Kirol arloko dirulaguntza Gipuzkoako kirol klub, elkarte eta sozietate anonimoentzat


  • Egoera: Epe barruan
  • Eskaera epea:  2026-07-01 - 2026-09-15
  • Arloa: Kirolak

Deskribapena:

Helburua

Gipuzkoako kirol klubei, kirol elkarteei eta kirol sozietate anonimoetako kirol atalei dirulaguntzak..

Xedea

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak ematea Gipuzkoako kirol-klub, kirol-elkarte, kirol-sozietate anonimo eta kirol-atalei, lurraldeko kirol-eskaintza asoziatiboa mantendu eta garatzeko eta kluben jarduerak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol-politikekin lerrokatzeko.

Laguntzen zenbatekoa

1.628.500,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako klub, kirol elkarte eta kirol sozietate anonimoen kirol atalak.

Baldintzak
  • Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
  • Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
    • Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
    • Gutxienez 30 lizentzia federatu egiaztatu beharko dituzte laguntza deialdi hau argitaratu aurreko denboraldian. Kirol lizentzien kopuru hori zenbatzeko, kirolarien lizentziak infantil kategoriatik aurrera zenbatuko dira. Ez dira kontuan hartuko benjamin eta alebin kategorietako lizentziak, ezta jolas-txartelak ere.
      • Salbuespen gisa, eta txirrindularitza, pilota eta kirol egokituko kirol-modalitateen berezitasunagatik, hiru kasu horietan gutxienez 15 lizentzia federatu eta/edo eskola-lizentzia egiaztatu beharko dituzte, haur kategoriakoak edo goragokoak.
    • Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
    • Klub-erakundeak  indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.
    • Jarduerak adingabeak inplikatzen baditu: Erakunde antolatzaileak LOPIVI protokoloa, ordezkari prestatu bat eta jardueraren ardura duten teknikariak izan behar ditu, sentsibilizazio ikastaroarekin eta sexu-delituen egiaztagiri negatiboarekin.

  • Azkenik, ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen entitate onuradunek.
Eskaerak aurkezteko epea

2026ko uztailaren 1tetik irailaren 15era arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskabidea eta justifikazioa administrazio-izapide berean egingo dira, eta honako informazio eta dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  • Urte naturaleko edo denboraldiko kontu zurigarria eta gastuen eta diru-sarreren balantzea, dirulaguntzen aplikazioan dagoen ereduaren arabera. Urte naturalaren balantzea aurkezten dutenek behin-behineko balantzea aurkeztu beharko dute, egungo zenbatekoei urtea amaitu arteko aurreikuspenak gehituta.
  • Diru-sarreren eta gastuen zerrenda zehatza. Denboraldiaren balantzea aurkezten dutenek bat etorri beharko dute balantzearen eta zerrenda xehatuaren guztizko zenbatekoekin. Urte naturalaren behin-behineko balantzea aurkezten dutenek, berriz, ordura arte egindako eragiketak baino ez dituzte sartuko, eta behin betiko zerrenda aurkeztu beharko dute urte naturala amaitzean, justifikazioarekin batera.
  • Urteko edo denboraldiko kirol-jardueraren memoria. Erreferentziako ekitate-politikei buruzko jarduerak edo desgaitasuna duten kirolariekin lotutako jarduerak deskribatzen badira, beharrezkoa izango da memorian atal bat berariaz jasotzea, programa horiek guztiak zehaztuta.
  • Zuzendaritza-batzordearen osaerari buruzko informazioa.
  • Klubaren egituraren profesionalizazioari eta kalitateari buruzko informazioa. Kudeaketa aurreratuko 3K diplomak ofizioz egiaztatuko dira.
  • Entrenatzaile tituludunen zerrenda, haien kualifikazioa, euskararen ezagutza- eta erabilera-maila, asteko lan-orduen kopurua eta desgaitasuna duten kirolariei buruzko informazioa. Entrenatzaile bakarra zerrendatu beharko da kirolari-talde bakoitzeko, baina teknikari bera hainbat kirolari-taldetan egon daiteke.
  • Ekitate-politikei buruzko informazioa, hala badagokio.
  • EAEtik kanpo lehiatzen diren senior kategoriako taldeen informazioa, betiere zerrendatutako liga erregularretako batean parte hartzen badute.
Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2026ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2026ko maiatzaren 19an egindako batzarraldian (GAO: 2026-05-29; 99. zenbakia)

Informazio osagarria

JARDUERA FISIKOKO ETA KIROLETAKO ZERBITZUA

943113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus

 

Departamentua/Zerbitzua Kirolak
Eska ezazu laguntza berri bat Kontsultatu eta/edo kudeatu zure espedientea
Dokumentu edo ereduetara sarbidea
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.

Dirulaguntza programen diagnostikoa 2025 (PDF)