- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Laguntzak, bekak eta dirulaguntzak
Gipuzkoako ikastetxeetan jarduera fisikoko eta kiroleko programak: 2026-27 denboraldiko Jolas Hezi, Multikirola eta Igeriketa Sustapen kanpaina
- Egoera: Epe barruan
- Eskaera epea: 2026-06-01 - 2026-09-30
- Arloa: Kirolak
Deskribapena:
HelburuaGipuzkoako ikastetxeei Multikirola, Jolas Hezi eta igeriketako kanpainaren iraupen eta garapenerako dirulaguntzak ematea.
XedeaLerro honen xedea da Jolas Hezi eta Multikirola programen iraupena eta garapena arautzea, bai eta Gipuzkoako ikastetxeetan igeriketan hasteko kanpaina arautzea ere.
Lerro honetan, 2026-2027 ikasturtean egingo diren jarduerak diruz lagunduko dira.
Laguntzen zenbatekoa
- 6.480.000 euro
Gipuzkoako ikastetxe publikoak, itunpekoak eta pribatuak, kirol-erakundeak eta toki erakundeak, ikastetxetako guraso elkarteak eta Gipuzkoako beste elkarte batzuk ikastetxetan kontratua badute eta programa gauzatzeko ardura badute.
BaldintzakOinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
Eskaerak aurkezteko azken eguna2026ko irailaren 30a
Aurkeztu beharreko dokumentazioaDirulaguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan adierazitako agiriak eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak
Dokumentazioa aurkezteko hiru fase daude:
- ESKAERA.Ekainaren 01etik irailaren 30era: KirolData aplikazioan 2026-2027 denboraldiari dagokion Jolas Hezi,Multikirola eta igeriketa kanpaina programarako aurreikuspenaren txostena.
- ORDAINKETA ESKAERA.2027ko otsailaren 01etik otsailak 25era: Jarduerari lotutako langileen RCL,RNT edo nominak aurkeztu beharko dira.
- ZURIKETA. 2027ko ekainaren 01etik ekainaren 30era.
- 2026-2027 denboraldiari dagokion Jolas-Hezi , Multikirola eta igeriketa sustapen kanpaina programaren xehetasunak(web formularioa).
- Diruz lagundutako jardueraren balantze ekonomikoaren gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua.
- Formazio,material erosketaren edo/eta igeriketa kanpainako gastuen fakturak.
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren efektuakEskaera ezetsitzat jotzen da
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaJARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA 943-112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
- JFK
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.