- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
A.4. Gipuzkoako toki erakundeak. Jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak, gipuzkoarrei zuzenduta
- Egoera: Epez kanpo
- Eskaera epea: 2025-07-08 - 2025-07-08
- Arloa: Kirolak
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako toki erakundeei dirulaguntzak ematea, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko.
XedeaGipuzkoako toki erakundeei dirulaguntzak ematea, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko. Zehazki, lerro honen bidez, diruz lagunduko dira 2024-2025 denboraldian egingo diren programa hauek:
- KOZ – Kirol Orientabide Zerbitzua (A.4.a)
- Lan bizitza eta familia jarduera fisikoa bateragarri egitera zuzendutako esku hartzeko programak (A.4.b)
- 65 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.c)
- Nerabeen artean (12-18 urte) jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.d)
- Udalerri txikietan kirol programak ezartzea (A.4.e)
- Emakumeok Mugimenduan kanpainarekin lotuta, emakumeentzako kirola edo jarduera fisikoko programak garatzea. Horien artean jatorri anitzeko emakumeei zuzendutako egitasmoak ere bertan biltzen dira (A.4.f)
300.000,00 euro.
HartzaileakGipuzkoako toki erakundeak.
BaldintzakOinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.
Eskaerak aurkezteko azken eguna2025eko uztailaren 1a.
Aurkeztu beharreko dokumentazioaDirulaguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan adierazitako agiriak.
Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak:
A.4.a) atalean sartutako jardueretarako:
- programaren deskribapena eta balantzea, balantzearen egiaztapena eta memoria.
A.4.b) atalean sartutako jardueretarako:
- programaren deskribapena eta balantzea, balantzearen egiaztapena eta memoria.
A.4.c) atalean sartutako jardueretarako:
- programaren deskribapena eta balantzea, balantzearen egiaztapena eta memoria.
A.4.d) atalean sartutako jardueretarako:
- programaren deskribapena eta balantzea, balantzearen egiaztapena eta memoria.
A.4.e) atalean sartutako jardueretarako:
- programaren deskribapena eta balantzea, balantzearen egiaztapena eta memoria.
A.4.f) atalean sartutako jardueretarako:
- programaren deskribapena eta balantzea, balantzearen egiaztapena eta memoria.
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.
Isiltasun administratiboaren efektuakEskaera ezetsitzat jotzen da.
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaJARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA
Artur González 943 112497 / e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus
Ibai Saavedra 943 112131 / e-mail: isaavedra@gipuzkoa.eus
- Artur González
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.