Dirulaguntzak ematea Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintza azpisektore edo eremu ezberdinetan abeltzaintza jarduerari eusteko, dagozkien ustiategiei laguntzeko helburuarekin eta, horrela, Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoarengatik (GHE) sortutako krisiaren geroztik ustiategi horiek izaten ari diren zailtasun sozioekonomikoak arintzeko: behi azienda (haragia, esnea, mistoa, gizendegiak eta ganadu suharra).
Dirulaguntza jasotzeko eskubidea ematen duten gertakariak:
1. atalean aipatutako erabakian onartutako oinarrien artean, bigarrenean xedatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek lortu ahal izango dituzte deialdi honetan jasotako laguntzak.
GHEarekin bateragarria den sintomatologia duen behi aziendako kasu bat gutxienez detektatu den ustiategien eskaerak baino ez dira onartuko, 2023ko irailaren 1etik deialdi honetan eskaerak aurkezteko jasotako epearen amaiera datara bitartean.
Eskaerak aurkezteko modua eta epea.Laguntza eskaerak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratzen den egunetik 2023ko azaroaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun hau barne.
Eskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez aurkeztuko dira Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira.
Deialdiaren informazioa eta eskaera orri normalizatuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Dirulaguntzen zenbatekoaDirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko dira zehaztutako aurrekontu-baliabideak eta dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak. Onartutako zenbatekoa ez da inoiz 15.000,00 eurotik gorakoa izango pertsona onuraduneko. Laguntzen zenbatekoa honela kalkulatuko da:
1.Animaliaren heriotzagatiko laguntza moduluak, produkzio orientazioaren, sexuaren, adinaren eta karta genealogiko osoaren arabera
Laguntza jaso ahal izateko, Lurralde Oreka Berdeko Departamentuari jakinarazi behar zaio ustiategian GHEaren sintomatologia bateragarria duen kasu bat gutxienez egotea.
2.Gaixotasuna gainditu ondoren, animalien ekoizpen eta/edo ugalketa egoeran izandako ondorio edo ondorioengatiko laguntzak
Laguntza hauek ordaintzeko zenbatekoa, guztira, 9.1 oinarrian aurreikusitako animalien heriotzagatiko laguntzak finantzatzeko erabili ez den aurrekontu zuzkiduraren zatia izango da
Laguntza, 2023ko irailaren 1ean 10 abelburu baino gehiago dituzten ustiategiei emango zaie, baldin eta egiaztatzen badute albaitariaren laguntza jaso dutela GHEarekin bateragarria den sintomatologia tratatzeko.
Laguntzaren zenbatekoa 150 eurokoa izango da albaitaritza errezeta bidezko tratamendua jaso duten behi bakoitzeko
Aurkeztu beharreko dokumentazioaEskaerak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimakiaren arabera (https://egoitza.gipuzkoa.eus), onuradun izaera lortzeko inongo debekurik ez duela erantzukizunpeko adierazpena jasoko du, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak,12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
1.- Animaliaren heriotzagatiko laguntzak:
2.- Animalien ekoizpen eta/edo ugalketa egoeran ondorioak edo sekuelak izateagatiko laguntzak:
Gainerakoan, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta laguntzen zenbatekoak zehazteko, Lurralde Oreka Berdeko Departamentuak egiaztatuko ditu, plataforma korporatiboen, bitartekaritza-plataformen (NISAE-Euskadiko administrazioen segurtasunerako eta elkarreragintasunerako nodoa) edo sarbide publikoko plataformen bidez:
- eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela.
- Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatzea.
- animaliak Banaka Identifikatzeko Erregistroan dagoen informazioa.
- ustiategian hil diren animaliak jasotzeko eta suntsitzeko datu basea.
- GHEaren ondorioz jakinarazitako kasuen eta hildakoen datu basea.
Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiaztapen horren aurka egiten badu, berak aurkeztu beharko du dokumentazioa.
Deialdi honetarako aurrekontu zuzkidura guztira 400.000,00 eurokoa da, 1.0910.100.470.00.13.2023 kontu sailaren kargura
Dirulaguntzen arteko bateragarritasunaOinarri hauen xede diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, direla estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak: betiere ez badira dagokion jarduketaren kostua edo europar araudiak ezarritako mugak gainditzen; eta horren inguruan beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.
Oinarri hauetan jasotakoekin bateragarriak diren dirulaguntzak jaso dituzten onuradunek laguntzak ematen dituen organoari jakinarazi beharko diote modu frogagarrian, hala legokiokeen kasuan, egindako itzulketaren agiriaren kopia erantsita.
Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuez kanpo dirulaguntza hauekin batera laguntzak jasoz gero, dirulaguntza emateari buruzko ebazpena aldatua izan daiteke.
Dirulaguntzak emateko ebazpenaLaguntzak eman edo, hala dagokionean, ukatzeko erabakia Lurralde Oreka Berdeko Departamentuko foru diputatuak hartuko du.
Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 45.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, dirulaguntzei buruzko ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du; eta jakinarazpena egintzat hartuko da lege ondorio guztietarako argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Ebazpenak eskatzaileak identifikatuko ditu; dirulaguntza jasoko dutenentzat ebazpenak ezarriko du emandako laguntzaren zenbatekoa. Eskaera bati dirulaguntza ukatu bazaio, ukatzearen arrazoia zein den adieraziko da.
Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita; epe hori amaitutakoan ez bada ebazpena jakinarazi, eskatzaileek eskaera ezetsitzat joko dute, administrazioaren isiltasunagatik. Hala ere, ebazteko epea zehaztuko da, halaber, oinarri hauetan araututako laguntzak jasotzen diren Aldi Baterako Esparruan laguntzak emateko epeari buruz ezarritakoaren arabera.
Araudi aplikagarriaOinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa.
Era berean, arautuko dira abenduaren 18ko Batzordearen 1408/2013 (EE) Erregelamendua (nekazaritzako produktuak ekoizteko sektorearen “minimis” laguntzei EE Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa) xedatutako “minimis” erregimenaren barruan (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, 2013ko abenduaren 24a).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Landa GarapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.