Lagungarriak izango dira aipatutako uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 87. artikuluan jasotako Nekazaritzako Aseguru Konbinatuen Planaren barruan dauden aseguru lerroetako polizak, baldin eta nekazaritza ustialekuetako titularrek izenpetu badituzte eta kontratazioa Agroseguroren Elkarteko erakunde laguntzaileen bitartez kudeatu bada. Era berean, nekazaritza ustialekuetako titularrek bete behar dute 66/2008 Foru Dekretuaren 14. artikuluko 1.1 puntuan adierazitakoa.
Lagungarriak izango dira, halaber, Nekazaritza Aseguruen Planean sartuta ez dauden nekazaritza elkarteek sinatutako aseguru poliza kolektiboak, zoritxarreko fenomeno klimatikoek eragindako galerak eta instalazioetako kalteak sartuta daudenean.
Laguntzen zenbatekoaDirulaguntzen zenbatekoak, aipatutako uztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren 88. artikuluari jarraituz, ondorengoak izango dira:
a) Agroseguro Elkarteko erakunde laguntzaileen bitartez kontratatutako poliza berrien primaren zenbateko osoaren % 25a, eta % 15a aurretik kontratatuta zeuden polizak berritzeko bada, behien entzefalopatia espongiformearen kasuan izan ezik, hori berritzeko, primaren zenbatekoaren % 25era arte emango baita.
b) Nekazaritza Aseguruen Planean jaso gabeko, baina Nekazaritza Elkarteek izenpetu duten poliza kolektiboen primaren zenbateko osoaren % 25a.
Baldintzak Aurkeztu behar diren agiriakAsegurua kontratatzeko polizaren harpidetza dirulaguntzaren eskaeratzat hartuko da, betiere, foru agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen baditu.
Nekazaritza aseguruen polizen kontratazioa gestionatzen duten Agroseguroren Elkarteko erakunde laguntzaileen hiru hilean behin aurkeztu beharko dituzte epealdi horretan kontratatutako polizei buruzko laguntza eskaerak. Ondorengo dokumentazioa erantsi behar zaio eskaerari:
— Aurkeztutako eskaeren zerrenda laburtua, eskatutako dirulaguntzak adieraziz.
— Eskaeran sartutako aseguru aitorpenen xehetasuna.
— Hartzailearen edota aseguratuaren datuak.
— Aseguratutako eskubideen datuak.
— Aitorpen bakoitzaren datu guztiak, honako hauek barne: aseguruaren kostu osoa, Enesak emandako diru laguntzaren zenbatekoa, Foru Aldundiak emandako dirulaguntzaren zenbatekoa eta hartzaileak-aseguratuak ordaindu beharreko zenbatekoa
Eskaerak aurkezteko lekuaEskaerak, gainerako agiriekin batera, Internet bidez aurkeztuko dira nahitaez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuta sinadura elektronikoa edo pasahitz operatiboa erabiliz, eta horretarako eskuragarri dagoen inprimaki espezifikoa beteta. Eskaera orria, eta hari erantsitako dokumentazioa aurkezteko orduan kontuan hartuko da, 23/2010 Foru Dekretua, irailaren 28koa, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzekoa
Ebazpen EpeaEspedienteak Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusiko Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzuak tramitatuko ditu eta Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatuak erabakiko ditu. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 21. artikuluan ezarri takoaren ondorioetarako, prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da.
Administrazio-isiltasunaren efektuakEbazpena baiezkoa bada, Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntza ordainduko dio bitarteko entitateari. Sei hilabeteko epe hori igaro eta artean ez bada ebazpenik jakinarazi, administrazio isiltasuna ezestekoa dela ulertuko da,aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
Araudi aplikagarriaUztailaren 29ko 66/2008 Foru Dekretuaren II. Tituluko V. Kapitulua (Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustialekuetako lehiakortasuna eta ingurumen iraunkortasuna hobetzeko laguntzak), ondorengo Foru Dekretuen bidez aldatutakoa: urriaren 14ko 73/2008 Foru Dekretua (urriaren 15eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 198. zk.), mar txo aren 17ko 9/2009 Foru Dekretua (martxoaren 24ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 55. zk.), maiatzaren 25ko 15/2010 Foru Dekretua (ekainaren 1eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 101. zk.), maia tza ren 29ko 29/2012 Foru Dekretua (ekainaren 4ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 105. zk.) eta maiatzaren 20ko 16/2014 Foru Dekretua (maiatzaren 26ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 97 zk.).
Internetera SarreraDeialdi bakoitzaren informazioa eta eskaera orri normalizatuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Landa GarapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.