Nekazaritza ustiategiei ordezkapeneko zerbitzuak ematen dizkieten nekazaritza elkarteentzako dirulaguntza


  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2022-12-31
  • Landa Garapena

Deskribapena:

Hartzaileak

Deialdi honetako diru laguntzak jasotzeko, nekazaritza elkarteek legez eraturik egon behar dute, ordezkapeneko zerbitzuak eman behar dituzte eta aipatutako uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuak, 76. artikuluan ezarritako baldintzak bete behar dituzte.

 

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Nekazaritza ustiategiei ordezkapeneko zerbitzuak ematen dizkieten nekazaritza elkarteentzako dirulaguntzak

Laguntzen zenbatekoa

Nekazaritzako ustiategietan ordezkapeneko zerbitzuak ematen dituzten nekazaritzako elkarteei 2022. urteko diru laguntzak ordaintzeko, hain zuzen ere, uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuan, 75. artikuluko 1. puntuan aurreikusitakoak, hasiera batean 152.500,00 euroko baliabide ekonomikoak izendatu dira.

2022. urtean, eguneko 125 euro izango da gehieneko ordain modulua, aipatutako uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuko 79. artikuluko 1. puntuan ezarritako baldintzen arabera nekazaritzako ustiategiei ordezkapeneko zerbitzuak emateagatik

Baldintzak

Dirulaguntzak legez eratuta dauden eta nekazaritza ustialekuen titular, titularkide eta langileen aldi baterako ordezkapen zerbitzuak ezarrita dauzkaten nekazaritza elkarteei emango zaizkie, betiere, elkarteko kideak nekazari profesionalak badira. 

Honako arrazoi hauengatik emandako ordezkapen zerbitzuek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak: 

a) Oporrak. 

b) Gaixotasuna. 

c) Ezkontza. 

d) Amatasuna. 

e) Aitatasuna. 

f) Istripua. 

g) Lanbide heziketako jardueretan partehartzea. 

h) Familia beharrak. 

i) Titularra edo titularkidea hiltzea.

 

Aurkeztu behar diren agiriak

Nekazaritzako ustiategietan ordezkapeneko zerbitzuak eskaintzen dituzten nekazaritzako elkarteek, laguntza eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dituzte: 

1. Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritakoaren arabera onuradun izateko debekurik ez duela adierazten duen ardurapeko aitorpena (eskaera ereduan sartuta). 

2. 2022. urtean elkartearen zerbitzuak jasoko dituzten ustiategien zerrenda, ordezkapeneko zerbitzua emango dutenen zerrenda bakoitzaren kualifikazio profesionalarekin (lan kontratuen kopiak erantsiko dira) eta 2022. urtean zerbitzu horrek izanen dituen gastuen aurreikuspena. 

3. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntza hauek lehen aldiz eskatzen dituzten elkarteek agiri hauek erantsiko dituzte: 

a) Legezko ordezkariaren NAren fotokopia. 

b) Elkartearen IFKren fotokopia. 

c) Elkartearen eraketako agiri publikoa, bertan argi eta garbi agertuko direlarik: 

— Forma juridikoa. 

— Xede soziala, non nahitaez agertu beharko duen ordezkapeneko zerbitzuak ematen zaizkiela nekazaritza ustiategiei.

— Elkartearen gutxieneko iraupena, laguntza ematen duen Administrazioarekin hartutako konpromisoari egokitua.

— Kapital sozialaren eraketa.

— Kideen partaidetza kudeaketan.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea

Elkarteek ordezkapen zerbitzuak emateko, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuko aldez aurretiko adostasuna eskuratzeko eskaera aurkeztu beharko dute, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdia argitaratzen den egunetik 2022eko ekainaren 15era bitarte, biak barne.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, gainerako agiriekin batera, Internet bidez aurkeztuko dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoa edo pasahitz operatiboa erabiliz, eta horretarako eskuragarri dagoen inprimaki espezifikoa beteta.  Eskaera orria, eta hari erantsitako dokumentazioa aurkezteko orduan kontuan hartuko da, 23/2010 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzekoa

Ebazpen Epea

Dirulaguntzen onarpena eta ordainketa hiru hilero egingo da, hiruhilekoa bukatzean, eta, horretarako, ordezkapeneko zerbitzuak emateko aldez aurretiko onarpena jaso duten nekazaritza elkarteek dokumentazio hau bidaliko beharko dute hiru hilero Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusiko Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzura: ordezkapeneko zerbitzua jaso duten pertsonen zerrenda, ustiategiaren dentifikazio datuak, ordezkapenaren hasiera eta amaiera egunak eta aldi horretan emandako zerbitzuari dagozkion gastuak eta sarrerak, behar den bezala justifikatuak.

 

Araudi aplikagarria

Uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren II. Tituluko III. Kapitulua, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, zk. 153, 2008ko abuztuaren 12a (Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak), ondorengo Foru Dekretuen bidez aldatutakoa: urriaren 14ko 73/2008 Foru Dekretua (urriaren 15eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 198. zk.), martxoaren 17ko 9/2009 Foru Dekretua (mar xoaren 24ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 55. zk.), maiatzaren 25eko 15/2010 Foru Dekretua (ekainaren 1eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 101. zk.), maiatzaren 29ko 29/2012 Foru Dekretua (ekainaren 4ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 105. zk.) eta maiatzaren 20ko 16/2014 Foru Dekretua (maiatzaren 26ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 97 zk.).

Internetera Sarrera

Deialdi bakoitzaren informazioa eta eskaera orri normalizatuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.