Laguntza enpresa sortzeko prozesuan-TXEKINBERRI: Bideragarritasun-Plana (II. eranskina)


  • Egoera: Epe barruan
  • Eskaera epea:  2026-09-02 - 2026-12-15 13:00
  • Arloa: Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Ekintzaileari laguntzea da, bideragarritasun-plan bat egiteko aukera eskainiz, negozio-ideiari esperientzia duen erakunde baten babesa emateko.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Pertsona edo talde sustatzaileari ideia heltzeko eta «bideragarritasun-plana» egiteko prozesuan laguntzeko ekintzak izango dira (enpresa-ideia definitzen denetik garatzen den arte) 

Dirulaguntzak gauzazko laguntzatzat hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

Hartzaileak

Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Laguntzen zenbatekoa

Gauzazko laguntzaren zenbatekoa kostu hautagarriaren % 100era iritsi ahal izango da, 2.000 euro gehienez. Aurkeztutako aurrekontua BEZ barne izango da.

Emakida-prozedura

Lehiarik gabeko norgehiagoka: aurrekontu-baliabideak agortu arte, eskabideak jasotzen diren hurrenkeraren arabera eta eska dakiekeen informazio guztia beteta.

Bete beharreko epeak

Eskaera egiteko epea: 2026/09/02tik 2026ko abenduaren 15eko 13:00ak arte

Jarduerak hasteko epea: 2026/04/01etik aurrera

Jarduerak 2027/03/31 baino lehen amaitzeko epea

Araudi aplikagarria

Ekintzailetza sustatzeko Txekinberri dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2026ko deialdia Programa hori Diputatuen Kontseiluak  hartu du 2026ko uztailaren 21eko bilkuran (2026ko irailearen 01ekoa GAO 165 zk.)

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek bateraezinak izango dira helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk emandakoekin.

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
Eska ezazu laguntza berri bat Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)