D Lerroa. Udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Gazteria

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako udalek haur, nerabe eta gazteentzako planak eta proiektuak garatzeko diru laguntzak.

Aurkezten diren laguntza eskaerak modalitate hauetako baten barruan egon beharko dira:

a) Bakarrik edo haur edo gazteen sustapenerako unitateen gidaritzapean, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat estrategikoak eta erreferentziazkoak diren proiektuak egitea, haien garrantzia, berezitasuna, dimentsioa, berritasuna edo erreplikagarritasuna (proiektu bat udalerri batean garatu eta sistematizatu ondoren, hura etorkizunean beste udalerri batzuetan ezarri ahal izatea) aintzat hartuta.

a.a) 1000 biztanle baino gutxiagoko zenbait udalerriren arteko lankidetza ekarriko duen proiektua.

b) Haur eta gazteen sustapenerako programa orokorrak kudeatu edo garatzeko hainbat urtetarako edo urtez urteko planak egitea, Gaztematikaren ildo estrategikoak tokian-tokian ezartzeko.

b1) Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko hiru urteko plan bat egitea, sustapeneko jarduketak eta zerbitzuak diseinatuz eta martxan jarriz.

b2) Udalaren Haur eta Gazteen Sustapen arloa garatzeko urtez urteko kudeaketa plan bat egitea.

b3) Sustapen zerbitzurik ez duten 1.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan haur, nerabe eta gazteen sustapenerako programa orokor bat egitea, programa hobetze aldera talde aholkularitzako bileretan parte hartzeko konpromisoaz.

Laguntzen zenbatekoa

450.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak.

Betebeharrak

 - Gipuzkoako Lurralde Historikoko Haur eta Gazteen Sustapenerako Erakundearteko Sareari, Gaztematikari, atxikita egotea edo atxekimendu agiria aurkeztea eskaerarekin batera.

- Haur eta nerabeen arloan eskuduntzak edota delegaritzak dituzten arduradun tekniko edota politikoa edukitzea.

- Behar diren lan bilerak egitea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritza Nagusiaren aholkularitza zerbitzuarekin.

- Urtean zehar egingo diren hiru foro teknikoetan parte hartzea, ordezkari baten bitartez.

- “Gaztesare” intranetean jasotako bere udalerriari buruzko datuak sartzea eta eguneratuta edukitzea.

- Beren politiken garapenean haur, nerabe eta gazteen parte-hartze egonkorra txertatzea.

- Haur, nerabe eta gazteen aukera berdintasuna bermatzea; horretarako, zeharka landuko dira generoen arteko berdintasuna, euskararen sustapena eta inklusioa.

Eskaerak

- Diru laguntza modalitate bakoitzerako eskaera indibidualizatua aurkeztu beharko da.
- b) modalitaterako eskaera a)  modalitatekoekin bateragarria izango da.
- Proiektua zenbait udalerriren artean lankidetzan egitekoa bada, horietako batek bere gain hartu beharko du proiektua aurkezteko erantzukizuna, gainerakoak ordezkatuz. Kasu horretan, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 10. artikuluan ezarritakoa betez, bai eskaeran bai diru laguntza emateko ebazpenean berariaz adieraziko da zein gauzatze konpromiso hartu dituen elkarteko kide bakoitzak eta zein den horietako bakoitzagatik aplikatu beharreko diru laguntzaren zenbatekoa, haiek ere pertsona onuraduntzat hartuko baitira.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2022ko martxoaren 26a
Amaiera: 2022ko 
maiatzaren 10a

Aurkeztu behar diren agiriak

- Dirulaguntza mota edo lerro  bakoitzari bereziki dagokion dokumentazioa, oinarri espezifikoetan adierazten denari jarraituz.
 - Garatu beharreko proiektuaren proposamena, beren jarduketen deskribapena biltzen duena, Udalaren eta Aldundiaren arteko lankidetza oinarrituko den proposamenari buruzkoa.

Justifikazio memoria aurkezteko epea

2022ko azaroaren 14ra arte.

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Gipuzkoako haur, nerabe eta gazteen sustapen alorreko dirulaguntzak. Diputatuen Kontseiluak 2022ko deialdia onartu zuen, 2022ko martxoaren 15ean egindako batzarraldian. (GAO 2022eko martxoaren 25ean, 58 alean).

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

On-line laguntza: Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

 Gaztegune - Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

 Telefonoa: 900 110 111  (astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30)

gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua

Tlf: 943 11 23 75  (astelehenetik ostiralera: 9:30-16:00)

kbartolome@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.