Gipuzkoako abeltzaintza sektorean aparteko dirulaguntzak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Landa Garapena

Deskribapena:

Dirulaguntzaren helburua

Oinarri hauen objektua da dirulaguntzak ematea Gipuzkoako Lurralde Historikoko abeltzaintza azpisektore edo eremu ezberdinetan abeltzaintza jarduerari eusteko, dagozkien ustiategiei laguntzeko helburuarekin eta, horrela, COVID-19ak sortutako krisiaren geroztik ustiategi horiek izaten ari diren zailtasun ekonomikoak arintzeko: 

A) Behi azienda (haragia, esnea eta gizendegiak).

B) Ardi eta ahuntz azienda. 

C) Behi azienda suharra. 

D) Txerri azienda.

E) Untxi ustiategiak.

F) Hegazti ustiategiak.

G) Haragitarako zaldi azienda.

Hartzaileak

1.- Oinarri hauetan araututako dirulaguntzen onuraduntzat hartuko dira azpisektore bakoitzerako aurreikusitako baldintzak eta ondoko hauek betetzen dituzten eskatzaileak.

  • Onuradun izateko debekurik ez izatea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan jasotakoaren arabera.
  • Gipuzkoako Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatutako nekazaritza ustiategien titularrak edo titularkideak izatea, eta nekazaritza ogibide nagusia izatea (ATP) apirilaren 5eko 6/2016 Foru Dekretuak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategiei landa garapenerako laguntzak ematekoa, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  • Gizarte Segurantzako erregimenean alta emanda egotea, nekazaritza jardueraren arabera.

A) Behi azienda (haragia, esnea eta gizendegiak): 2021eko ESKAERA BAKARREAN, esleitu bazaie esnetarako behi azienden eta behi ume hazleen abeltzainentzako laguntza, gutxienez 10 behirentzat, eta gizentzeko behi azienden abeltzainentzako, gutxienez 50 bururentzat.

 B) Ardi eta ahuntz azienda: 100 eme ugaltzaile edo gehiago deklaratzen badituzte ardi aziendaren 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO), edo 50 eme ugaltzaile edo gehiago deklaratzen badituzte ahuntz aziendaren 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO).

C) Behi azienda suharra: 2022/01/01ean gutxienez 6 hilabetetik gorako 10 abelburu izatea zezen ikuskizunak egiteko. Gainera, 2019ko PFEZaren aitorpenean, nekazaritza jardueratik eratorritako diru sarrerak gehi zezen ikuskizunetatik eratorritakoak beste jarduera batzuetatik eratorritakoak baino handiagoak izan beharko dira. Neurri hau ez da bateragarria haragitarako behien laguntzarekin. 

D) Txerri azienda: 50 eme ugaltzaile edo gehiago edo 50 kilogramotik gorako 75 gizentzeko buru edo gehiago deklaratzen dituztenak 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO).

E) Untxi ustiategiak: 50 eme ugaltzaile edo gehiago deklaratzen dituztenak 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO). 

F) Erruteko eta haragitarako oilaskoen hegazti ustiategiak: 500 hegazti edo gehiago deklaratzen dituztenak 2022ko nahitaezko aitorpenean (DAO).

G) Zaldi azienda: 2022/01/01ean, bi urte baino gehiagoko 20 haragitarako behor baino gehiago erroldatuta izatea ugalketa-ekoizpen motako ustiategi batean.

2.- Eskaera bakarra onartuko da pertsona onuradun bakoitzeko.

3.- Oinarri hauetan araututako laguntzak ezin izango zaizkie eman 2019ko abenduaren 31n jada krisian zeuden enpresei eta autonomoei (Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 18. paragrafoaren eta Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 14. paragrafoaren definizioaren arabera).

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko dira diruz lagundutako azpisektore bakoitzerako zehaztutako aurrekontu-baliabideak eta dirulaguntzak kuantifikatzeko irizpideak. Onartutako zenbatekoa ez da inoiz 15.000 eurotik gorakoa izango pertsona onuraduneko. Laguntzen zenbatekoa honela kalkulatuko da.

  • 120 euro, esnetarako behi eme ugaltzaile bakoitzeko, «2021eko NPBaren eskaera bakarrean» zehaztuta.
  • 106 euro, haragitarako behi eme ugaltzaile bakoitzeko, «2021eko NPBaren eskaera bakarrean» zehaztuta.70 euro, gizentzeko behi buru bakoitzeko, «2021eko NPBaren eskaera bakarrean» zehaztuta.
  • 70 euro, gizentzeko behi buru bakoitzeko, «2021eko NPBaren eskaera bakarrean» zehaztuta.
  • 7 euro, ardi buru bakoitzeko, «2022ko Urteko Nahitaezko Aitorpenean (DAO)» zehaztuta.
  • 9 euro, ahuntz buru bakoitzeko, «2022ko Urteko Nahitaezko Aitorpenean (DAO)» zehaztuta.
  • 70 euro, 2022-01-01ean ustiategian erroldatutako 6 hilabetetik gorako behi azienda suharra den buru bakoitzeko. Laguntza ezingo da inola ere izan 2019ko PFEZren aitorpenean zezen ikuskizunengatik aitortutako diru sarrerak baino handiagoa.
  • 98 euro, umetarako txerrama bakoitzeko, «2022ko Urteko Nahitaezko Aitorpenean (DAO)» zehaztuta.
  • 10 euro, 50 kilogramotik gorako gizentzeko txerri buru bakoitzeko «2022ko Urteko Nahitaezko Aitorpenean (DAO)» zehaztuta.
  • Euro bat, errunaldiko oilo buru bakoitzeko «2022ko Urteko Nahitaezko Aitorpenean (DAO)» zehaztuta.
  • Euro bat, gizentzeko oilasko buru bakoitzeko «2022ko Urteko Nahitaezko Aitorpenean (DAO)» zehaztuta.
  • 5 euro, untxi eme ugaltzaile bakoitzeko, «2022ko Urteko Nahitaezko Aitorpenean (DAO)» zehaztuta.
  • 50 euro, 2 urtetik gorako eta 2022-01-01ean ustiategian erroldatuta dauden haragi arrazako eme ugaltzaile bakoitzeko.
Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen inprimakiaren arabera (https://egoitza.gipuzkoa.eus), onuradun izaera lortzeko inongo debekurik ez duela erantzukizunpeko adierazpena jasoko du, 3/2007 Foru Arauak, 2007ko martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak,12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

2021eko ekitaldian ICM laguntza eskatu ez bazen (mendialdeetako eta muga natural nabarmenak dituzten beste aldeetako konpentsazioko kalte ordaina), eta ustiategitik kanpo lan egiten bada, eskatzaileak enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko du 2021ean lan egindako orduekin.

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak, erantsi beharreko gainerako dokumentazioarekin batera, nahitaez aurkeztuko dira Internet bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarira sartuz sinadura elektronikoaren edo pasahitz operatiboa erabilita, horretarako eskuragarri dagoen berariazko formularioa erabiliz. Eskaerak eta dokumentazio osagarria 23/2010 Foru Dekretuak, irailaren 28koak, Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duenak, aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza eskaerak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratzen den egunetik 2022eko maiatzaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dira, egun hau barne.

Laguntzen arteko bateragarritasuna

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin, direla estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak: betiere ez badira dagokion jarduketaren kostua edo europar araudiak ezarritako mugak gainditzen; eta horren inguruan beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Oinarri hauetan jasotakoekin bateragarriak diren dirulaguntzak jaso dituzten onuradunek laguntzak ematen dituen organoari jakinarazi beharko diote modu frogagarrian, hala legokiokeen kasuan, egindako itzulketaren agiriaren kopia erantsita.

 

Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzetan edozein aldaketa gertatuz gero, eta nolanahi ere, oinarri hauetan baimendutako kasuez kanpo dirulaguntza hauekin batera laguntzak jasoz gero, dirulaguntza emateari buruzko ebazpena aldatua izan daiteke.

Ebazpen Epea

Ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori amaitutakoan ez bada ebazpena jakinarazi, eskatzaileek eskaera ezetsitzat joko dute, administrazioaren isiltasunagatik

Araudi aplikagarria

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoa; eta hori garatzeko erregelamendua, apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Landa Garapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.