, baserritarren kasuan, kontuan hartu behar da laguntza horiek jasotzeak norberaren konturako nekazaritza-jardueran aritzearen arrisku ekonomikoa bere gain hartzea dakarrela, eta uko egiten diela besteren konturako jarduera batetik eratorritako diru-sarrera seguru eta finko samarrei.
Erakunde kontratatzaileen kasuan, emakidarekin baterako ordainketa egina ahal izango da, aldez aurretik enpresak eskatzen duenean.
Ez-betetzeak eta itzulketakAplikagarri izango dira, batetik, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, ezarritako itzulketa eta urraketen eta administrazio zehapenen erregimena; eta, bestetik, 2007ko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzkoak, arautzen dituen finantza kontroleko prozedurak.
Jasotako laguntzak (eta dagozkion interesak) honako kasu hauetan itzuliko dira:
a) BMP den pertsonaren kasuan:
b) Entitate kontratatzailearen kasuan:
Gainerako ez-betetzeetarako, jasotako laguntzen zati bat edo proportzionala itzuliko da proportzionaltasun-irizpideen arabera.
Kopuru horiek zuzenbide publikoko diru sarreratzat hartuko dira, eta itzultzeko prozedura Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 40. artikuluan aurreikusitakoa izango da. Kasu guztietan aplika daitekeen interes tipoa Estatuan indarrean dagoen diruaren legezko interesa izango da.
Araudi aplikagarriaOinarri hauen xede diren dirulaguntzak, horietan xedatutakoak ez ezik, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauan eta hura garatzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuan xedatutakoak ere arautuko ditu.
Era berean, honako hauek bete beharko dituzte: Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1408/2013 (EE) Erregelamendua, Europako Batzordeak, 2024ko abenduaren 10eko 2024/3118 (EB) Erregelamenduagatik aldatua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak nekazaritza-sektoreko minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (2013ko abenduaren 24ko EBAO), eta Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (2023ko abenduaren 15eko EBAO).
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.