- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Pertsonen Enpresa Programa: Enpresa-Kultura
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-06-09 - 2026-07-21 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaLangileen ongizate-maila eta inplikazioa nahiz enpresen lan-egoera eta -giroa hobetzea
OHARRA:Proiektuaren eskaera elektronikoki sinatu behar da (ordezkaritza eskuordetzea aukeratuz gero, dirulaguntzetarako ordezkaritza korporatiboa behar da, ez du balio balizko ordezkaritzak)
Erakunde onuradunakHonako hauek izango dira onuradunak:
Gipuzkoan diharduten enpresak (egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan)
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak
a) Prozesuak, kultura, kudeaketa, inguruneak eta/edo antolamendua eraldatzea edo hobetzea, azken batean, enpresaren inplikazioa, motibazioa eta, ondorioz, estrategia hobetzea eragiten duen edozein ekintza, bere entitateko pertsonen inguruan.
b) Entitateko pertsonen ongizate-maila hobetzea eta absentismo mailak murriztea helburu dituzten proiektuak aztertzea eta garatzea.
c) Lan-eremuan sartzen ari diren belaunaldi berrietan nagusi diren balioak ulertzea, enpresak horiekin lerrokatutako balioak izan ditzan eta enpresan lan egiteko enpresa erakargarria izan dadin.
d) Lanpostuetan xedea eta autonomia bilatzea sustatzen duten egiturak eta prozesuak txertatzea.
e) Enpresetan autokudeatutako taldeen bidez funtzionamendua ezartzeko prozesuak txertatzea.
f) Aipatutako edozein jarduera-eremutan aurretiazko ekimen pilotuen sentsibilizazioan eta abiaraztean eragina duen edozein ekimen.
g) Langileen ongizatea eta inplikazioa hobetzen laguntzen duen beste edozein ekintza, bai eta enpresen lan egoera eta langiroa hobetzen laguntzen duena ere.
Dirulaguntzaren ehunekoa eta gehieneko zenbatekoak
Honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz, 4.2 oinarrian ezarritako mugak gainditu gabe:
- Aholkularitza eta laguntza teknikoko gastuak (aholkularitza-gastuei dagozkien diruz lagun daitezkeen kostuen %75eraino).
- Barne pertsonaleko gastuak; ez dute gaindituko proiektuaren gastu guztien % 50a (barne pertsonalaren gastuen %50, gehienez).
- Jarduera bakoitzeko ez dira 40.000€ baino gehiago izango.
- Partaideen eta kostuen zehaztapena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Proiektuaren memoria (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko uztailaren 21ean, 13:00etan amaituko da.
- Jarduerak hasteko epea: 2026ko ekainaren 1etik aurrera has daitezke.
- Proiektuen exekuzio data: 2027ko ekainaren 1a.
- Proiektuak justifikatzeko data: 2027ko uztailaren 1a.
“PERTSONEN ENPRESA” programaren oinarri arautzaileak eta II.ERANSKINA - PERTSONENGAN OINARRITUTAKO ENPRESA-KULTURA SUSTATZEKO LAGUNTZAK. (Oinarriak: 2025/03/04ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/03/25eko GAO 57 zk.).
Oinarri arautzaileen aldaketa (I. ERANSKINA) eta "PERTSONEN ENPRESA" programaren 2026 urteko deialdia (II. ERANSKINA). (Oinarriak: 2026/05/29ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2026/06/08ko GAO 105 zk.).
Dirulaguntzak emateko prozeduraDirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, oinarri espezifikoetan jasotako laguntza lerro bakoitzeko deialdia eta hautaketa prozedura bakarra eginez.
Bateragarritasuna edo bateraezintasunaOinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak, bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko nahiz nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk xede bererako eman ditzakeen beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideak, betiere 8. oinarrian aurreikusitako intentsitateak gainditzen ez badituzte. Intentsitate horiek, proiektu-tipologia bakoitzerako oinarri espezifikoetan zehazten dira.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatuEkonomia Sustapeneko Zerbitzua
- Kudeaketa administratiboa: 943.112009
- Kudeaketa teknikoa: 943.112287
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
- Amaia Lizeaga
- 943112287
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.