Oinarri teknologikoko enpresak eta/edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa: IV. eranskina (TXEKINTEK)


  • Egoera: Epe barruan
  • Eskaera epea:  2026-06-03 - 2026-10-22 13:00
  • Arloa: Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Ekimen pertsonaleko enpresa proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa sarea dibertsifikatzen laguntzeko

Deskribapena

Ekimen pertsonaleko enpresa proiektu berrietan laguntzea, Gipuzkoako enpresa sarea dibertsifikatzen laguntzeko, haren izaera eraldatzailean eta balio erantsi handian oinarrituta, eta arreta berezia jarrita EAEko RIS–3 estrategiarekin lerrokatuta daudenetan (lehentasun estrategikoak, aukera eremuak eta zeharkako ekimen traktoreak).

Entitate onuradunak
  1. Pertsona fisikoak, oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
  2. Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.
Dirulaguntzaren xede jarduerak

Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.

BIC GIPUZKOAk babestuko dituen enpresa ekimenak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:

  • Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea. 
  • Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak. 
  • Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa. 
  • Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
  • Maketa eta prototipoak egitea.
Dirulaguntzen zenbatekoa

Laguntza kostu hautagarrien %100era iritsi ahal izango da. Hala ere, gauzatze-epean enpresa berri bat eratzen ez den barne-ekintzailetzaren kasuan, laguntzak ezin izango du gastu hautagarrien %70 gainditu.

Enpresa-proiektu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 40.000,00 eurokoa izango da.

Dirulaguntzak emateko prozedura

 Dirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.

Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari.

Betetzeko epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea 2026ko urriaren 22an, eguerdiko 13:00etan bukatuko da.
  • Jarduerak hasteko epea: Jarduerak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
  • Proiektuen exekuzio data: 2028ko martxoaren 30en.
  • Proiektuen justifikazio data: 2028ko maiatzaren 02an.
Araudi aplikagarria Eskaera egiteko urratsak Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

 Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua

  • Telefonoak:
    • Kudeaketa teknikoa: 943112227
    • Kudeaketa administratiboa: 943112218
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
Eska ezazu laguntza berri bat Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)