Herritarren proiektuak. Etorkizuna Eraikiz. Gipuzkoa Taldean - I. 1 eranskina


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Estrategia

Deskribapena:

Deskribapena eta jarduera lagungarriak

Oinarri hauen bitartez arautzen diren dirulaguntzen xedea da Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean ekimenaren esparruan Herritarren Proiektuak finantzatzea: Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak. 

Proiektuak honako eremu tematikoetara mugatuko dira:

 - Gobernantza publiko kooperatiborako eredu berriekin lotura duten proiektuak, hala badagokio, maila anitzeko dimentsioa txertatuz.

- Lurralde-garapen komunitarioko proiektuak, jarduera komunitarioa eta komunitatea eraikitzeko ikuspegia sustatzera bideratuak, lankidetzaren kultura, erantzunkidetasuna, gizarte-inplikazioa, talde-lana eta abar sustatuz.

- Gazteen parte-hartzeari zuzendutako proiektuak.

 

Entitate onuradunak

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek edota interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, bakarka zein taldeka, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko puntuan jasotzen diren jarduera eremuren batean.

Kontuan hartuta elkarlana bera berrikuntza bat dela, deialdiak sustatzen du proiektuak, dirulaguntza lortzeko, pertsona edo erakunde batek baino gehiagok elkarrekin edo talde bezala proposatzea.

Emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Balorazio irizpideak

a) Proiektuaren jarduera esparrua, motibazioa, beharra eta egokitasuna hautatutako eremuetan. 20 puntu.
b) Proposamenaren diseinua, lan plana eta proiektuaren planifikazioa. 20 puntu.
c) Proiektuak Etorkizuna Eraikiz ereduaren metodologian duen egokitasuna. Proiektuan garatuko diren jarduera praktikoen maila eta esperimentazio maila. 16 puntu.
d) Proiektuaren aukera, helburuak, xedea eta kolektibo hartzailearen garrantzi kuantitatiboa eta kualitatiboa. 10 puntu.
e) Parte-hartzaileak eta proposatutako lankidetza. 15 puntu.
f) Proiektuaren eragina, jasangarritasuna eta errepikagarritasuna. 15 puntu.
g) Hedapen plana: gauzatuko diren ekitaldiak, komunikazioak eta jardunaldiak. 4 puntu.

Aurrekontua

Deialdi honetan emango diren laguntzen kopurua bostehun mila euro (500.000 €) izango da guztira.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 45.000 euro emango da.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren 9an amaituko da, 12:00etan.

- Proiektuen hasiera: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Proiektuen amaiera: 2023ko irailaren 17an amaituko da.

- Proiektuak gauzatu direla zuritzen duen kontua aurkeztu beharko da 2023ko urriaren 17a baino lehen eta proiektuaren kostu osoarengatik.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio osoa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren Dirulaguntzen atariaren bitartez (https://www.gfaegoitza.eus).

Dokumentazio hori II. eranskineko 5. atalean dago.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Estrategia Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntza jasotzen bada, aurrekontuaren % 100 zuritu beharko da.

Dirulaguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak xede bereko beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Aplikatu beharreko araudia

2022ko martxoaren 22ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2022ko apirilaren 1eko GAO, 63. zk)

Informazio gehiago

2022ko apirilaren 6an, 15:30ean, Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean dirulaguntza deialdiaren aurkezpen orokorra egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Gunean (Gipuzkoa Plaza z/g - 20004 Donostia). Aurkezpen hori telematikoki jarraitu ahal izango da Zoom estekaren bidez. Esteka hori bigarren aukera hori aukeratzen duten pertsonei bidaliko zaie. Aurkezpen horretan, interesdunek deialdiko zalantzak argitu ahal izango dituzte.

Ekitaldia behar bezala antolatu ahal izateko, parte hartuko duten pertsonei eskatzen zaie mezu elektroniko bat bidal dezatela anaisabelruiz@gipuzkoa.eus helbidera, “Gipuzkoa Taldean 2022” deialdiari erreferentzia eginez gaian, eta Guneara zenbat pertsona joango diren adieraziz, edo, hala badagokio, helbide elektroniko bat emanez Zoom esteka jasotzeko.

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Estrategia
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.