Enpresak sortu eta garatzeko prozesua sustatzeko programa: III. eranskina (EMEKIN – Laguntza eta tutoretza).


  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2025-12-04 13:00
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Helburua

Enpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresaproiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulaguntzak.

Deskribapena

Enpresa sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa–proiektuei laguntza eta tutoretza emateko dirulaguntzak.

Dirulaguntzak GAUZAZKO LAGUNTZATZAT hartuko dira, eta pertsona onuradunari eskubidea emango zaio enpresak sortzeko prozesuan laguntza jasotzeko.

Pertsona onuradunak

Emakumeek sortutako enpresak, aldez aurretik bideragarritasun–plana EMEKINen dinamikaren barruan egin dutenak eta, gainera, laguntza–eskaera aurkezteko unean JEZen alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Laguntza eta tutoretza entitate homologatuen bidez emango da, eta honako esparru hauek hartu ahal izango ditu: 

  • Kontabilitateko, liburuak edukitzeko, aholkularitza fiskaleko eta laneko jardueretan laguntzea.
  • Enpresa–zuzendaritza eta kudeaketari buruzko aholkularitza.
  • Jarduera juridikoak (jabetza intelektuala barne) eta aholkularitza DBLOn.
  • Merkaturatzea, marketina eta komunikazioa: estrategiak, logotipoaren eta irudi korporatiboaren diseinua eta oinarrizko papergintza; diseinua, errotuluak eta katalogoak; publizitate–kanpainen diseinua (merkaturatzea).
    • Interneten posizionatzea.
    • Merkatu–azterketak.
  • Iraunkortasuna eta ingurumena eta ekonomia zirkularra.

Enpresa sortzeko aholkularitza–zerbitzuak ematerakoan, proiektu bakoitzeko gehienez ere 25 orduko ordu–dedidazio hautagarria aurreikusten da laguntzarako eta tutoretzarako.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Lehiarik gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren arabera.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin. 

Bete behar diren epeak

2024/12/01- 2025/12/31 bitartean EJZn alta emandako enpresak:

  • Eskaera egiteko epea: 2025eko apirilaren 30eraino, 13: 00etan.
  • Gauzatzeko epea:2024ko abenduaren 1etik 2025eko irailaren 30era.
  • Justifikatzeko epea:2025eko irailaren 30eraino.

2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 30era bitartean EJZn alta emandako enpresak

GARRANTZITSUA: Dirulaguntza–eskaera aurkezten duen momentuan EJZn alta eman zutenetik 5 hilabete baino gehiago igaro ez direnak:

  • Eskaera egiteko epea: 2025eko abenduaren 4raino, 13:00etan.
  • Gauzatzeko epea: 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko apirilaren 30era.
  • Justifikatzeko epea: apirilaren 30eraino.
Araudi aplikagarria Eskaera egiteko urratsak Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Ekonomia Sustapeneko zerbitzua

  • Telefonoak:
    • Kudeaketa teknikoa: 943–112287
    • Kudeaketa administratiboa: 943–113770
Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.