- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoa Digitala: Zibersegurtasuneko gaitasun aurreratuak enpresetan, operazioetan eta erresilientzian
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-04-14 - 2026-09-16 13:00
- Arloa: Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako ETE industrialen gaitasun operatiboa eta antolaketakoa indartzea zibersegurtasunaren arloan.
OnuradunakGipuzkoan kokatutako ETEak izango dira erakunde onuradunak, baldin eta erauzketako, eraldaketako edo produkzioko industria jarduerak, aurrekoen produkzio prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetako jarduerak eta informazioaren eta komunikazioen gizartearen arlokoak egiten badituzte.
Baldintza hau Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan enpresak alta egoeran duen epigrafearekin egiaztatuko da.
Ekintzak
Honako lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzea:
A motako proiektuak:
- Kudeatutako SOC zerbitzuak inplementatzea. Etengabeko monitorizazioa 24/7, alerten analisia, etab.
- SIEM/SOAR zerbitzu moduan ezartzea (SaaS).
- Zibererasoen aurrean erantzuteko simulakro aurreratuak.
- Adimen artifiziala integratzea, gertakariak detektatzeko eta lehenesteko.
B motako proiektuak:
- Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez.
- Zibersegurtasun plan bat idaztea.
- Ahuleziak detektatzeko eta kudeatzeko proiektuak.
- Industria-sare bateko aktiboen inbentarioa egiteko proiektuak.
- Zibersegurtasun arloko araudira edo gomendioetara egokitzea.
B motako proiektuetan ez dira diruz lagunduko hardware eta software kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.
Dirulaguntza emateko prozedura
Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, eta 5.oinarri espezifikoan adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.
Baldintzak
- Erakunde bakoitzak gehienez bi proiektu aurkeztu ahal izango ditu.
- Azken hiru urteetan antzeko lanak finantzatzeko dirulaguntza jaso duten zibersegurtasun lanak ez dira diruz lagunduko.
Zenbatekoa
- 50 enplegu baino gutxiagoko enpresak: diruz lagundu daitezkeen kostuen % 60.
- 50 eta 249 enplegu arteko enpresak: diruz lagun daitezkeen kostuen % 50.
- A motako proiektuak diruz lagunduko dira, %15 gehiago.
- A motako proiektuetarako, gehieneko dirulaguntza enpresa bakoitzeko: 20.000 €.
- B motako proiektuetarako, gehieneko dirulaguntza enpresa bakoitzeko: 15.000 €.
Ordainketa
- Aurreratzeko aukera.
- Jarduera amaitzean eta deskargua aurkeztean.
Hasiera
Dagokion deialdiaren urtean.
Deialdia
Berria
Ordezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea. Dirulaguntzak eskatzeko aplikazioan edozein pertsonak kudeatu dezake eskaera aurkezpena egin behar den unera arte. Momentu horretan, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFAk baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.
- Eider Sarasola
- 943112284
- berrikuntza@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.