- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Erakunde Berritzailearen Aurretiazko Ziurtagiriaren Txostena
- Eskaera epea: Epe barruan
- Azken eguna: 2026-12-31
- Berrikuntza
Deskribapena:
HelburuaErakunde Berritzailearen Aurretiazko Ziurtagiriaren Txostena. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 89 ter artikuluaren arabera.
Informazio orokorraBerrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren barruan, doako txostenak egiten ditu, Gipuzkoan zergak ordaintzen dituzten enpresa edo pertsona fisikoei aukera ematen dietenak berrikuntza teknologikoko jarduerak egiaztatzeko, Sozietateen gaineko Zergan (SZ) eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) kenkari fiskalak lortzeko. Eskaerak modu positiboan ebaluatzen badira, Zerga Ondorioetarako Kalifikazio Txosten bat egingo da.
I+G jarduerei lotutako txostenak SPRIren bidez eskatuko dira.
Eskuragarri dauden txosten motak1- ZERGA ONDORIOETARAKO KALIFIKAZIO TXOSTENA
- Xedea: Berrikuntza teknologikotzat joko den proiektu bat kalifikatzea, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Arauaren 63. artikuluaren (Berrikuntza teknologikoko jarduerengatiko kenkaria) eta 64 bis artikuluaren (Kreditu fiskalaren transferentzia) arabera.
- Eskatzaileak: Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak.
- Aplikazioa: Ziurtagiri hau onura fiskaletarako erabil daiteke, bai PFEZn, bai SZn.
- Epeak:
- Berrikuntza teknologikoko jarduerengatiko kenkaria (63. artikulua)
- Eskaera: 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, 2025eko abenduaren 31ra arte.
- Erantzuna: 2025eko abenduaren 31ra arte.
- Kreditu fiskalaren transferentzia (64 bis artikulua):
- Eskaera: urte guztian zehar.
- Erantzuna: 6 hilabatera arte.
- Baldintzak:
- Berrikuntza teknologikoko jarduerengatiko kenkarirako. Ez da beharrezkoa txostena eskatzea proiektua SPRIk (Fast Track) finantzatu badu, erakunde horrek ofizioz igortzen baitu.
- Kreditu fiskala transferitzeko, balorazioak oraindik gauzatzen hasi ez diren edo exekuzioaren lehen 9 hilabeteetan dauden berrikuntza proiektuetara egingo dira eta proiektuaren iraupen osorako.
- Araudia:
- 2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako lurralde historikoko Sozietateen gaineko zergari buruzkoa. 63. artikulua. Berrikuntza teknologikoko jarduerengatiko kenkaria.
- 17/2015 Foru Dekretua, ekainaren 16koa, Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua onesten duena. 34. artikulua. Ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerengatiko kenkariak aplikatzeko txosten arrazoitua.
2- ERAKUNDE BERRITZAILEAREN AURRETIAZKO ZIURTAGIRIAREN TXOSTENA
- Xedea: Erakunde bat berritzailetzat jotzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 89 ter artikuluaren arabera (Hazkunde potentzial handiko erakundeak finantzatzeagatiko kenkaria).
- Eskatzaileak: Pertsona juridikoak bakarrik.
- Aplikazioa: Ziurtagiri hau onura fiskaletarako erabil daiteke, bai PFEZn, bai SZn.
- Araudia:
- 3/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzkoa. 89 ter artikulua. Hazteko ahalmen handia duten erakundeak finantzatzeagatiko kenkaria.
- 33/2014 Foru Dekretua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua. 70. artikulua. Hazkunde potentzial handia duten erakundeei finantzaketagatiko kenkaria aplikatzeko baldintzak.
- Epeak:
- Eskaera: borondatezko autolikidazio-aldia hasi aurretik.
- Erantzuna: 3 hilabetera arte.
3 - GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN DEIALDIETAN ONARTUTAKO BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOKO PROIEKTUAK
- Ofizioz emango dira enpresen proiektuei buruzko kalifikazio-txostenak, deialdi hauetan:
- Quantum
- Produktu 4.0
- BerriTek+
- Smart I+G
- Irizpide gakoetan gehieneko puntuazioaren % 50 edo gehiago lortzen duten proiektuek automatikoki jasoko dute txostena.
Berrikuntza Teknologikotzat jotzen da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 63. artikuluan jasotako definizioaren arabera, honako hauek ahalbidetzen dituen aurrerapen teknologikoa:
- Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak edo hobetuak sartzea.
- Enpresan negozio-prozesu berriak edo hobetuak ezartzea, lehiakortasuna hobetzeko.
Negozio-ondasun, -zerbitzu edo -prozesuak berritzat edo hobetutzat joko dira, baldin eta, teknologiaren ikuspegitik, ezaugarri edo aplikazio desberdinak badituzte lehendik zeudenekiko.
Ez dira berrikuntza teknologikotzat hartzen:
- NFISen 64. artikuluan jasotako salbuespen guztiak.
- Berrikuntza zientifiko edo teknologiko esanguratsurik gabeko jarduerak.
- Produkzio-plangintza, kalitate-kontrola, normalizazioa, merkatu-azterketak, prestakuntza, etab.
Erakunde berritzailea, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauan ezarritako baldintzak betetzen dituena. 89 ter artikulua. Hazteko ahalmen handia duten erakundeak finantzatzeagatiko kenkaria.
- Etorkizun hurbilean, bere sektoreko teknikaren egoerarekin alderatuta, produktu, zerbitzu edo prozesu berriak edo nabarmen hobetuak garatzea, eta horrek teknologia- edo industria-porrota izateko arriskua izatea. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, erregelamendu bidez ezartzen den organoak txosten arrazoitua egingo du.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 62. artikulutik 64.era bitartekoetan definitutako ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egitearen ondoriozko gastuak eta inbertsioak ustiapen-gastu guztien % 10 izatea gutxienez, akzioak edo partaidetzak harpidetu aurreko hiru zergaldietatik batean gutxienez. Aurreko zergaldi bat urtebetetik beherakoa denean, eta ehuneko hori zehazteko, ustiapen-gastuak urtebetera igoko dira.
Txostenak emango dira, soil-soilik, azalpenean definizio osoa eta argia aurkezten duten proiektuetarako, baldin eta eskatutako balorazioarekin bat datozen datu egiazkoak ematen badituzte, sor daitezkeen erantzukizunei kalterik egin gabe.
Era berean, azterketa egokia bermatzeko, erakunde eskatzaileek ebaluazio-prozesuan lagundu beharko dute, Berrikuntza Zerbitzuak egindako galdetegiaren atal guztiak osorik betez.
MEMORIA EGITEKO MODUAREN GIDOI ORIENTAGARRIA
1. Eskabide-inprimakia
2. Eskabide-orriari proiektua deskribatzen duen memoria erantsi behar zaio, gehienez ere 20 orrialdekoa, hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita.
- KALIFIKAZIO-TXOSTENA ZERGA-ONDORIOETARAKO. Memoria horretan, erakunde eskatzaileak eta azpikontratatutako pertsonek edo erakundeek garatu beharreko jarduerak zehaztuko dira, bai eta horren ondoriozko gastu eta inbertsioei dagozkien zenbatekoak ere, urtero periodifikatuta.
- ERAKUNDE BERRITZAILEAREN AURRETIAZKO ZIURTAGIRIAREN TXOSTENA. Memoria horretan zehaztuko dira erakunde eskatzaileak eta azpikontratatutako pertsonek edo erakundeek garatzea aurreikusten dituzten produktu, zerbitzu edo prozesu berriak edo hobetuak, proiektua garatzeko egutegia eta fase bakoitzari esleitutako gastu eta inbertsioen aurreikuspena, bai eta kalkulatzen diren porrot teknologiko edo industrialaren arriskuen xehetasuna ere.
Edukia adierazitako ataletara egokitu behar da. Ez da eranskin gehigarririk baloratuko.
- Garatu beharreko jardueraren deskribapena
- Proiektuaren egokitasuna eta beharra
- Aurreikusitako garapenen deskribapen teknikoa eta irismena/mugak
- Izaera berritzailea eta berritasun teknologikoa
- Arrisku teknologikoak edo industrialak
- Lan-plana
- Lanaren plangintza eta egitura
- Lantaldea eta lankidetzak
- Azpiegiturak, ekipamendua eta baliabide materialak
- Aurrekontua eta gastuen eta inbertsioen aurreikuspena.
- Urteko eta faseko gastuen zenbatespena, barne-kostuak, lankidetzak eta azpikontratazioak bereizita.
- Bideragarritasun-plana (erakunde berritzailearen aurretiazko ziurtapen-txostenetarako)
- Inpaktua
- Erakunde eskatzailearen deskribapena
- Espero diren edo lortu diren emaitzak eta inpaktuak
- Merkatuaren eta lehiaren azterketa
- Berrikuntza
- 943112039
- txostenakZOKT@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.