Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko programa: II. Eranskina (TXEKIN – Bideragarritasun–plana).


  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2025-07-07 13:00
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea.

Deskribapena

Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea – BIDERAGARRITASUN PLANA.

Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

Pertsona onuradunak

Gipuzkoan abian jarriko den enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonak, edozein dela ere hartzen duten forma juridikoa, eta gutxienez enplegu bat sortzeko aurreikuspena dutenak.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Pertsona edo talde sustatzaileari, ideia umotzreko eta Bideragarritasun planaren  eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta  Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzaren tasa % 100eraino izango da, ezarritako moduluen sistematik eratortzen diren  kostuak hartuz oinarri gisa.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Lehiarik  gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.

Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna

Dirulaguntza hauek  ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin.

 

Bete behar diren epeak

2025/01/01- 2025/06/30 bitartean hasitako proiektuak

  • Eskaera egiteko epea: 2025eko uztailaren 8an, 13: 00etan.
  • Gauzatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik 2024ko irailaren 30era.
  • Justifikatzeko epea: 2025eko irailaren 30eraino.

2025/07/01 – 2025/11/30 bitartean hasitako proiektuak

  • Eskaera egiteko epea: 2025eko abenduaren 4raino, 13:00etan.
  • Gauzatzeko epea: 2025eko uztailaren 1etik 2026eko martxoaren 30eraino.
  • Justifikatzeko epea: 2026eko apirilaren 7raino.
Araudi aplikagarria Eskaera egiteko urratsak Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

 Ekonomia Sustapeneko Zerbitzua

  • Telefonoak:
    • Kudeaketa teknikoa:  943–112252
    • Kudeaketa administratiboa: 943–113770
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.