- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa. III. eranskina (EMEKIN Bideragarritasunplana).
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-04-01 - 2025-12-04 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEnpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza eta tutoretza ematea.
DeskribapenaEnpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa-proiektuei laguntzeko dirulaguntzak.
Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.
Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten emakumeak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.
Diruz lagunduko diren jarduerakBideragarritasun plana: pertsona edo talde sustatzaileari, ideia ontzeko eta bideragarritasun planaren eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez
Enpresa sortzeko aholkularitza-zerbitzuak ematerakoan, proiektu bakoitzeko gehienez ere 25 orduko ordu-dedidazio hautagarria aurreikusten da bideragarritasun-planerako.
Dirulaguntzak emateko prozeduraLehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.
Bateragarritasuna ala bateraezintasunaDirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.
Bete behar diren epeak2025/01/01 – 2025/06/30 bitartean hasitako proiektuak
- Eskaera egiteko epea: 2025eko uztailaren 8raino, 13:00etan.
- Gauzatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko irailaren 30era.
- Justifikatzeko epea: 2025eko irailaren 30eraino.
2025/07/01 – 2025/11/30 bitartean hasitako proiektuak
- Eskaera egiteko epea: 2025eko abenduaren 4raino, 13:00etan.
- Gauzatzeko epea: 2025eko uztailaren 1etik 2026ko martxoaren 31ra.
- Justifikatzeko epea: 2025eko apirilaren 7raino.
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren oinarri arautzaileak. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2022ko ekainaren 21an erabakiz onartu zen (2022ko uztailaren 04koa GAO, 126 zk).
- «Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa»ren 2024ko deialdia. Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2024ko apirilaren 30eko erabakiz onartu zen (2024ko maiatzaren 13ko GAO, 91 zk).
- Informazioa eta dokumentuak → https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/emakumeekintzailea
- Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa → http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua
- Telefonoak:
- Kudeaketa teknikoa: 943-112287
- Kudeaketa Administratiboa: 943-113770
- Marisa Gabilondo
- 943112287
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.