C.3. Eskola umeek igerian ikasteko sustapen jarduerak


  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2025-07-01
  • Kirolak

Deskribapena:

Helburua

Lehen hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dauden igeriketan ikasteko jarduerak antolatzeko dirulaguntzak.

Xedea

Lehen hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dauden igeriketan ikasteko jarduerak antolatzea.

Laguntzen zenbatekoa

150.000,00 €.

Hartzaileak

Gipuzkoako ikastetxeak. Halaber, hezkuntza bereziko ikastetxeek, lehen hezkuntzako ikastetxeetako hezkuntza bereziko ikasleen gelek eta eskola unitarioek beren ikasle guztiekin parte hartu ahal izango dute.

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2025eko uztailak 1.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

-C.3. Gauzatutako jardueraren gastuen eta diru-sarreren memoria eta balantze xehatua

-kirol-instalazioaren zuzendaritza teknikoak edo irakasleek jarduera egin dela egiaztatzen duen ziurtagiria ere.

-Gastuen frogagiria. Gastuen Faktura sailkatua

 

Ebazpen epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2025eko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2025eko maiatzaren 1ean egindako batzarraldian (GAO: 2025-05-26; 97. zenbakia)

Informazio osagarria

JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA

Artur Gonzalez 943 11 24 97/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Ion Treku 943-112498 / e-maila: itreku@gipuzkoa.eus

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.