- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
"Enpresak Berritzen: Ekonomia Berdea" laguntza programa
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2026-06-15 - 2026-07-15 13:00
- Arloa: Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
HelburuaEkonomia berdearen irizpideak jarraituz, Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetuko duten inbertsioak bultzatzeko
Erakunde onuradunak- Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan izatea.
- Enpresa txiki eta ertaina izatea
- 5 eta 249 langile artean izatea
- Egungo ekipamenduaren ordez, efizientzia handiagoko beste bat jartzea, ekonomia berdearen irizpideak jarraituz. Ordezkatutako ekipoen balio-bizitza amaitu beharko da, berrerabili ezin izateko moduan.
- Ez dira diruz lagunduko:
- Finantza errentamenduan erostea.
- Ondasun edo ekipamendu desberdinak metatzea eskabide berean, nahiz eta elkarrekin lotuta egon.
- Egokitzapen-gastuak, obra zibila, instalazio osagarriak edo inbertsioa instalatzeko, abian jartzeko edo egokitzeko aldez aurretik, modu osagarrian edo beharrezkoa den beste edozein gastu, barne hartuta, adierazpen gisa eta ez mugatzaile gisa, elektrizitateari, iturgintzari, aireztapenari, ainguraketei, egiturazko errefortzuei edo espazio fisikoaren egokitzapenari dagozkionak.
- Ekipamendua egokitzea edo ordeztea, indarrean dagoen ingurumen araudiari egokitzeko.
- Tresnak eta material suntsikorra.
- Ibilgailuak, barne erabilerakoak izan ezik, hala nola, orga jasotzaileak eta pala kargatzaileak.
- Eraikinak eraberritzea, eraikinen inguratzailearen isolamendua hobetzea (leihoak, itxiturak…) eta eraikinen energia ziurtapena.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko zentro batean aplikatzekoak ez diren proiektuak.
- Diruz lagundu daitezkeen proiektuko kostuen % 50 lagunduko da diruz.
- Eskaera bat onartuko da enpresa bakoitzeko, eta dirulaguntza, gehienez, 40.000,00 eurokoa izango da.
- Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000,00 eurokoa izango da (BEZik gabe). Diruz laguntzeko moduko aurrekontuak gutxieneko zenbateko horretara iristen ez dituzten eskabideak ez dira onartuko.
- Memoria Aurrekontua batez besteko plantilla (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Enpresa-kategoriaren adierazpena (nahitaezkoa, ereduaren arabera)
- Eskaeraren kopia/proformako faktura (nahitaezkoa)
- Batez besteko plantillaren ziurtagiria (nahitaezkoa)
- Ogasuna eta Gizarte Segurantza ziurtagiriak (nahitaezkoa, egiaztapen automatikoari uko eginez gero)
- Eskaerak aurkezteko epea: 2026ko ekainaren 15ean 9:00tan hasiko da. Epe hori amaituko da 2026ko uztailaren 15ean, 13:00etan. (aurrekontua agortzen bada, epea lehenago itxiko da).
- Hasteko epea: Proiektuak 2026ko maiatzaren 1etik aurrera hasiak izan ahalko dira.
- Proiektuak justifikatzeko data: Era berean, proiektuak justifikatzeko data ez da inola ere izango 2027ko apirilaren 30a baino geroagokoa.
Enpresak Berritzen: Ekonomia Berdea programaren 2025eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2025/09/23ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2025/09/29ko GAO 185 zk.).
Enpresak Berritzen: Ekonomia Berdea laguntza programaren oinarri arautzaileen aldaketa eta 2026ko deialdia (2026/005/26ko Diputatuen Kontseiluaren erabakiz onartu zen - 2026/06/10ko GAO 107 zk.)
Dirulaguntzak emateko prozedura
Dirulaguntzak elkarren arteko lehiarik gabeko prozeduraren bidez emango dira.
Bateragarritasuna edo bateraezintasuna- Oinarri arautzaile hauetan ematen diren dirulaguntzak bateraezinak izango dira helburu bererako Gipuzkoako Foru Aldundiko beste laguntza batzuekin, eta bateragarriak helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin, Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuak emandakoekin, baldin eta proiektuaren kostu osoa gainditzen ez badute.
- Entitate onuradunak oinarri arautzaile hauen babesean emandako dirulaguntzekin bateragarri den beste dirulaguntzaren bat lortzen badu, modu frogagarrian jakinarazi beharko dio dirulaguntza ematen duen organoari.
Aurrekontua guztira: 1.500.000 €
- 2026ko partida: 1.000.000 €
- 2027ko partida: 500.000 €
Ekonomia Sustapeneko zerbitzua:
- Kudeaketa administratiboa: 943.112009
- kudeaketa teknikoa: 943.112217
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
- Ana Ibarguren
- 943112217 / 943112009
- sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.