Gipuzkoako Kirol Ekipamenduen 2022. urteko Planeko jarduketak finantzatzea.
Kirol instalazioetan obrak egiteko 2022ko dirulaguntzak jarduketa lerro hauetan egituratzen dira:
- 1. lerroa: Ohiko kirol ekipamenduak ordeztea, lekuz aldatzea, birmoldatzea, handitzea eta birgaitzea (futbol zelaiak izan ezik).
- 2. lerroa: Ezohiko kirolguneak egokitzea herritar guztiei kirola egiteko aukera emateko.
- 3. lerroa: Futbol zelaiak ordeztea, lekuz aldatzea, birmoldatzea, handitzea eta birgaitzea.
Laguntzen zenbatekoaDeialdi honetarako gehieneko zenbatekoa 1.950.000,00 euro izango da, aurrekontuko 1 0940.400.761.01.01 2022 partidaren kargura:
1. lerrorako: 1.000.000,00 €
2. lerrorako: 450.000,00 €
3. lerrorako: 500.000,00 €
Entitate onuradunakGipuzkoako toki erakundeak (udalak, udal erakunde autonomoak, tokiko sozietate publikoak eta beste sozietate batzuk, baldin eta haietan toki erakundeen partaidetza kapitalaren % 50etik gorakoa bada).
BetebeharrakDirulaguntza horien onuradun izan daitezke oinarri orokorretako bigarren klausulan xedatzen diren Gipuzkoako toki entitateak.
Eskaerak aurkezteko epeaEskaerak aurkezteko epea, deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunean irekiko da, eta aurkezteko epea hilabetekoa izango da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa.- 1. eranskina. 2022. urtean kirol ekipamenduen arloan aurreikusitako jarduketei buruzko datuak biltzeko fitxa
- Aurreproiektua edo oinarrizko proiektua, non adieraziko baitira proiektuko instalazioaren edo instalazioen xehetasun nagusiak: teknikoak, kirol aldekoak, hirigintzakoak, aurrekontukoak, nahiz bestelakoak.
- Halakorik izanez gero, Instalazioaren Bideragarritasun-Azterlana, Instalazioaren Kudeaketa-Plana eta/edo Genero-Eraginari buruzko Txostena.
- Aldez aurreko egoera txostena non aipatuko den nola jaso diren neskatoen eta emakumeen beharrak eta espezifikotasunak proposatutako proiektuetan.
- 2. eranskina. Berdintasunari buruzko irizpide nagusien azterketarako zerrenda.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren dirulaguntza publikoei aplikatu beharreko jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua betetzeari buruzko adierazpena.
- Dirulaguntza jasoko duten erakundeek aurkeztuko dute planaren kargura diruz lagunduko den ekipamenduko obren exekuzio proiektua, dirulaguntzak emateko prozedura ebazten duen foru agindua argitaratzen denetik hilabeteko epean.
- Hala badagokio, amaitutako eraikinaren Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta dagokion erregistroan inskribatu.
- Natura ingurunean dauden ezohiko kirol eremuak egokitu nahi direnean, proiektuak eragina izan badezake naturgune babestuen eta/edo babespeko faunarentzat eta florarentzat interes berezia duten eremuen gainean, naturgune babestuak kudeatzeko eskumena duen organoaren aldez aurreko baimena aurkeztu beharko da.
Ebazpen epeaSei hilabetekoa izango da, dirulaguntzen deialdia argitaratzen denetik aurrera zenbatuta.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
JakinarazpenakProzeduraren ebazpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezka dezake, eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Araudi aplikagarria Informazio osagarriaKIROL ZERBITZUA - Gipuzkoa plaza, z.g. 20004 Donostia
Harremanetarako telefono eta emailak:
Pili Zabala: 943 112494 - kirolak@gipuzkoa.eus
Leire Rojas: 943 112438 - lrojas@gipuzkoa.eus
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua KirolakDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.